Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko azaroaren 13an, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 153. zb.

Deialdiak

Hiri-mantentze-lanetako langileburua

Gasteizko Udalak lehenbailehen behar du HIRI-MANTENTZE-LANETAKO LANGILEBURU bat kontratatu gaixotasunagatiko baja bat estaltzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak batxilergoko edo maila teknikoko titulua eta gidabaimena izatea dira. Era berean, gutxienez 12 hilabeteko esperientzia profesionala behar da. Lanpostua aldi baterako kontratu baten bidez beteko da, titularraren bajak irauten duen bitartean. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunean (www.lanbide.eus) eta "bilaketa-terminoa" eskatzen duzun lekuan jarri eskaintzaren kodea (162020007849). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza irekita egongo da eskatutako gehieneko izangaien kopurua edo zabalkundearen amaiera-data lortu arte. Izena emateko: www.lanbide.eus 2020/11/17ko 9:00etatik aurrera.

2020ko Deialdia. Enplegu Publikorako Eskaintza. C1. Eskabideak aurkezteko epea irekitzea

C1 taldeko 169 lanposturen lan-eskaintza publikoa (Batxilergoa eta/edo Lanbide Heziketako teknikaria). Deialdiaren oinarriak onartuta eta 2020ko urriaren 30eko ALHAO 123an argitaratuta. Informazio osoa udalaren webgunean eskura daiteke. Eskabideak aurkezteko epea 2020/11/12an hasi zen, 2020/11/11ko BOEn argitaratu ondoren. Eskabideak aurkezteko epea 2020/12/10eko 24:00etan amaituko da. Baliogarriak izango diren IT txartelak lortzeko epea 2021/05/12 hamaituko da.

Araudia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio Orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org