Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko uztailaren 11n, asteazkena

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 127. zb.

Deialdiak

Geriatriako mediku espezialista

Medikuntza geriatriko baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018006781) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

OPE2018. Lan eskaintzaren onarpena

Udal gobernuak A eta B taldeetan (erdi eta goi mailako profilak) 63 lanpostu betetzeko deialdia onetsi du, 69 lanpostu betetzeko abenduan onetsitakoa osatzen duena. Aurretik sindikatu-ordezkaritzarekin oinarriak negoziatuta, A eta B taldeetako 132 lanpostuen deialdia uda igaro ondoren egitea aurreikusi du Udalak. Goi mailako profila duten 132 lanpostu horien % 8 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango dira, % 33 barne-sustapenerako, eta % 59 txanda irekirako. 2018ko eskaintza ALHAOn argitaratuta dago. Eguneratutako baterako eskaintzarekiko kontsulta taula batekin batera webean ikus daiteke, 2019/07/11an eguneratua.

Lan eskaintza publikoa. 28 Udaltzain lanpostu

Udaltzain lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdi berria. 28 lanpostu barne hartzen ditu: 11k 2. hizkuntza-eskakizuna dute, 11 derrigortasun-data iraungiarekin, eta 17k, 2. eskakizuna, derrigortasun datarik gabe Udaltzaingorako langile berriak kontratatzeko prozesu hau Euskadi osorako deialdi bateratuko hautatze eta prestakuntza prozesuaren barruan sartzen den lehena da. Horrek esan nahi du Arkautiko Akademia arduratuko dela hautatze probez eta prestakuntza-fasez. Informazioa: (Informazio-iturria: www.arkauteakademia.eus): Bigarren urtez jarraian, Arkauteko Zuzendaritza Kontseiluak hitzarmenari borondatez atxikitzea erabaki duten Euskadiko 26 udaletako udaltzaingoetako plaza hutsak betetzeko hitzarmena eta oinarri zehatzak onartu ditu. Iaz hamabi udalerrik erakutsi zuten interesa eta izenpetu zuten hitzarmena, eta guztira 75 plaza eskaini zituzten; aurten bikoiztu egin dira interesa erakutsi duten udalerriak, guztira 26 dira, eta udaltzaingoetako oinarrizko eskalako 226 agente-plaza eskainiko dituzte. 26 udalerri horietako 15 Bizkaikoak dira, 9 Gipuzkoakoak eta 2 Arabakoak. Segurtasun Sailak EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan abian jarritako ekimenarekin lehenengo aldiz egin dute bat hiru hiriburuetako udalek, eta guztira 110 plaza eskainiko dituzte Bilbon, 28 Gasteizen eta 8 Donostian. Eta horiei batu behar zaizkie Portugaleteko 12 plaza, Sestaoko 9, Barakaldoko 8, Santurtziko 6, Eibarko 5, Bergarako 4, Plentziako 3, Zumaiako 3, Elgoibarko 3, Gernikako 3, Erandioko 2, Mungiako 2, Berangoko 2, Abantoko 2, Zornotzako 2, Amurrioko 1, Legazpiko 1, Balmasedako 1, Beasaingo 1, Basauriko 1, Ordiziako 2, Pasaiako 3 eta Ermuako 4. Era honetako deialdi bateratuetan udal-autonomia errespetatzen da, azken batean udalena baita bertako funtzionarioak hautatzeko eta deialdiaren oinarriak zehazteko eskumena, eta udalbatzarena dagokion enplegu-eskaintza onartzekoa eta argitaratzekoa. Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa librea izango da, eta bertan egingo dira test erako proba bat, gaitasunak ebaluatzeko test psikotekniko bat eta nortasuna ebaluatzeko beste bat. Era berean, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala ere egingo dira. Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan. Aurreikusten da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak uztailaren erdialdera argitaratuko duela LEP bateratuaren deialdia, atxikitako udal bakoitzeko behin betiko plaza kopurua zehaztuta. Hautaketa-prozesu bateratu honetan izena emateko epea abuztuan amaituko da, eta probak irailean hastea eta prestakuntza-ikastaroari urtarrilean hasiera ematea dago aurreikusita.

Mantenu-ofiziala: Margolaria

Margolari baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018007449) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

Mantenu-ofiziala: Lorezaina

Lorezain baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018007447) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

Mantenu-ofiziala: Zurgin metalikoa - Soldatzailea

Zurgin metalikoa - Soldatzaileako baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018007446) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

Mantenu-Ofiziala: Iturgintza

Iturgina baten bila, Vitoria-Gasteizko Udalak, Lanbidearen laguntzarekin, hautaketa prozesu bat martxan jarri du. Lanpostua behin-behineko kontratu baten bidez beteko da. Informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbide webgunera (www.lanbide.net) eta eskaintzaren kodea sartu (162018007444) "bilaketa hitza" eskaten duen lekuan. Eskaintza honetan parte hartu dutenek hautaketa prozesuaren berriak jasoko dituzte Lanbideri emandako helbide elektronikoan.

Auradia

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Harpidetzaren kudeaketa

Jaso buletina zure posta elektronikoan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org