Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko martxoaren 10ean, asteartea

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 149. zb.

Deialdiak

Zuhaitz-zaindegilaria

Gasteizko Udalak premiazkoa du ZUHAITZ-ZAINDEGILARI bat kontratatzeko (Basogintzako Ingeniaritzako Gradua edo Nekazaritza Ingeniaritzako eta Zientziako Gradua edo Bolonia aurreko baliokideak). Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa prozesu bat jarri du martxan. Lanpostua aldi baterako kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta "bilaketa-terminoa" eskatzen duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (122020002658). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte eskaintzaren berriak. Eskaintza irekita egongo da eskatutako izangaien gehieneko kopurua edo zabalkundearen amaiera-data lortu arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus, 2020/03/12ko 09:00etatik aurrera.

Energia ingeniaria

Gasteizko Udalak premiazkoa du Energia ingeniari bat kontratatzeko (Energiaren Ingeniaritzako Gradua, Industria Ingeniaritza, energiaren arloan espezializatua, eta ingeleseko B2). Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa prozesu bat jarri du martxan. Lanpostua aldi baterako kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta "bilaketa-terminoa" eskatzen duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162020002661). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte eskaintzaren berriak. Eskaintza irekita egongo da eskatutako izangaien gehieneko kopurua edo zabalkundearen amaiera-data lortu arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus, 2020/03/12ko 09:00etatik aurrera.

Informazio Orokorra

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org