Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín empleo público
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko martxoaren 2an, asteazkena

Udal enpleguari buruzko buletin digitala, 165.zk.

Eskaintzak

Administrazio Orokorreko G.T.

Vitoria-Gasteizko Udalak ADMINISTRAZIO OROKORREKO GOI MAILAKO TEKNIKARI bat kontratatu behar du bitarteko lanpostu bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak Zuzenbideko lizentziatura-titulua edo baliokidea izatea dira. Eskaintzaren sektorean izandako esperientzia, euskararen ezagutza eta gaitasun digitalen egiaztapena baloratuko dira (IT Txartela IT05). Lanpostua aldi baterako kontratu bidez beteko da, aldi baterako ezintasun bat betetzeko. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022002189). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko martxoaren 4ko 9:00etatik aurrera.

Ofizial espezialista - Gidaria

Gasteizko Udalak OFIZIAL ESPEZIALISTA - GIDARIA (C+E gida baimena) kontratatu behar du bitarteko bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea ikasi izana eta C + E edo C1 + E gidabaimena izatea dira nahitaez bete beharreko baldintzak. Eskaintzaren sektorean izandako esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira. Lanpostua aldi baterako kontratu bidez beteko da, aldi baterako ezintasun bat betetzeko. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022001761). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko martxoaren 4ko 9:00etatik aurrera.

Arkitekto teknikoa

Gasteizko Udalak ARKITEKTO TEKNIKARI bat kontratatu behar du bitarteko lanpostu bat betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak arkitekto teknikoaren titulua izatea eta B1 gida baimena izatea dira. Eskaintzaren arloko prestakuntza osagarria eta esperientzia, euskararen ezagutzak eta gaitasun digitalen egiaztapena baloratuko dira (IT Txartela IT05). Lanpostua aldi baterako kontratu bidez beteko da, aldi baterako ezintasun bat betetzeko. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162022002192). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2022eko martxoaren 4ko 9:00etatik aurrera.

Arautegia

Lan-zerrendak. Araudiak

Pertsonaleko datu-babesa

Langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko prozesuetan datuak babesteko udal protokoloa

Informazio orokorra

Hautatze prozesuak jarraitzeko helbidea

www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Udal Enplegu Aldizkariko harpidetzak

Buletin honen harpidedun egiteko, sar zaitez orrian "udal Enplegu Buletinaren harpidetzak" izenburupean. Idatzi zure mezu elektronikoa "posta elektronikoa" dioen laukian, berretsi pribatutasun-politika irakurri eta onartu duzula eta sakatu "harpidetu". Posta elektroniko bat jasoko duzu esteka batekin, harpidetza berresteko aktibatu behar duzuna. Buletinak zure spam karpetara ez iristeko, kontaktuen agendan seleccion.boletin@vitoria-la iz.org helbidea sartzea gomendatzen dizugu. Baja eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin helbide elektroniko horretara.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org