Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko ekainaren 4an, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 158. zb.

Deialdiak

LCSBA-21E JENDAURREKO ARRETA ZUZENA

Gasteizko Udalak oinarrizko laguntza-zerbitzu jakin batzuk martxan mantendu behar ditu. Eskaintza publiko bidezko hautaketa-prozesuetatik datozen kontratazio-zerrendak badaude ere, eta zerrenda horiek kide asko badituzte, eskaera handiko egoera jakin batzuetan, iraupen laburreko kontratazio-eskaintzetarako eta lanaldi murriztuetako kontratazio-eskaintzetarako, zerrenda horiek ez dira nahikoak behar horiei erantzuteko. Ondorio horietarako, eta Aldi Baterako Kontratazio Zerrenden Jarraipen Batzordeak proposatuta, LCSBA-21E ZUZENEKO ARRETA PUBLIKOAREN ZUZENEKO ZERRENDA sortzeko deialdia egiten da, zerrenden osagarri izango dena: - 129. ATERPEZAINA - 133. INFORMAZIO, KONTROL ETA MANTENTZE-LANETAKO AGENTEAK - 134. GARBIKETA 1. Eskabideak udalaren web orrian soilik aurkeztu ahal izango dira: www.vitoria-gasteiz.org/hautaketa, identifikazio digitala egin ondoren (TMC, NANe, B@kQ, IZENPE Txartela, FNMT). Eskabideak aurkezteko epea 2021/06/11n amaituko da. Informazio hori, baldintzak, antolamendu-sistema eta abar zabaltzeko aktibatu albiste honen izenburuaren esteka.

Arautegia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio Orokorra

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org