Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko irailaren 6an, osteguna

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 132. zb.

Deialdiak

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOKO TEKNIKARIA(EUSKERA)

Hizkuntza Normalizaioko Teknikari baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalako Euskara Zerbitzuak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua betetzea premiazkoa da eta behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018009169) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan. Data edo hautagaien kopurua lortu arte izena emateko aukera irekia izango da.

OPE2018. Lan eskaintzaren onarpena

132 lanpostuen deialdia, A eta B taldekoak (erdi eta goi mailako profilak). Deialdiaren oinarriak onetsiak daude eta udal-webean jatorrizko bertsioa aukeran dago. Izena emateko epea BOEn argitaratu eta gero, irailaren bukaeran.

Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Harpidetzaren kudeaketa

Jaso buletina zure posta elektronikoan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org