Bilaketaren emaitza

1tik 20ra bitarteko emaitzak, 48 emaitzatatik etiketan Kafe bereziak

Ostalaritza: CAFETAZA SPECIALTY COFFEE

Espezialitateko kafetegia.Trike Koffee Roasters, tokiko kafe-txigortzailearekin lan egiten dugu. Edari bereziak eta etxeko gozokiak eskaintzen ditugu.

Helbidea: EUROPAR BATASUNAREN PLAZA, 2

Ostalaritza: BAR FLOWER

Santa Luzia auzoko taberna-kafetegia. pintxoak, hotzak eta beroak, eta errazio onak eskaintzen ditugu.

Helbidea: FLORIDA KALEA, 57

Ostalaritza: AKOR LOUNGE

Hiriaren erdi-erdian dagoen taberna. Gosari ederrak eskaintzen ditugu, pintxo hotz eta beroak.

Helbidea: FORU KALEA, 26

Ostalaritza: SENDA BERRIA

Floridako parkearen pareko kafetegia. Mokadu karta zabala eskaintzen dugu giro atseginean.

Helbidea: PASEO DE LA SENDA, 1

Ostalaritza: LA VECINA

Plaza Berriaren ondoan dagoen taberna. Etxeko pintxoak, otorduetarako eta afarietarako mokadutxo bat. Leku aproposa bermut on bat hartzeko.

Helbidea: AGIRRE LEHENDAKARIAREN KALEA, 5

Ostalaritza: TXAPELARRI TABERNA

Hiriko alde zaharreko kale jendetsuenetako batean kokatutako taberna. Egunero pintxo hotz zein beroak eta patata-tortillak eskaintzen ditugu. Larunbatetan, 13:00etatik 16:00etara, gure etxeko talo ospetsuak egiten ditugu.

Helbidea: CANTON DE SAN MARCOS, 4 Bajo B

Ostalaritza: ALDAPA TABERNA

Hiriko alde zaharrean dagoen taberna. Kafe-karta handia daukagu, betiko kafeak zein izozki eta esnegaina daukaten espezialitateak ere: irlandarra, jamaikarra, eskoziarra, kaputxinoa... Zatoz gozatzera, kafetera beti dago piztuta!

Helbidea: CUESTA DE SAN VICENTE, 2

Ostalaritza: CAFÉ RINCÓN

Gosari gozoak pintxo ugari edo askotariko tortillak dastatzeko kafetegia.

Helbidea: TOMAS ZUMARRAGA DOHATSUAREN KALEA, 48

Ostalaritza: CAFÉ-BAR OTXANDA

Hiriaren erdian dagoen taberna. Gosari goxoak eskaintzen ditugu zuku naturalarekin, pintxo hotz/bero ugari eta askotariko anoak. Edari bakoitzeko tapa bat doan.

Helbidea: FUNDADORAS DE LAS SIERVAS DE JESUS, 27

Ostalaritza: CAFE GENTZANE

Santiago auzoko kafetegia. Era askotako pintxoak eta tortillak eskaintzen ditugu. Giro atsegina izateaz gain, terraza handi bat daukagu eskatutakoaz gozatu ahal izateko.

Helbidea: DONE JAKUE HIRIBIDEA, 31

Ostalaritza: CAFE URA

kirola ikusteko pantaila handia daukan Aranbizkarra auzoan kokatutako kafetegi familiarra. Pintxo hotzak, beroak eta anoa ugari ditu. Ostiraletan pintxo-potea daukagu.

Helbidea: HERRANDARREN KALEA, 92

Ostalaritza: CAFÉ DUBLIN

Kafe klasikoa 9:00etatik zabalik, paretak jazz, funk, soul... klasikoen argazkiekin eta bertako artisten graffitiekin apainduta. Musika-girotze zaindua. Kristal handiak, Andra Maria Zuriaren plazara begira. Kafea, pintxoak eta ardo ona Gasteizko erdigunean.

Helbidea: ERREMENTARI KALEA, 2

Ostalaritza: OSIRIS CAFÉ

Pintxo, tortilla eta ogitarteko aukera handia eskaintzen duen Aranbizkarra auzoko taberna.

Helbidea: BALLESTER APEZPIKUAREN KALEA, 19-21

Ostalaritza: OTTO BERRI TABERNA

Hiriko alde zaharrean dagoen taberna. Rock girokoa, herriko garagardorik onenak eta askotariko etxeko pintxoak eskaintzen ditugu.

Helbidea: ERREMENTARI KALEA, 86

Ostalaritza: URBAN ROCK CONCEPT

Zaramaga auzoan dagoen kafetegia. Astean zehar pintxo aukera handia eskaintzen dugu giro ezin hobean, asteburuetan, ordea, kontzertu areto bihurtzen da.

Helbidea: GAMARRAKO ATEA, 1

Ostalaritza: AMATTER CAFE

Oso leku gomendagarria kafea, gozoren bat, gosaria edo brunch bat hartzeko. Produktu zoragarriak erabiltzen ditugu, artisaua, aurkezpen bikainarekin. Dekorazio oso zaindua duen lokala da eta zerbitzarien arteko giroa erabat atsegina.

Helbidea: SAN FRANTZISKO KALEA, 5

Ostalaritza: GARRAXI TABERNA

Hiriko alde zaharrean kokatutako taberna. Pintxo, tortilla eta ogitarteko ugari eskaintzen ditugu. Asteburuetan, dantzan egiteko musika onena jartzen dugu.

Helbidea: AIZTOGILE KALEA, 55

Ostalaritza: CAFÉ BOGA BOGA

Zaramaga auzoko taberna. Etxeko pintxo aukera handia eskaintzen dugu, giro familiar onean.

Helbidea: GASTEIZKO TALDEAREN KALEA, 4

Ostalaritza: CAFETERÍA SAMANIEGO

Hirigunean dagoen kafetegia. Gosari gozo, tortilla, ogitarteko hotzak zein beroak eta etxeko pintxo goxoenak eskaintzen ditugu.

Helbidea: FELIX MARIA SAMANIEGO KALEA, 12B

Ostalaritza: CAFETERÍA MIKELDI

Aranbizkarra auzoko kafetegia. Lan egiteko eta tortilla pintxo goxo bat dastatzeko leku lasaia eskaintzen dugu.

Helbidea: VALLADOLID KALEA, 3