2022ko abuztuaren 31n, asteazkena |
Berdintasun Zerbitzuaren aldizkaria - 2022ko iraila |
 |
Jabetze Feministarako Eskola |
 |
 |
 |
2022/2023 Egitaraua Hastera doa Jabetze Feministarako Eskolako 12. edizioa. Ikasturte honetan 70 jarduera baino gehiago izango ditugu; askotariko gaiak jorratuko ditugu formatu desberdinetan, eta dena, ikuspegi feminista intersekzional batetik. Sartu kuxkuxeatzera!
|  |  |  | Herri Handi Herri Handi, online hitzaldien hirugarren edizio honetan, krisi ekologikoaren kontra borrokatzen diren mugaz gaindiko mugimendu feministak ezagutzeko parada izango dugu. Lurra eta herriak defendatzeko egitasmoez hitz egingo dugu, baita espoliazioarekiko erresistentziez eta alternatibez ere. |  |  |  | #FeminismoaItzel Ez galdu gure publikorik gazteenarentzako proposamenak: ginkana feminista, ipuin-lantegiak, kapoeira, antzerkia, autodefentsa feminista… eta gehiago! |  |
|
Ikerlan feministen lehiaketa |
 |
 |
 |
Urriaren 3ra arteko epea duzu zure proposamena aurkezteko! Edizio honetan lehen aldiz, lehiaketaren baitan bidelaguntza izateko aukera izando da, arlo akademikoan edo ikerkuntzan profesionalki aritzen ez diren pertsonek ere parte hartu ahal izan dezaten ekimen honetan. Hautatutako bi proiektuek 4.800na € jasoko dute. |  |
|
Gasteizko Emakumeen Etxea |
 |
 |
 |
 |  | Emakumeen Etxeko Topaguneak ere martxan! Arian-arian, Emakumeen Etxeko gainerako baliabide eta topaguneak ere ohiko jarduerarekin hasiko dira. Etxea goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, eta Jatorri Anitzeko Emakumeen Bilgunea izango da hitzorduekin hasten lehena: irailaren 15ean hasita, ostegunero bilduko dira. Kontsultatu etxeko talde, gune eta baliabide bakoitzari buruzko informazioa etxeko webgunean. |  |
|
Gainera... |
 |
 |
 |
 |  | Zineforuma: Lunàdigas Sorginenea Elkarteak "Lunàdigas" aurkeztuko du Emakumeen Etxean, ama ez izatea aukeratzen duten emakumeen testigantzak biltzen dituen ikus-entzunezko proiektua. Izen bereko filmaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia irailaren 14an izango dira, 18: 00etan.
|  |
|
 |