Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko urriaren 8an, astelehena

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 133. zb.

Deialdiak

TUVISAren aparkalekuko kobratzaile-zaindarien aldi baterako kontratazio zerrendak handitzeko deialdia

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko kontratazio-zerrenda handitzeko me-rezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia (Aldi Baterako Kontratazi-oetarako Zerrendak Kudeatzeko Araudiaren 3. artikulua), lanpostu honetan: APARKALEKUKO KOBRATZAILE-ZAINDARI Zerrendan sartzeko berariazko betekizunak: Eskola-graduatua, titulu baliokidea edo hortik gorakoa izatea.

TUVISAren garabi-gidarien aldi baterako kontratazio zerrendak handi-tzeko deialdia

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko kontratazio-zerrenda handitzeko azterketa eta merezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia (Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerrendak Kudeatzeko Araudiaren 3. artikulua), lanpostu honetan. 2.- Zerrendan sartzeko berariazko betekizunak: - Eskola-graduatua, titulu baliokidea edo hortik gorakoa izatea. - CE motako gida-baimena (betekizun hau proba praktikoa egiteko unean eskatuko da, eta eutsi egin beharko zaio kontratatzeko proposamena egiteko unean ere). - CE motako CGA (Gidarien Gaitasun Agiria) (betekizun hau proba praktikoa egiteko unean eskatuko da, eta eutsi egin beharko zaio kontratatzeko proposamena egiteko unean ere).

OPE2018. Lan eskaintzaren onarpena

132 lanpostuen deialdia, A eta B taldekoak (erdi eta goi mailako profilak). Deialdiaren oinarriak onetsiak daude. ALHAO (2018/10/01ko 113.zk). Izena emateko epea urrian izango da, BOEn argitaratu eta gero.

Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Harpidetzaren kudeaketa

Jaso buletina zure posta elektronikoan.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org