 | 2018ko ekainaren 4an, astelehena | Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 125. zb. |  | Deialdiak |  |  |  | Lan eskaintza publikoa. 28 Udaltzain lanpostu Udaltzain lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdi berria. 28 lanpostu barne hartzen ditu: 11k 2. hizkuntza-eskakizuna dute, 11 derrigortasun-data iraungiarekin, eta 17k, 2. eskakizuna, derrigortasun datarik gabe
Udaltzaingorako langile berriak kontratatzeko prozesu hau Euskadi osorako deialdi bateratuko hautatze eta prestakuntza prozesuaren barruan sartzen den lehena da. Horrek esan nahi du Arkautiko Akademia arduratuko dela hautatze probez eta prestakuntza-fasez.
Aurreikuspenak:
- Izena emateko epea: 2018/07/11tik 2018/08/13ra.
- Proba idatziak (teorikoa, psikoteknikoak eta jokabidea neurtzekoak): 2018/09/15ean
|  | OPE2018. Lan eskaintzaren onarpena Udal gobernuak A eta B taldeetan (erdi eta goi mailako profilak) 63 lanpostu betetzeko deialdia onetsi du, 69 lanpostu betetzeko abenduan onetsitakoa osatzen duena. Aurretik sindikatu-ordezkaritzarekin oinarriak negoziatuta, A eta B taldeetako 132 lanpostuen deialdia uda igaro ondoren egitea aurreikusi du Udalak. Goi mailako profila duten 132 lanpostu horien % 8 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango dira, % 33 barne-sustapenerako, eta % 59 txanda irekirako. |  |
| Auradia |  |  |  | Pertsonaleko datu-babesa Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa |  |
| Informazio orokorra |  |  |  | Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko. Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere.
Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana.
Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F.
Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan. |  | Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak |  | Harpidetzaren kudeaketa Jaso buletina zure posta elektronikoan. |  |
|  |
|  |
|