Ezagutu uztailean, abuztuan eta irailean burutuko diren Libre Izan Nonahi indarkeria matxista prebenitzeko udal Estrategiako jarduerak.
Sare sozialetan eta sareetatik kanpo indarkeria matxistarik gabeko bizitzak lortu ditzagun!
Uztaileko goizetan Emakumeen Etxea zabalik egongo da ohiko ordutegian (10:00-14:00), baina arratsaldez ez da jendaurreko arretarik egingo. Hala ere, hiriko elkarte eta taldeek aukera izango dute Etxeko aretoak erreserbatzeko; beti bezala, espazioen lagapen zerbitzuaren bitartez. Abuztuan, Emakumeen Etxea erabat itxita egongo da.
Modu berean, Eleen Ganbara liburutegia uztaileko astelehen eta ostegunetan izango da irekita Sorginenea elkartearen eskutik, eguerdiko 11:00etatik 13:00tara. Pertsona bakoitzeko 4 liburu hartzeko aukera dago eta irailaren 16ra arte itzultzeko epea duzue.
Uztailaren 1ean, Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Berdintasun Zerbitzuaren diru-laguntzen ebazpena onartu zuen. Egun gutxi barru ebazpenaren berri emango zaie eskaera aurkeztu zuten elkarteei, ALHAOn noiz argitaratuko zain.
"Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren arloan Kontuak Emateko Kopuruen eta Datuen Txostena. 2021eko urtarriletik abendura" txostena egin du Gasteizko Udalak
Sareinak taldeak antolatutako "Literaturzale Feministen Topaketak" egingo dira, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxean. Bertan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dira, betiere ikuspegi feministatik.