Ostalaritza: KEA Hiriaren erdi-erdian dagoen taberna-jatetxea. Gure senak omenaldia egiteko eskatzen zigun ekoizle, nekazari, artzain eta eskulangile guztiei, beren ahaleginaren eta lanaren bidez, inguruko eta produktua errespetatzeko kulturaren haziak landu eta erein baitituzte. Helbidea: SAN PRUDENTZIO KALEA, 21
Ostalaritza: RESTAURANTE URKIOLA Astelehenetik ostiralera eguneko menua eta asteburuetan asteburuko menua eskaintzen dugu. Ukitu modernoak dituen janari tradizionala eskaintzen dugu. Asteburuetako iluntzeetan, mokadutxoen karta ere badaukagu. Helbidea: LEGUTIANOKO ATEA, 8
Ostalaritza: Restaurante Virgen Blanca Andre Maria Zuriaren plazan dagoen jatetxea. Terrazarik on eta zabalenetakoa du. Gure jatetxean gosari onarekin has dezakezu eguna, pintxo eskaintza ederra dugu, eguneko menua bazkaldu, eta, gauez, gure anoak dastatu. Helbidea: Plaza de la Virgen Blanca, 2
Ostalaritza: RESTAURANTE XIXILU Euskal sagardotegi berrituko jatetxe klasikoa, hiriaren erdialdean kokatua. Sukaldaritza tradizionaleko eta sasoiko produktuetako plater mitikoak eskaintzen ditugu: legatza txirlekin, erreboiloa saltsa berdean, orri-mami beteak, onddo-nahaskia eta abar. Ondo kokatutako terraza dugu, parkearekin eta ... Helbidea: PLAZA AMARICA, 2
Ostalaritza: KOBATXA Gasteizko erdigunean dagoen jatetxe/puba. Pintxoak, hitzartutako zein eguneko menuak edota etxeko anoak, giro eta musika onarekin. Helbidea: MATEO BENIGNO MORAZA KALEA, 21
Ostalaritza: SOKOA Gure bezeroei atsegin eman nahi diegu, planetako sukalderik onenetako bat eskainiz: Asiako sukaldaritza, alegia. Gure arrakasta zapore eta testuren konbinazio bikainean datza: barazkiak, espeziak, arrainak, itsaskiak, oinarrizko haragiak eta arroza, gure tradizioak alde batera utzi gabe eginak. Zato... Helbidea: INDEPENDENTZIA KALEA, 26
Ostalaritza: BALLARIN JATETXEA 2013tik hona gure bezeroei bertoko produktuez osatutako karta eta dastatze-menu goxoa eskaintzen diegu. Estilo modernoa eta zapore klasikoa eskaintzeagatik gara berezi. Kalitatearen eta lan onaren defendatzaile sutsuak gara. Helbidea: ERREMENTARI KALEA, 8
Ostalaritza: BAR ROSI Alde zaharrean dagoen lokala, bezeroei janari tradizionala, eguneko menua, asteburuko menua eta anoak eskaintzen dizkiena. Helbidea: ERREMENTARI KALEA, 44
Ostalaritza: HALA BEDI TABERNA 2000tik hona zabalik dagoen taberna. Era askotako pintxoak, ogitartekoak, tostak, tortillak eta eguneko platerak eskaintzen ditugu, etxean egindakoak eta egunero desberdinak. Janari beganoa daukagu. Gure apustu nagusia asteburuetan kultur ekitaldiak dira eta hilero, erakusketa artistiko batez gozatz... Helbidea: AIZTOGILE KALEA, 98
Ostalaritza: LA CUCHARA DE GUARO BAR-RESTAURANTE Taberna-Jatetxe honetan, latinoamerika eta espainiako produktu gastronomiko onenak aurki ditzakezu, giro eroso eta familiarrez gozatzen duzun bitartean. Helbidea: DOMINGO BELTRAN DE OTAZU KALEA, 45
Ostalaritza: ERDIZKA TABERNA Baserri giroko lokal xumea da, egurrezko barra eta mahaiekin. Hiriko alde zaharrean dago. Kalitate-prezio oneko euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dugu, eguneko menu aukera handia, gisatuak, barazki eta etxeko postreak, dena profesionaltasunez zerbitzatua. Begetarianoentzako eta zeliakoentz... Helbidea: AIZTOGILE KALEA, 11
Ostalaritza: RESTAURANTE DONDE PEPE Bertoko janari tradizionala eta etxekoa eskaintzen duen jatetxea gara, langile eta familientzat aproposa, gosari, bazkari, anoa eta otorduetan espezializatua. Helbidea: SIMON DE ANDA KALEA, 11
Ostalaritza: BODEGUITA LA ESTRELLA Arriagako atean dagoen taberna txiki eta moderno bat, etxeko gosari eta bazkariak ematen dituena: tripaki, belarri kazolatxoak. Gure espezialitatea, etxeko pintxoak dira, bereziki, patata-tortilla. Helbidea: ARRIAGAKO ATEA, 11
Ostalaritza: TRAGOSKA Aranbizkarra auzoan dagoen jatetxea. Askotariko karta daukagu. Ostegunetan pintxo-potea daukagu. Helbidea: ERREGE-ERREGINA KATOLIKOEN KALEA, 19
Ostalaritza: RESTAURANTE EL PARLAMENTO Gasteizko erdigunean dagoen eta zerbitzari adeitsuak dituen jatetxea. Kalitate-prezio ezin hobea. Era guztietako platerak dastatu ahal izango dituzu, hala nola, belarri arrautzeztatua, entsaladilla errusiarra, urdaiazpiko errea… Helbidea: PRADO KALEA, 28
Ostalaritza: RESTAURANTE EL 7 Lokal oso dinamikoa, eguneko menua, ogitartekoak edo gure espezialitatea diren patata minak dastatzeko, kalitate-prezio onenean. Gauean, aldiz, musikarik onenarekin gozatzeko aukera duzu gure Pub-ean. Helbidea: AIZTOGILE KALEA, 3
Ostalaritza: CERVECERÍA IRIKO Arrazoizko prezioan gosaltzeko leku erosoa. Familiarekin bazkaltzera edo afaltzera ere etor zaitezke; izan ere, jantoki zabala daukagu, etxeko janari gozoa dastatzeko aukera eskaintzen dizugularik. Ditugun zerbitzari atseginengatik behin eta berriz errepikatuko duzu. Helbidea: BENITO GINEA KALEA, 7
Ostalaritza: Saburdi Hiriaren erdigunean, egile-pintxoak, esentziazko pintxoak eta pintxo sortzaileak dastatzeko lekua. Gune zabala, atsegina eta ondo argiztatua. Helbidea: EDUARDO DATO KALEA, 32
Ostalaritza: Café E´jazz Etxeko janaria eskaintzen du eta bezeroari tratu onena ematen zaio, gertukoa. Oso leku zabala eta lasaia. Gure espezialitatea kafeak dira, kafe onenentzako sariak irabazi ditugu. Terraza zabala eta estalia da. Kalitatezko janaria oso prezio onean. Helbidea: BASTITURRI KALEA, 11