Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para el empoderamiento feminista 23-24
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko abenduaren 1ean, ostirala

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2023ko abendua

Jabetze Feministarako Eskola

Munstroak

Hitzaldia: "Munstroak hemen dira. Lodifobia suntsitzeko lehen pausoak"

Loditasunak pisu handia dauka gaur egun. Sistema lodifoboa ulertu eta haren aurrean zer egin jakiteko lehen pausoak ematera bideratutako hitzaldia da.

Nadie

Arte eszenikoak: "Nadie hablará de nosotras"

Podcast honetan hiru lagun topatuko ditugu. Cris, Lara eta Antía hilero elkartzen dira gorputzari, indarkeriari eta justiziari buruz berriketan aritu eta abesteko. Lodifobiaz hitz egingo dute. Lodiek kontrola galduta dutela esan ohi da, gainezka egiten dutela. Beharbada, gainezkatze hori besarkatu eta kontrolik gabe abestu eta hitz egiteko unea iritsi da.

Tailerra: "Las vejeces de las mujeres mayores en clave feminista"

Gure gizartean zahartzeak dituen irudikapen ezkorrak (adinkeria) aztertuko ditugu eta adinkeriak matxismoarekin bat egiten duela ikusiko dugu. Zailtasunak ez ezik, indarguneak eta esperientzien aniztasuna ere landuko ditugu, ikuspegi feminista batetik. Trebatzailea: Mónica Ramos Toro. Laguntzailea: Virginiaren logela. BIZAN.

Manga

Feminismoan itzel: "Manga marrazketa eta irakurketa"

Manga marrazketa eta irakurketa-lantegi honetan, Japonian dagoen ikuspegi LGBT eta feministaz ikasiko dugu; gero, kontrastatu egingo dugu, eta marrazten ikasiko, geure mangak sortu ahal izateko. TREBATZAILEA: Zuriñe Moreno Fernández (Gurutze_art).

Nobedadeak Jabetze Eskolako bideotekan!

Hitzaldia: "Deseos y mercados reproductivos: más allá de las técnicas"

Urrian Sara Lafuente izan genuen gurekin #JabeEskolaVG-n. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!

Horrez gain, Emakumeen Etxean...

Autodef

AutoDefentsa feminista gazteentzat

Autodefentsa feminisita saioak 10-13 eta 14-18 urteko neskentzat, Ester López Mongerekin.

Wikikedada

Saio berria abenduaren 15ean Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko!

Amen artean

Amen artean

Taldearen hurrengo saioa abenduaren 17an amatasunaz hausnartzen jarraitzeko.

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Asteazkenero 17:30etatik 19:30era. Urteko azken topaketa: abenduaren 21ean. 2024an berriro bueltan gaude!

Gogoratu!

Abenduaren 25etik urtarrilaren 7ra (bi datak barne) Emakumeen Etxeak ez du arreta ordutegia izango, beraz, bakarrik irekiko dugu espazioen lagapenerako sistemaren bitartez. Elkarte edo talderen bat data horietan ekintzak antolatu nahi izanez gero, eskaera egin beharko du ahalik eta lehen.

instagram

Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org