Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para el empoderamiento feminista 23-24
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko urriaren 31n, asteartea

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2023ko azaroa

Ikerlan Feministen Lehiaketa

Badauzkagu irabazleak!

Egiletza kolektiboko bi lanek irabazi dute Ikerlan Feministen IV. Lehiaketa. Sei ikertzailek ondorengo gai hauetaz aztertuko dute: 1. Genero-joera adimen artifizialeko irudien sorkuntzan eta 2. emakume kategoriaren eta desira maskulinoekiko esposizioaren arteko harremanean, hurrenez hurren. Lan bakoitzak 4.800 euro izango ditu.

Jabetze Feministarako Eskola

Arte eszenikoak: "Kilimaterioa bat-bateko bertsoak eta bakarrizketa"

Zer gertatzen da emakumeon bizitzan menopausia ate joka dugunean? Nola sentitzen gara? Kaitin Allende, Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Irati Andaren eskutik helduko diegu galdera horiei.

Nire irudia

Arte eszenikoak: "Nire irudia zure haragian"

Antzezlan preformatibo honek intimitatearen eraikuntzan agertu ohi diren mugak tenkatzen ditu, mugimenduak, eskulturak eta soinuek topo egiten duten diziplinarteko piezan.

La crianza de hijas e hijos con síndrome de Down y otras discapacidades

Amei eta zaintzaieleei bideratutako lantegia, beharrezko tresnak lantzeko.

Bakardadea, baztertuen topaleku. ¿Qué podemos hacer desde el feminismo frente a la soledad?

Mahai-ingurua zahartzaroari buruz, Melania Moscoso, Josune Muñoz, Mati Iturralde eta Gema Lasarteren eskutik.

Feminismoan Itzel: "Down Power- Down Araba-Isabel Orbe

Down power lantegiak Down-en sindromea duten neska-mutilek maila afektibo eta sexualean dauzkaten ahalmenak lantzea du helburu. Informazio gehiago: programas@downaraba.org.

Emakumeen Etxean

Jatorriak

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Jabetze feministarako bilgune hau 18 urtetik gorako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago. Helburua elkarri laguntzea eta jabetze feminista indibidual eta kolektiborako tresnak erraztea da, norberaren migrazio-bizipenetatik abiatuta.

Amen artean

Amen Artean taldearen bigarren saioa amatasunaz hausnartzen jarraitzeko.

Wikikedada

Wikikedada – saioa Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko!

Autodefentsa feminista

AutoDefentsa Feminista saioak 10-13 eta 14-18 urteko neskentzat, Ester López Mongerekin.

Viviendo la muerte. Eutanasia.

Eutanasiari buruzko hitzaldia, Cristina Valverde Ibáñez eta Mª Nélida Rodríguez Martínezen eskutik eta Sorgineneak antolatuta.

Eta gainera...

Perkunes

Perkunesken jardunaldi irekiak

Perkuneskak Emakumeen Elkarteak ate irekien jardunaldia antolatuko du azaroaren 8an Abetxukuko kiroldegian.

instagram

Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org