 | 2023ko otsailaren 27an, astelehena | Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna |  | Emakumeak Gora! |  |  |  |  |  | #FeminismoanItzel: Nahi duguna izango gara! Interpretazio eta inprobisazio feministaren mundura hurbildu nahi al duzu? 9-12 urte bitarteko neskei zuzendutako tailerra, Gasteizko Emakumeen Etxean. |  | Dokumentala eta solasaldia: Pioneras / Aitzindariak Ikus-entzunezko lan honen protagonistak erreferente garrantzitsuak izan dira Estatuan antropologia feminista garatzeko orduan. Dolores Juliano, Teresa del Valle eta Verena Stolcke trantsizioaren garaietan iritsi ziren, itxaropenez eta borrokatzeko hainbat alderdiz jositako testuinguru batean |  | Mahaingurua: "Emakume gorrak tokiak konkistatzen. Utopia errealitate". Bost hizlari; emakumeak, gorrak eta zeinatzaileak. Ikuspegi feministatik abiatuta legitimoki dagokien lekuan kokatuko dituzte emakume gorrak. |  |  |  | Hitzaldia: Situación actual y retos en el empleo de hogar y de cuidados Etxeko eta zainketetako enpleguaren lapikoari tapa kenduko diogu, eskubidedun zaintza duinak aldarrikatzeko. Hizlariak: Rafaela Pimentel Lara eta Lorea Ureta Hernández. Dinamizatzailea: ATHCA, Etxeko eta Zainketetako Langileen Arabako Elkartea. |  |  |  | Zineforuma: Libertad Elkarbizitzari eta elkar-ezagutzari buruzko filma. Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuarekin elkarlanean, eta Zinhezba elkarteak dinamizatuta. |  |  |  | Ikuskizuna: Loa loa, laguna Ametsezko gau-paisaietan murgilduko gara, inkontzientea jardunean dabilen eta sentsualitatea, besteak beste, presente dagoen gau-paisaietan. |  |  |  | Herri Handi hitzaldia: Desplazamiento forzado y lucha por la vida en Mesoamérica Ikuspegi ekofeministan oinarrituta, Erdialdeko Amerikaren iparraldeko eta Mexikoko bortxazko lekualdaketari buruzko kontu garrantzitsuenak jorratuko ditugu Mariana Zaragoza hizlariarekin batera. |  |
| Ekin! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Plana (2023-2030) |  |  |  | | Horrez gain, Emakumeen Etxean |  |  |  | |  |
|  |
|