Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko maiatzaren 10ean, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 143. zb.

Deialdiak

DIAGNOSTIKOA ETA INGURUMEN PLANGINTZAKO TEKNICARIA

Diagnostikoa eta ingurumen plangintzako teknikaria baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Lanpostua betetzea premiazkoa da eta behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko berri honen titulua sakatu. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan. Data edo hautagaien kopurua lortu arte izena emateko aukera irekia izango da.

GERIATRIAKO MEDIKU ESPEZIALISTA

Medikuntza geriatriko baten bila, edo familiakoa edo lehenego arretakoa, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da (%50). Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua betetzea premiazkoa da eta behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko berri honen titulua sakatu. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan. Data edo hautagaien kopurua lortu arte izena emateko aukera irekia izango da.

Lan eskaintza publikoa. 39 Udaltzain lanpostu

Udaltzain lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdi berria. 39 lanpostu barne hartzen ditu: 2. hizkuntza-eskakizuna dute, 15 derrigortasun-data iraungiarekin, eta 24k, 2. eskakizuna, derrigortasun datarik gabe Udaltzaingorako langile berriak kontratatzeko prozesu hau Euskadi osorako deialdi bateratuko hautatze eta prestakuntza prozesuaren barruan sartzen da. Horrek esan nahi du Arkautiko Akademia arduratuko dela hautatze probez eta prestakuntza-fasez. Izena emateko epea: 2019/05/20ra arte

Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org