Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko maiatzaren 16an, astelehena

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 167.zk.

Deialdiak

LC01-2022. Erizainak (Osasun publikoa)

Gasteizko Udalak erizaintzako (Osasun Publikoa) espezialitateko langileak kontratatu behar ditu. Horretarako, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da, lehiaketa bidez – Merezimenduen balorazioa (prestakuntza eta esperientzia) –, espezialitate horretako egungo kontratazio-zerrenda zabaltzeko. Ezinbestekoa da Erizaintzako diplomatu edo gradu titulua izatea. Oinarri orokorrak eta espezifikoak www.vitoria-اiz.org/procesosselectivos webgunean kontsulta daitezke edo albiste honen izenburuaren gainean klik egin. Izena emateko epea zabalik egongo da Egoitza Elektronikoan 2022ko maiatzaren 30eko 24: 00ak arte eta barne. Izen-emateak "Deialdi batean izena emateko" eta deialdiaren jarraipena "Nire hautaketa-prozesuak"-en bidez, biak ere aipatutako webgunean, eskuineko alboko menuan.

Araudia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org