Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko ekainaren 17an, ostirala

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 169.zk.

Deialdiak

LC02-2022. Lan-osasuneko erizainaren kontratazio-zerrenda

Lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa-prozeduraren deialdia, aldi baterako kontratazio-zerrenda bat sortzeko, honako espezialitate honetan: laneko OSASUNEKO ERIZAINA. Eskaerak aurkezteko epea 2022/06/28ko 24:00ak arte. (Zabaldu informazio hau albiste honen izenburuaren esteka aktibatuz)

Ingurumen Sentsibilizazio Arloko Laguntzaile Tekniko

Gasteizko Udalak INGURUMEN SENTSIBILIZAZIO ARLOKO LAGUNTZAILE TEKNIKO bat kontratatu behar du bitarteko bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian, 162022007468 eskaintza-kodearekin. Eskaintza horrek aldaketa bat izan du sartzeko baldintzetan, zehazki, eskatzen den titulazioan: nekazaritzako edo Basogintzako LH II, III. mailako lanbide-modulua (ingurumen-interpretazioa eta -hezkuntza) edo baliokidea. Gainerako baldintzak berdin mantentzen dira: euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna eta B gidabaimena. Eskaintzaren sektorean izandako esperientzia baloratuko da, aisialdiko begirale-titulua eta/edo kirol-begirale-titulua izatea, bai eta arlo horietan ekimenarekin eta autonomiarekin batera izandako esperientzia ere. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022007468). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus

Arautegia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org