 | 2023ko urtarrilaren 9an, astelehena | Berdintasun Zerbitzuaren aldizkaria - 2023ko urtarrila |  | Jabetze feministarako eskola |  |  |  |  |  | Hitzaldia: Feminismos disidentes Itziar Ziga kazetari, idazle eta aktibista transfeminista izango dugu gurean feminismo disidenteei buruz aritzeko. Ohikoa duen umore eta ironiaz lagundurik azalduko dizkigu bere bizipen eta ideiak. |  |  |  | Autodefentsa Feminista tailerra, euskaraz Emakume izateagatik bizi ditugun indarkeria-bizipenak partekatzeko ikastaroa, elkarri entzuteko eta askotariko beldurrez eta emozioez hitz egitekoa. Autodefentsa-jarrerarako proposamena, erasoei aurre egiteko estrategiak garatzeko. |  |  |  | #FeminismoanItzel: KAPOEIRA. Safoko Berdinbaoa Gurekin dantzatzera etorri eta "jogatu" nahi duzu? Kapoeira diskriminazio mota guztien aurkako borrokaldiak adierazteko praktika da; ahalduntze feministarako tresna. 8 – 14 urte bitartekoei zuzendua. |  | Eskura eta baimenik gabe Hegemonikoak ez diren feminismoei, dekolonialitateari, antiarrazakeriari eta pribilegioen sistemari buruzko laborategi feminista. Tani Cañas Siriany-ren eskutik, Enarak Kooperatiba. |  |
| Horrez gain, Gasteizko Emakumeen Etxean... |  |  |  |  |  | Urte berria jatorri anitzeko emakumeen bilgunean Gabonetako atsedena eta gero, bilgunea bere ostegunetako hitzorduetara itzuliko da; lehena, urtarrilaren 19an. |  | Amen artean Ezagutzen al duzue Emakumeen Etxeko amatasunei buruzko topagune hau? Amatasunak dakartzan emozioen eta aldaketen urakana, sortzen zaizkigun kontraesanak eta anbibalentziak eta bizitzan ehuntzen ditugun loturak partekatu eta sakon hausnartzeko espazio feminista da. |  |  |  | Urtarrileko solasaldi feminista: feminismo disidenteak Hilero bezala, Jabetze Feministarako Eskolako aurrez aurreko hitzaldiaren hurrengo asteartean, Gasteizko Emakumeen Etxean bilduko gara, gaiaren gainean hausnartu eta eztabaidatzeko. Oraingo honetan Itziar Zigaren ideiak abiapuntu hartuta, feminismo disidenteez arituko gara. |  |
|  |
|  |
|