Maya Amranek eta Cony Carranzak zurrumurruen aurkako estrategian genero ikuspegia txertatzeko elementu kognitibo eta metodologiko batzuk aurkeztuko dizkigute, Gasteizko Emakumeen Etxean ere zurrumurruen aurka ekiteko. Izena ematea: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.org
Bueltan gatoz Gasteizko Emakumeen Etxeko Solasaldi Feministekin, Jabetze Feministarako Eskolaren hitzaldietan planteatutako ideia eta proposamen feministei buruz sakontzeko aukera ematen diguna.
Gasteizko Emakumeen Etxeak bat egiten du zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurkako Bizilagunak ARABA programarekin. Azaroaren 20an beraz, Etxanobe Jauregian bilduko gara bazkari goxo bat konpartitu eta hobeto elkar ezagutzeko. Informazio gehiago eta izena ematea: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city
Urriaren 19an, Ikusgunek Las Nenas liburutegia inauguratu zuen, 80ko hamarkadan Kutxin zegoen giroko taberna gogoan. Feminismoetan eta sexu- eta genero-aniztasunean espezializatuta dago. Begiratu bat eman edo argitalpenen bat erreserbatu nahi baduzu, hurbildu zaitez Pintore kaleko 47. zenbakira. Idazle batzuek ondorengo ongietorri hau egin zioten Las Nenas liburutegiari.
Ikusguneko inaugurazioa dela-eta, "Arnasbideak. Gasteizko LGTBI erresistentzien istorioak" argitaratu dugu. Liburu honetan, 65 urteko gizon alargun eta erretiratu baten istorioa irakurriko duzu, baina baita 18 eta 20 urte bitarteko ikasleen kuadrilla baten istorioak ere. Genero-jazarpenagatik ihes egindako bi errefuxiatuk eta Araban jaio arren, mestizoak izateagatik, LGTBfobiari ez ezik arrazakeriari ere aurre egin behar dioten bi gaztek hitz egingo dute.
ZENTZUZ sarearen eskutik, kanpainak etxeko lanak eta emakume migratuek egindako zainketek duten balio soziala azpimarratu nahi du, eta zaintza-sektorean lan-harreman duinak sustatu.