Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko otsailaren 2an, ostirala

Udal enpleguari buruzko Aldizkari digitala, 123. zb.

Berriak

Alkateak Udalaren 2017-2019ko Enplegu Planaren barruko ekintza berriak iragarri ditu

A eta B taldeetako 159 leku betetzeko LEP orokorra eta gainerako taldeen 250 lanpostu inguruko LEPa deitzea urte amaieran egingo dira. Gorka Urtaran alkateak Udalaren 2017-2019ko Enplegu Planaren barruko ekintza berriak iragarri ditu; planak hautaketa-prozesuetarako elkarren ondoko deialdiak egitea aurreikusten du, udal langileriaren aldibatekotasun-tasa murrizteko xedez. Joan den uztailean, Funtzio Publikoaren Sailak hitz eman zuen Negozioazio Mahaian 3 urteko epean elkarren ondoko hornikuntza-prozesuak (karrera administratiboa) eta lan-eskaintza publikoak egingo zituela, enplegu publikoaren aldibatekotasuna % 37tik % 10era murrizteko helburu zehatzarekin. Funtzio Publikoaren Arloko zinegotzi ordezkariak Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan 15 suhiltzaile lanpostu (3 lanpostuk 2. HE dute, eta derrigortasun-data igaroa) eta 5 inspektoreorde-lanpostu (2 lanpostuk 3. HE dute, eta derrigortasun-data igaroa) betetzeko lan-eskaintza publikoren deialdiaren oinarriak sinatu zituen urtarrilaren 30ean. Suhiltzaileentzako hautatze-probak 2018ko irailean eta urrian egingo dira ziur aski. Inspektoreordeentzako probak, aldiz, uda aurretik egitea aurreikusi da. Gorka Urtaranek iragarri du, halaber, Funtzio Publikoaren Saila aurrekontuko izapideak egiten hasi dela Udaltzaingoaren Lanpostuen Zerrenda handitu eta oinarrizko eskalan 15 agente-lanpostu berri sortzeko. Ondoren, udaltzainen promozio berria egiteko deialdia onetsiko da, 23 leku betetzeko (orain hutsik dauden 8 lanpostu eta 15 lanpostu berriak). Amaitzeko, Gorka Urtaranek azaldu du Funtzio Publikoaren Sailak dagoeneko prest duela A eta B taldeentzako LEParen oinarrien zirriborroa, eta datozen asteetan sindikatuetako ordezkariekin negoziatu beharko dela. A eta B taldeetako 159 leku betetzeko LEP horren hautatze-probak 2018ko irailetik aurrera egingo dira.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Harpidetzaren kudeaketa

Jaso buletina zure posta elektronikoan.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org