 | 2023ko irailaren 8an, ostirala | Berdintasun Zerbitzuaren Aldizkaria- 2023ko iraila |  | Jabetze feministarako eskola |  |  |  | 2023-2024 programazioa Abian da Jabekuntza Feministarako Eskolaren XIII. edizioa, proposamen interesgarri eta askotarikoz betea: tailerrak eta ikastaroak, irakurketa-klubak, zineforuma, arte eszenikoak, etab. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, webgunearen bidez, gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan. Badakizu zer toki dagokizun! |  | Ikerketa feministako lanen IV. lehiaketa Proposamenak aurkezteko epea irailaren 27ra arte zabalik dago! Hautatuetako bakoitzak 4.800 euro izango ditu, eta laguntza profesionala eskainiko dugu ikerketa-lanetan. Kontsultatu oinarriak! |  |  |  | Feminismoan itzel 3 eta 18 urte bitartekoentzako proposamenekin, lehen hiruhileko honetan WECANDOIT tailerra eta Manga marrazketa eta irakurketa tailerra nabarmentzen dugu, eta errepikatzen dugu Down Power tailerra Down sindromea duten gazteentzat eta Autodefentsa Feminista, besteak beste. |  |  |  | Hitzaldiak eta Herri Handi Hitzaldiak aurrez aurrekoak eta streaming bidezkoak izango dira eta lehenengoan Sara Lafuente izango dugu. Edizio honetako Herri Handi zikloak indarkeria matxista, bere inpaktuak eta erresistentzia feministak izango ditu ardatz eta Rita Segatorekin hasiko da, online izango da EEF-endirecto bitartez. Hitzaldi guztiek zeinu-mintzairaren interpretazioa izango dute. |  | Liburuxka kontsultatu nahi duzu? |  |
| Gasteizko Emakumeen Etxea |  |  |  |  |  | Ikasturte berria abian da! Etxeak ohiko ordutegian ireki ditu ateak, eta zerbitzu eta baliabideak aktibo daude, hala nola Sorgineneak kudeatzen duen Eleen Ganbara liburutegia, etxeko eta zaintzako langileentzako aholkularitza soziolaborala edo jatorri anitzeko emakumeen bilgunea. Halaber, topaguneak, hala nola Entre Madres, gazteentzako Autodefentsa Feministako talde egonkorrak, Wikikedadak eta irakurketa-klubak. |  |
|  |
|  |
|