Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko abenduaren 23an, asteazkena

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 154. zb.

Deialdiak

LC01-2020. Laneko Arriskuen Prebentzioko E.Tekinakarien Lan Zerrenda (laneko arriskuen espezialitatea)

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko kontratazio zerrenda sortzeko azterketa eta merezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia, espezialitatea: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA (laneko arriskuen espezialitatea). Izena emateko epea: 2020/01/11ra arte (24:00). (Zabaldu informazio hau albiste honen izenburuaren esteka aktibatuz)

LC02-Dantza Klasikoaren Irakasle Lan-Zerrenda

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko kontratazio zerrenda sortzeko azterketa eta merezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia, espezialitatea: DANTZA KLASIKOAREN IRAKASLE, GASTEIZKO "JOSÉ URUÑUELA" UDAL DANTZA KONTSERBATORIOAN. Izena emateko epea 2020/01/11ra (24:00). (Zabaldu informazio hau albiste honen izenburuaren esteka aktibatuz)

LC03-2020. Dantza Garaikidearen Irakale Lan Zerrenda.

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko kontratazio-zerrenda sortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautatze-prozedurarako deialdia, espezialitate honetan: DANTZA GARAIKIDEAREN IRAKASLE, GASTEIZKO "JOSÉ URUÑUELA" UDAL DANTZA KONTSERBATORIOAN (Zabaldu informazio hau albiste honen izenburuaren esteka aktibatuz)

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren (SDEEZ) ziurtagiri negatiboa

Gaur egun, Gasteizko Udalean, beren eskumenak garatzean adingabeekin ohiko harremana izan dezaketen lanpostuak honako kategoria hauei dagozkie: •Haurren eta Familien Arloko Psikologia •Haurtzaro eta Familia Arloko Gizarte Lana •Haur eta Familien Arloko Gizarte Hezkuntza •Haur-hezitzaileak haur-eskolen sarean •Haur-eskoletako eta lehen hezkuntzako 1. garbiketako langileak •Folklore Akademiako irakasleak Horrelako lanpostuak bete nahi dituzten pertsonek Sexu Delituen aurrekarien Ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2021eko urtarrilaren 1a baino geroago. Ziurtagiriak Giza Baliabideen Sailera bidali beharko dira, honako helbide elektroniko honetara: seleccpersonal02 @vitoria-gasteiz.org; epea 2021eko martxoaren 31n amaituko da. Gaur egun ezaugarri horiek dituzten lanpostuetan lanean ari diren eta 2016an edo 2017an (SDEEZ) aurkeztu zuten pertsonek martxoaren 31ra arteko epea izango dute berriro eguneratuta aurkezteko. Ziurtagiri negatibo hori egiaztatzeko betebeharra ez betetzeak berekin ekarriko du legez ezinezkoa izatea adingabeekin ohiko harremana duen lanpostu bat betetzea eta/edo betetzen jarraitzea. (Zabaldu informazio hau albiste honen izenburuaren esteka aktibatuz)

Araudia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org