Landaketek lorategiaren sarreren paisaiak hobetu dituzte eta lorategia inguratzen duen landare-hesia osatu dute. Gainera, erabilitako lorezaintzako espezie eta barietateek landare apaingarrien bilduma aberastu dute. Lan horiek Next Generation EU funtsekin finantzatu dira.
Programaren helburua Espainiako basa-flora babestuaren lehentasunezko taxonei buruzko informazioa batzea da, bai burutuko diren bilketetarako (populazioen kokapenak, ezaugarriak, beharrezko baimenak…), bai eta laginen gordetzea bermatzeko ere (ale bikoitzak, kontserbazio baldintzak, bideragarritasun ebaluaketak, ernetze protokoloak, etab).
Europako basoetan jatorria duten tamaina ertaineko zuhaitzak dira, ikusgarriak udaberrian gerba-loraldiei esker. Antzeko hostoak dituzte, baina beste ezaugarri batzuei erreparatzen badiegu, erraz bereiz daitezke.