Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
17m
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko maiatzaren 3an, asteazkena

Maiatzak 17. LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Maiatzak 17. LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Oroitzapenezko programazioa

"Hautsi sexu- eta genero-araua eta amaitu dezagun diskriminazioarekin" lelopean ospatuko dugu M17a. Aurten, trans* nerabeen bizitza hobetzen ikastea proposatzen dizuegu; Maioren kontzertuez gozatzea; eta, elkarren artean erre beharrean, kategoriak erre ditzakegun galdetzen duten bertsoez disfrutatzea. Begirada eman programazioari, ziur interesatuko zaizu eta.

Jabetze Feministarako Eskola

Ikerlanen aurkezpena

Ainhoa Aldazabalek eta Udane Barinagarrementeriak; eta Tania Cañasek eta Katherine Astudillok, Ikerlan feministen III. lehiaketaren irabazleek, ikasturte honetan egin dituzten lanak aurkeztuko dituzte. Maiatzaren 15ean, 18:30ean, Emakumeen etxean izango da.

La Mare eta Eva Sierra

Itxiera: Eva Sierra eta La Mareren kontzertua

Kantautore biak Arte Muhé izeneko diziplina anitzeko proiektu artistikoaren parte dira, ikuspegi feminista batetik, interes eta ibilbide anitzeko artistak biltzen dituena. Gaurkoan, La Marek eta Eva Sierrak erritmoz, feminismoz, umorez eta kritika sozialez betetako letrak eta musikak ekarriko dizkigute.

Gainera Emakumeen Etxean...

Carmen Herrera

Errezitala "Ilargiaren aurpegi ezkutuan mitxoletak bezala" Carmen Herrera - Poetak maiatzean

Historiak ahaztutako emakume nabarmenak erreskatatzen ditu. Sorginenea elkarteak koordinatzen du.

Alaine Agirre

Alaine Agirrerekin solasaldia

Sorgineneako Eleen Ganbara liburutegi feministak Karenaren, bere azken eleberriaren egilearekin solasaldia antolatu du.

Autodefentsa feminista digitalari buruzko hitzaldia

Sorginenea elkarteko autodefentsa feminista batzordeak antolatu du.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org