 | 2024ko apirilaren 3an, asteazkena | Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2024ko apirila |  | Jabetze Feministarako Eskolan |  |  |  |  |  | Apirilaren 9an, hitzaldia: "Yo por ellas, madre, y ellas por mí. La potencia del feminismo tras las huelgas feministas" Greba feministek hankaz gora jarri zituzten gauza asko: bizitzako baldintza material duinen eta askotariko identitateen alde egin genuen, eta aurre egin genion natur baliabideak suntsitzen dituen sistema patriarkal, kapitalista eta arrazistari.
Feminismoa zeharkakoa dela ematen duen une honetan, nola eutsi diezaiokegu feminismoaren benetako ahal eraldatzaileari? |  |  |  | Literatura-idazkuntza tailerra "Voces literarias feministas" Literatura-idazkuntza feministara hurbilduko gara, oinarrizko egileen lanakirakurriz eta lanok izandako harrera aztertuz. Sakoneko gaiei helduko diegu, baina baita formari ere, ahalik eta espresio-eraginkortasunik handiena lor dezagun. KOORDINATZAILEA: Luisa Etxenike |  | Lantegia: "Diálogos de aguja: acción textil sobre cuerpo y violencia" (apirilak 12-13) Modan eta estetikan zeharkatzen gaituen indarkeria matxistaz hausnartuko dugu. Lehenik, ehunen collage-jarduera bat egingo dugu, brodatua, argazkigintza eta ilustrazioa lotuz. Gero, ekoizpenari eta kontsumoari buruzko elkarrizketa batean, jarduera bat egingo dugu bakoitzak soinean eramango duen jantzi batean, apaingarriak eta brodatua lotuz. Trebatzailea: Mottainai. ZGZ kolektiboa. Laguntzailea: SETEM Hego Haizea. |  |  |  | Feminismoan itzel: Ginkana feminista, apirilaren 19an Neska gazteen topaketa jolasteko eta, aldi berean, emakume erreferenteak ezagutzeko eta feminismoaren balioei buruz hausnartzeko: berdintasuna, inklusioa, ikusgarritasuna eta guztien. TREBATZAILE: Gardabera entitatea. |  |  |  | HERRI HANDI hitzaldia "Entre la impunidad sexista y la demagogia punitiva: Apuntes para pensar la relación entre feminismos y justicia", apirilaren 23an Kontsigna sinplistek hartu ohi dute sexu- eta genero-indarkeriari buruzko eztabaida, eta, kontsigna horien artean, zigorrik gabe justiziarik ez dagoelakoa dago. Nor eta zeren inguruan egiten du erantzule espetxeak? Hizlaria: Ileana Arduino. |  |
| Nobedadeak Jabetze Eskolako Bideotekan! |  |  |  | | Horrez gain, Emakumeen Etxean... |  |  |  | |  |
|  |
|