T.M. Lan Arriskuen Prebentzioa – Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua Gasteizko Udalak lan-arriskuei aurrea hartzeko teknikari bat kontratatu behar du, ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUKO espezialitatea, bitarteko egoera bat estaltzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian.
Sartzeko ezinbesteko baldintzak hauek dira: MECES 2 mailako edo goragoko unibertsitate-titulua izatea, lan-arriskuei buruzko goi-mailako prestakuntza izatea, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuko espezialitatearekin, 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta Euskarako 3. He izatea. Halaber, eskaintzaren sektorean gutxienez 12 hilabeteko esperientzia profesionala izatea eta B gidabaimena izatea eskatuko da. Psikologiako prestakuntza eta lan-arriskuen prebentzioko teknikari gisa ergonomia eta psikosoziologia aplikatuaren espezialitatean izandako esperientzia baloratuko dira.
Lanpostua aldi baterako kontratu baten bidez beteko da, lanpostua arauz bete arte. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162021008297). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2021eko urriaren 13ko 9:00etatik aurrera.
|