Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko urriaren 30ean, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 151. zb.

Deialdiak

2020ko Deialdia. Enplegu Publikorako Eskaintza. C1. Oinarriak argitaratzea.

C1 taldeko 169 lanposturen lan-eskaintza publikoa (Batxilergoa eta/edo Lanbide Heziketako teknikaria). Deialdiaren oinarriak onartuta eta 2020ko urriaren 30eko ALHAO 123an argitaratuta. Informazio osoa udalaren webgunean eskura daiteke. Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren iragarkia BOEn argitaratu ondoren hasiko da. Iragarkia azaroaren erdialderako aurreikusita dago. Aldizkari honen bidez zabalduko da BOEn izena emateko epeen argitalpena.

Informazio Orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Lan-zerrendak. Araudiak

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org