Amador Prieto biologo eta botanikariak egin du ikerketa, eta haren helburu nagusia Gasteizko udalerriaren barne dagoen Badaia mendilerroaren flora baskularra deskribatzea eta bere egoera ezagutzea izan da. Jarraipenerako, kudeaketarako eta kontserbaziorako hainbat neurri ere proposatu dira.
Olarizuko Germoplasma Bankuak REDBAGeko koordinatzaile gisa egin duen "Basa-baliabide fitogenetikoen ex situ kontserbazio-egoeraren ebaluazioa" izeneko txostenak babestutako florari buruzko etorkizuneko jardueren plangintza eta kudeaketa babestuko du.
OLBn irudikatuta dauden mediterraneoko ibar basoak ezagutzera eta ingurune horietan aurki daitezkeen espezie batzuen loraldiaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.
OLBn Europako basoetako lau espezie ohikoenak topatu daitezke. Fruituak udan heltzen dira eta lorategia bisitatzen dutenentzat ez dira oharkabean pasatuko. 4 espezie horiek erraz bereizteko gakoak ematen dizkizugu.