Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Campaña verano 2022 banner
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko urriaren 4an, asteartea

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiaren inaugurazioa

Ikusgune

Badugu egoitza!

Dagoeneko Ikusguneko egoitza zabalik dago Pintore kaleko 47. zenbakian. Ikusgune etengabeko behaketa-proiektua da gure udalerrian sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik gertatzen diren erasoak erregistratzea eta horiei erantzutea du helburu. Lumagorri HAT erakundeak kudeatua da, Udalarekin lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Inaugurazio festa

Inaugurazio-jaia

Larunbat honetan, ondorengo kontzertuak izango ditugu: Yogurinha Borova, Killer Queen eta Haizeatxo, Tximu eta Pus. Urriaren 19an, Las Nenas liburutegia inauguratuko dugu eta Arnasbideak. Gasteizko LGTBI erresistentzien istorioak argitalpena aurkeztuko dugu.

Ongi etorri!

LGTB kolektiboetako eta hainbat arlotako ekintzaile sozial askok ongietorri beroa eman diote Ikusguneri: Siendo tú, EHGAM, Naizen, Loratuz lore, Kutxiko taskeroak, Zehar-Errefuxiatuekin, ACCEM, Orbain, Trans Plataformako Federazioa, A Coruñako eta Kataluniako LGTBI-fobiaren aurkako behatokiak…

Zer egin

Zer egin eraso LGTBI-fobiko baten aurrean

Lau urteko ibilbidearen zehar, Ikusgunek eraso LGTBI-fobikoei erantzuteko eta sexu- eta genero-aniztasuna bultzatzeko materialak eta protokoloak landu ditu. Gainera, urtero, Gasteizen sexu-orientazioaren eta genero identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko txostena argitaratu du. Webgunean informazio hori guztia dago eskuragarri.

Desirak plazara

Ikusgunea garatzen laguntzeaz gain, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak 2018tik planifikatu eta aurrera eramaten ditu hainbat jarduera sexu- eta genero-aniztasunaren arloan.

Eta gainera...

Poesia tailerra

Gorputzaren poesia

Ania Otaola Allendek emandako poesia tailerra.

Liburuaren aurkezpena

"Se fabrican esposas por encargo" liburuaren aurkezpena

Zientzia fikzioa eta XIX. eta XX. mendeetako mugako emakume idazleen utopiak jorratzen dituen "Se fabrican esposa por encargo" liburuaren aurkezpena.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org