Luis Aranburu Udalaren Musika Eskolak hautatze-prozesurako deialdia egingo du 2016-2017 ikasturterako bi irakasle lanpostu betetzea eta kontratazio-zerrenda osatzea da helburua. Zehazki, lanpostu hauek bete nahi dira: piano irakaslea, % 100eko dedikazioarekin eta 3. HErekin, eta musika informatikako irakaslea, % 30eko dedikazioarekin. Deialdia onartu ondoren, aldizkari ofizialetan argitaratuko da. BOEn argitaratzen denean (2016ko otsaila/martxoa), interesdunek 20 egun naturaleko epea izango dute eskabideak aurkezteko, Internetez (www.vitoria-gasteiz.org), herritarrei laguntzeko bulegoetan edo 010 telefonoan. |