Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko apirilaren 7an, osteguna

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 165.zk.

Deialdiak

Materialen eta Hondakinen Zirkulartasunaren goi-mailako teknikaria

Vitoria-Gasteizko Udalaren Ingurumen Ikasketetarako Zentroak (CEA) hautapen-prozesu baterako deialdia egiten du, Materialen eta Hondakinen Zirkulartasunaren lerro estrategikoaren helburuak gauzatzeko goi-mailako teknikari bat kontratatzeko lehiaketa bidez. Horretarako, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko baldintzak, izena emateko prozedura eta puntuazio/balorazio sistema eskura dituzu udalaren web orrian (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos) baita albiste honen izenburuaren gainean sakatu. Betekizunen artean, ezinbestekoa da ingeniaritzako, zientzietako edo ekonomiako master bat izatea, deialdiaren xedearekin edo ingeniaritzako edo zientzietako graduarekin edo antzekoarekin lotuta dagoena eta Ekonomia Zirkularraren esparruan gutxienez 3 urtez jarraian aritua, azken 5 urteetan eskuratua. Eskaintza honetan parte hartzen dutenek hautaketa-prozesu horri buruzko berriak jasoko dituzte, eskabidearen bidalketarekin batera eman duten helbide elektronikoaren bidez eta aipatutako web orrian. Eskaintza 2022/05/02ra arte egongo da zabalik, 12: 00etan..

Araudia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

Hautaketa probetan erabiltako probak eskuratzeko.

Gasteizko Udalak bere hautatze-prozesuetan ezagutzak ebaluatzeko diseinatu dituen probak aurki ditzakezu orri honetan, proba teorikoak zein praktikoak. Gaztelaniazko proba originalak dira, eta proba horiek euskaraz egiteko eskatu bada, baita horien euskarazko bertsioa ere. Proba hauek segurtasun eta konfidentzialtasun baldintzetan prestatzen dira eta, gerora, erabili ondoren, berrikusi egiten dira. Hori dela eta, baliteke galdetegietako galderaren batzuk gerora indargabetu izana. Bilatzailea erabil dezakezun deialdi edo postu zehatzak bilatzeko. Horretarako sakatu ctrl.+F. Sar daiteke www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean, "probak teoriko-praktikoak" izeneko fitxan.

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org