Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
boletín invierno JBO
Gaztelanieraz sarbidea

2024ko urtarrilaren 10ean, asteazkena

OLARIZUKO LORATEGI BOTANIKOA - 2024ko neguko aldizkaria

BERRIAK

OLB landaketa mintegia

Udazkeneko landaketen kanpainak 15 espezie berri eta 3800 landare baino gehiago gehitu ditu Lorategi Botanikoan

Landaketei esker, landare biziko bildumak osatu eta atzemandako hutsuneak betetzen dira. Guztira, 89 landare-espezie desberdinetako 3854 landare sartu dira; horietatik, 15 espezie berriak dira Lorategi Botanikoan.

GBIF

Germoplasma Bankuak GBIF plataforman eskuragarri dauden datuak eguneratu ditu

Argitalpen berriak 2011-2020 aldiko datuak eguneratu ditu, Olarizuko Lorategi Botanikoan kontserbatzen diren 4100 lagin ingururi dagozkien 577 erregistrorekin

baso-igel jauzkariarentzako putzuak

Lorategi Botanikoan bizi diren anfibioen habitata hobetuko duten bi putzuen hondeaketa hasi da

Vitoria-Gasteizko Udalarekin egindako akordio baten bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bi putzu sortuko ditu, anfibioen habitata hobetzeko eta baso-igel jauzkaria bezalako espezieen presentzia sustatzeko.

NABARMENDUTAKO JARDUERAK

EZAGUTU

palmondo nanoa

Palmondo nanoa, Europa mendebaldeko palmondo autoktono bakarra

Neguan, landare iraunkorrek hostoak mantentzen dituzte eta paisaian nabarmentzen dira. Horien artean, Mediterraneoko basoetako hainbat bildumatan, palmondo nanoa, Chamaerops humilis, aurkituko duzu, datilez betea urteko sasoi honetan.

INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE...

HARPIDETZAK

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org