Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko uztailaren 23an, astelehena

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 130. zb.

Deialdiak

Animaliak Babesteko Zentroko Laguntzailea.

Animaliak Babesteko Zentroko laguntzaile baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua betetzea premiazkoa da eta behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018007995) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan. Data edo hautagaien kopurua lortu arte izena emateko aukera irekia izango da.

Geriatriako mediku espezialista

Medikuntza geriatriko baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018006781) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

OPE2018. Lan eskaintzaren onarpena

Udal gobernuak A eta B taldeetan (erdi eta goi mailako profilak) 63 lanpostu betetzeko deialdia onetsi du, 69 lanpostu betetzeko abenduan onetsitakoa osatzen duena. Aurretik sindikatu-ordezkaritzarekin oinarriak negoziatuta, A eta B taldeetako 132 lanpostuen deialdia uda igaro ondoren egitea aurreikusi du Udalak. Goi mailako profila duten 132 lanpostu horien % 8 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango dira, % 33 barne-sustapenerako, eta % 59 txanda irekirako. 2018ko eskaintza ALHAOn argitaratuta dago. Eguneratutako baterako eskaintzarekiko kontsulta taula batekin batera webean ikus daiteke, 2019/07/11an eguneratua.

Lan eskaintza publikoa. 28 Udaltzain lanpostu

2018ko uztailaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 135. zenbakian deialdia argitaratu egin da. *** Izena emateko epea irekita dago eta 2018ko abuztuaren 13an itxiko da

Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Harpidetzaren kudeaketa

Jaso buletina zure posta elektronikoan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org