Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko ekainaren 27an, astelehena

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 170.zk.

Deialdiak

Tronpa musikaria

Gasteizko Udalak TRONPA MUSIKARIA kontratatu behar du bitarteko bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak dira Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako titulua edo titulazio baliokideak eta homologatuak izatea (LOE) eta Erdi Mailako Musika Irakaslearen Titulu Ofiziala edo baliokidea izatea (tronpa espezialitatea). Proba praktikoa egingo da uztailaren 12an, asteartea, 15:00etan Musiketxea Folklore Akademian, San Antonio kaleko 14an. Lanpostua aldi baterako kontratuaren bidez beteko da. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022008252). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak Eskaintza irekita egongo da, harik eta eskatutako izangai kopurura iritsi arte edo zabalkundearen amaiera-datara arte, hau da, uztailaren 8ra arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko ekainaren 29ko 9:00etatik aurrera.

Musikaria perkusioa

Gasteizko Udalak MUSIKARIA PERKUSIOA kontratatu behar du bitarteko bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak dira Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako titulua edo titulazio baliokideak eta homologatuak izatea (LOE) eta Erdi Mailako Musika Irakaslearen Titulu Ofiziala edo baliokidea izatea (perkusio espezialitatea). Proba praktikoa egingo da uztailaren 11n, astelehena, 15:00etan Musiketxea Folklore Akademian, San Antonio kaleko 14an. Lanpostua aldi baterako kontratuaren bidez beteko da. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022008254). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak Eskaintza irekita egongo da, harik eta eskatutako izangai kopurura iritsi arte edo zabalkundearen amaiera-datara arte, hau da, uztailaren 8ra arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko ekainaren 29ko 9:00etatik aurrera.

Arautegia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org