Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko urtarrilaren 30ean, astelehena

Berdintasun Zerbitzuaren aldizkaria- 2023ko otsaila

Genero-berdintasun diru-laguntzak

Diru-laguntzak eus.

Genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak egiteko dirulaguntzak

Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 17an amaituko da. Gaur arratsaldeko 18: 00etan Emakumeen Etxean egingo den deialdiari buruzko informazio saioan parte hartu nahi baduzu, deitu edo idatzi Berdintasun Zerbitzura.

Jabetze Feministarako Eskola

Pornografia

Hitzaldia: 'Pornografía y juventud: la educación sexual como alternativa'

Dagoneko agortu dira gonbidapenak. Etorri nahi baduzu, idatzi e-maila emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city helbidera eta itxaron zerrendan apuntatuko zaitugu.

Writing

Zine Foruma: 'Writing with fire'

Emakume talde batek ustelkeria politikoaren, mafien eta matxismoaren kontra borrokatzen du, kasten sistema ankerrak irmo markatutako gizarte batean.

Danellyeco

Herri Handi: 'Ecocidio en Buenaventura. Así se provoca la pobreza'

Danelly Estupiñán Valencia, eskubide kolektiboen defendatzaile eta ikertzailea, patriarkatuak Buenaventuran (Kolonbia) eragindako ekozidizioaz mintzatuko zaigu.

Gitana

Antzezlana: 'No soy tu gitana'

"Ez naiz, ez, boteretsuenek (gizonek, payoek, katolikoek...) eraikitako emakume ijito hori. Ezta telezaborraren bidez erakusten dizuten ijito hori ere." Zuzendaria: Nüll García. Antzezlea: Silvia Agüero.

Taller

#FeminismoanItzel: Nahi duguna izango gara!

Interpretazio eta inprobisazio feministaren mundura hurbildu nahi duzu? 9-12 urte bitarteko neskei zuzenduta.

Nobedadeak gure bideotekan!

Teresa Maldonado eta Diana Aguiarren hitzaldiak dagoeneko bideotekan dituzue. On egin!

Horrez gain, Gasteizko Emakumeen Etxean...

Neskentzako autodefentsa feminista taldeak

Ba al zenekiten neskentzako Autodefentsa Feministarako bi talde egonkor daudela Emakumeen Etxean? 10-13 urte bitarteko nesken talde bat, eta 14 eta 18 urte bitartekoen beste bat.

Encuentro

Solasaldi feministak

Gogoratu Eskolako hitzaldiaren hurrengo asteartean, otsailaren 21ean, hitzordua dugula Solasaldi feministetan pornografia eta sexu hezkuntzaren inguruan hausnartzeko.

Gure sare sozialak ezagutzen dituzu?

Twitter

Twitterren: @VG_berdintasuna

Facebook

Facebooken: Berdintasuna.Igualdad

instagram

Instagramen: emakumeenetxeavg

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org