Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko ekainaren 14an, asteartea

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 168.zk.

Deialdiak

Ingurumen Sentsibilizazio Arloko Laguntzaile Tekniko

Vitoria-Gasteizko Udalak INGURUMEN SENTSIBILIZAZIO ARLOKO LAGUNTZAILE TEKNIKO bat kontratatu behar du bitarteko bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Ezinbesteko baldintzak honako hauek dira: Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko Lanbide Heziketako goi-mailako gradua, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna eta B gidabaimena izatea. Eskaintzaren sektorean izandako esperientzia, aisialdiko begirale-titulua eta/edo kirol-begirale-titulua izatea eta arlo horietan izandako esperientzia baloratuko dira. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022007468). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko ekainaren 16an 9:00etatik aurrera.

Arautegia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org