Apririlaren 14an Ginkana Feminista izango dugu #FeminismoanItzel programazioaren barruan. 9 eta 11 urte bitarteko neskei zuzendua, ez galdu eta izena eman!
Otsailean ere, gurekin izan genuen Danelly Estupiñán Valencia Buenaventuran, zer gertatzen den eta nola gainjartzen zaion kapitala bizitzari azaltzeko. Bideotekan dagoeneko!
Edouard Louisen izen bereko kontakizunean oinarritutako ikuskizuna, diskriminazioaren eta homofobiaren aurkako alegatua. Aniztasunaren eta ezarritako ordena zalantzan jartzen duten pertsonen balioaren aldeko apustua, desberdintasunaren aldarrikapena.
Franco hil ondoren, gorputz feministak agertu ziren kaleetan, aktibistak espazio publikoaz jabetu ziren, eta horrek gorputzaren presentzia berri bat inauguratu eta ahalbidetzen du. Sorgineneak antolatutako hitzaldi honek presentzia horiek subjektibotasun modu berriak proposatzen dituztela aztertzen du.