Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para el empoderamiento feminista 23-24
Gaztelanieraz sarbidea

2024ko urtarrilaren 9an, asteartea

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2024ko urtarrila

Jabetze Feministarako Eskola

Chi kung-aren hastapenak

Arnasketarekin eta arreta osoarekin lagundutako ariketa leunen bidez, ongizate handiagoa sentitzeko eta autozainketarako gunea. Trebatzailea: Idoia Eizmendi.

Feminismoan itzel: "Kapoeira. Safoko berinbaoa" (8-15 urte artekoentzat)

Arte/borroka afrobrasildarra da. Askotariko mugimenduak dauzka, jatorria batez ere Angolan dutenak, eta bidegabekerien aurka protesta egiteko modua izan dira historian. Trebatzailea: Sabine Rahde, Foca.

Plan

Zineforuma: Plan 75

Japonian, etorkizun hurbil batean, biztanleria oso azkar ari da zahartzen. Gobernuak ‘75. Plana’ ezarri du. Programa horrek bizitza amaiarazteko laguntza logistiko eta finantzarioa proposatzen die adinekoei. Gonbidapenak dagoeneko eskuragarri!

Nobedadeak Jabetze Eskolako bideotekan!

Hitzaldia: Mujeres asesinadas, comunidades heridas y asesinos normales

Azaroan Norma Vázquez izan genuen gurekin #JabeEskolaVG-n. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!

Emakumeen Etxean

Jatorriak

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Asteazkenero 17:30etik 19:30era.

Autodefentsa Feminista nerabeentzat

Autodefentsa Feminista saioa 10-13 eta 14-18 urteko neskentzat, Ester López Mongerekin.

Amen artean

Amen artean taldearen hurrengo saioa amatasunaz hausnartzen jarraitzeko, urtarrilaren 21ean.

Wikikedada

Wikikedada – saioa Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko, urtarrilaren 25ean!

Espazioak erabiltzeko erreserba

GOGORATU! Emakumeen Etxean Ahalduntze feminista bultzatzen duten jarduerak egiteko gelak erabiltzeko eskaera-sistema dugu. Nork eska dezake? Talde, kolektibo feminista eta emakumeen elkarteak eta bai eta beste erakunde batzuk ere, ahalduntze feminista sustatzen duten ekimenak egiteko.

Eta gainera...

Meno'pausia

Solasaldia eta lantegia: Menopausia edo plenopausia

Lantegi hau menopausiaren unean sexualitatea arazorik gabe ulertzeko gune bat da. Urtarrilaren 25ean, Ibaiondo Gizarte Etxean.

Pamela

Antzerkia: No solo duelen los golpes

Antzerki honetan Pamela Palenciano aktore, komunikatzaile eta aktibista feministak bere bizipen pertsonal bat kontatzen du, bere lehen ezkongai-aldiari lotutakoa. Urtarrilaren 27an, Ibaiondo Gizarte Etxean.

instagram

Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org