Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko azaroaren 8an, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 145. zb.

Deialdiak

Oinarrizko zerbitzuetarako kontratazio lan-zerrendak indartzeko prozesua

Lan-kontratazio zerrenda batuzuk agortuta dagoen egoera eta Gabonetako lan-kontratazio izango diren beharrak kontutan hartu Vitoria-Gasteizko Udalak Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jartzea daerabaki du. Behin-behineko kontratuak izango dira, gabonetan lan egiteko, batez ere. Lanpostuak: ADMINISTRARIA -2HE- (162019013617) - ERIZAINTZA - Teknikoak (162019013620) eta laguntzaileak (162019013624) - GARBIKETA (162019013622) - SUKALDARITZA (162019013618) - GIZARTE LANGINTZA (162019013625). 2019ko, Funtzio Publikoko Estatuko Idazkaritzako, Estatuaren Administrazioaren zerbitzura Pertsonalaren Sarrerako Araudi Orokorrak diharduen zozketaren emaitza argitaratzen dueneko, martzoaren 15eko erabakiaren arabera (18ko BOE) egingo da sailkapena – "Q" izkia -. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko berri honen titulua sakatu Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan. Data edo hautagaien kopurua lortu arte izena emateko aukera irekia izango da. IZENA EMATEKO: www.lanbide.eus 2019/11/11tik aurrera.

Informazio orokorra

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org