Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
8M
Gaztelanieraz sarbidea

2024ko otsailaren 26an, astelehena

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8ari EKIN!

M8ko kartela

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Martxoaren 8ari EKIN! El 8 de Marzo, ¡Activamos!" leloaren bitartez, Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Kanpainia horrekin, Martxoaren 8an emakumeok feminismoari EKINgo diogula jakinarazi nahi du, jarduera-esparru guztietan eta gizarte osoan eragiteko asmoz. Horretarako, Udalak berdintasuna zabaldu nahi du hirian aurreikusitako jardueren bidez.

Oroitzapenezko Programazioa

Ikastaroa: Autodefentsa Feminista

Lantegi honetan, gure iruditerien eraikuntza aztertuko dugu, eta, horrekin, baita gure harremanen eraikuntza ere. Sexu-indarkeriaren adierazpenak eta berdintasun-gabezia sustraitzen duten zutabeak identifikatuko ditugu.

Patronato

Hitzaldia: "Patronato de protección a la mujer. Una institución de represión franquista sepultada por la historia"

Patronatua erakunde frankista bat da; 1941ean sortu zen, eta neskentzako gizarte-zerbitzu gisa funtzionatu zuen diktadura osoan. Hitzaldi honetan, 80ko hamarkadara arte jardun zuen erakunde ezezagun baten xehetasunak aztertuko ditugu.

Ikastaroa: Lo que no se documenta no existe: Visibilizar mujeres de Vitoria-Gasteiz

Lantegi honen helburua da historian isilarazi diren udalerriko emakumeen ekarpenak ikusgai egin eta baloratzea. Gainera, Wikipediatik kaleetara (eta alderantziz) jauzi egingo dugu, Almendrako ibilbideari esker: Gasteizko emakumeak ikusgai egiteko historia bat.

Feminismoan itzel: "Hilerokoaren zikloaz elkarrekin ikasten"

Hilekoaren inguruko zalantzak dituzu? Dagoeneko etorri zaizu? Nola eragiten dizu? Noiz izan zenuen lehenengo hilekoa? Zer beldur dauzkazu? Elkarrekin, galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diegu; hilekoaren zikloaz hitz egingo dugu, geure bizipenez eta premiez mintzatuz, eta erregistroa lantzeko tresna praktikoak partekatuko ditugu. Anima zaitez!

Resistencia

Herri Handi hitzaldia: Resistencia migrante y antirracista

Azken urteotan, komunikabideek migrazioa nola kriminalizatu duten ikusi ahal izan dugu. Ezinbestekoa da pertsonei eta haien agentzia politikoari helduko dien ikuspegi batetik jorratzea mugen auzia.

Gizarte etxeek ere martxoaren 8a ospatzen dute

Ana

Hitzaldia: "Zientziaren izarrak: emakumeak itzaletik argira" con Ana Galarraga

Zenbat emakume zientzialariren izenak ezagutzen ditugu? Marie Curie salbu, zaila da beste emakume zientzialaririk ezagutzea. Hala ere, izan dira eta badira banaketa hori gainditu duten emakumeak. Haiek ezagutzea eta gaurko egoera azaltzea da hitzaldiaren xedea.

Molotov

Antzerkia: Margarita Molotov

Hustutako jatetxe bat. Aurrera jarraitzeko prest dauden bi emakume. Simulakro bat edo agian zerbait gehiago… Azken finean, umorea eta zorigaitzaren/katastrofe arteko koktela.

Daisy

Antzerkia: Daisy Crazy

Lotsagabeak, erantzunkorrak, iragarleak, xurgatzaileak, goriak, argiak, distiratsuak, gaizki-esateak… Eta batez ere, kontrako korronte bi. Horrelakoak dira bitxilore hauek, Daisy Crazy dira. Arauak betetzeaz potrotaraino dauden bi emakume. Gurekin jolasteko gogoz?

putoamor

Show cómico "Puto amor ¿Cómo amamos las mujeres?

Ikuskizun honek modu ironikoan islatzen du emakume baten bizitza, maitasunean, amatasunean eta sexuan patriarkalizatutako beste emakume askorena bezalakoa. Bere burua maitatzearen, ezagutzearen eta zaintzearen lehentasuna, batzuetan, korrontearen aurkako borroka da gizarte honetan.

Solasaldia: Alimentación en la menopausia

Menopausia aldaketa garrantzitsuen sasoia da emakumeontzat. Hitzaldi honetan gure gorputzak kontzienteki elikatzen ikasiko dugu itoaldiak, hantura edo insomnioa bezalako sintomak murrizten laguntzeko asmoz.

Sexu-joera eta genero-identitatea

trans

Trans pertsona bat zara eta izena eta/edo sexua aldatu nahi duzu Gasteizko Udalaren datu-baseetan eta ematen dituen dokumentuetan?

NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo Erregistro Zibileko agiria badauzkazu zure nortasun berriarekin, Udalak datu-base guztietan egin ahal izango du nortsun-aldaketa. Bestela, Herritarren Udal Txartelean (HUT) bakarrik egin ahal izango du aldaketa hori. Hau da jarraitu behar duzun prozedura.

Emakumeen Etxean

Asesoría

Etxeko eta zaintzako langileentzako talde aholkularitzak

Talde-aholkularitzak: etxebizitza duina izateko eskubidea (otsailaren 28an) eta laneko arriskuen prebentzioa (martxoaren 27an).

Jatorriak

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Asteazkenero 17:30etik 19:30era.

Amen Arteko hurrengo topaketa!

Amen artean, ama izatearen edo ez izatearen esperientziaz, emozioen urakanaz eta amatasunak dakartzan aldaketez sakon partekatzeko eta hausnartzeko espazioa da. Emakumeen Etxean, martxoaren 17an.

Zikinak

"Puta zikinak" liburuaren aurkzezpena

Liburua aurkezteko Nerea Fillat Oiz, @Katakrak argitaletxeko editorea eta Amaia Astobiza Uriarte, itzultzailea, mintzatuko dira.

Eta gainera...

Alaiza

Las pinturas de Alaiza. Roles de género y vida cotidiana de las mujeres medievales

Alaizako Elizara bisita gidatua. Isabel Mellénekin, filosofoa eta artearen historialaria. Antolatzailea: Sorginenea.

instagram

Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org