 | 2022ko azaroaren 17an, osteguna | A25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna |  | Oroitzapenezko Programazioa |  |  |  |  |  | 'Online edota offline Libre Izan Nonahi' topaketa - (Ziber)indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde Marina Amores gamerraren, Anepe Acedo dantzari eta koreografaren, Tomi Lizarazu Bulegoko abeslariaren eta Julene López de Uralde aurkezlearen laguntzarekin, (ziber)indarkeria matxistei buruz hitz egingo dugu, eta, guztion artean, (ziber)aktibismo feministako estrategiak ikasi eta partekatuko ditugu, indarkeria matxista horiei aurre egiteko. |  | Autodefentsa Feminista (14 eta 17 urte bitarteko neskentzat) Gaztea zara? Inoiz txiki sentitu izan zara? Lantegi honetan, egunerokotasunean bizi ditugun desberdinkeriazko egoerak aztertuko ditugu, indarkeria nondik datorren ulertzeko eta indarkeriari aurre egiteko teknika emozional, fisiko eta kognitiboak lantzeko. |  |  |  | Antzezlana: 'Mordiendo la verdad. Recuperando la historia de las mujeres' "Mordiendo la verdad" memoriari egindako kantu bat da, emakumeok ehundu eta mantendu ditugun bizitzak eta egunerokotasunak erdigunean jartzea eta ikusaraztea proposatzen duen alegatu ausarta. Idatzi gabeko musika da, gure amen eta amonen ezpainetan gordetako lo-kanta.
|  | Eskulanen txokoa egingo da BIZANen azaroaren 25a gogorazteko Zatoz Abetxukuko BIZANera "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" ospatzeko, eskulanak egingo ditugu elkarlanean. Bi hego sortuko ditugu,horien luma bakoitza pertsona bakoitzaren lanaren emaitza izango da. Tailerrean indarkeria matxistaren aurkako mugimendua ikusaraziko da, eta ideiak eta aldarrikapenak eztabaidatu eta partekatuko dira. |  |  |  | Jardunaldiak: "Fokuan" "Fokuan. Indarkeria matxistak eta borroka feminista globalak" jardunaldiak Gasteizko hainbat gunetan izango dira azaroaren 16tik 23ra. Oraingo honetan, egitarauak hainbat hitzaldi, solasaldi, erakusketa eta film baten proiekzioa proposatzen ditu, borroka global feministetan eta emakumeek indarkeria matxistei aurre egiteko munduan zehar erabiltzen dituzten estrategietan sakontzeko asmoarekin. |  |
| Gainera Emakumeen Etxean... |  |  |  |  |  | Hitzaldia "Autodefensa ¿por qué feminista?" Autodefensa ¿Por qué feminista? hitzaldia, Maitena Monroy-ren eskutik. Azaroaren 22an izango da eta Sorgineneako Autodefentsa feministarako Batzordeak antolatu du. |  | Emakumeentzako autodefentsa feministaren iragana, oraina eta etorkizuna Autodefentsa Feministaren Topaketa izango da Emakumeen Etxean abenduaren 2tik 4ra: adf trebatzaile, trebatzaile ohiekin, eta interesatuta dauden emakume guztiekin autodefentsaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz haursnartzeko gunea.
Anotalatzaileak: ADF trebatzaile eta aktibistak |  | AHLAM: bizitza batekin amestuz Libanon errefuxiatutako lau emakume palestinarren benetako istorioak ezagutuko ditugu "Alham: bizitza batekin amestuz" komikiaren bidez. Errefuxiatuak eta emakumeak izateagatik bizi dituzten egoera zailak ezagutuko ditugu. |  |
|  |
|  |
|