2023-2027 Gobernu Programak ehun konpromiso biltzen ditu auzoetan Gasteiz zaintzailea, iraunkorra, lehiakorra, aktiboa eta auzoekin konprometitua diseinatzeko.
Planak 6 jarduera-ardatz nagusi eta 14 lan-eremu ezartzen ditu, eta hiria etorkizuneko erronketara eta trantsizio hirukoitzera (berdea, sozioekonomikoa eta digitala) eraldatu eta egokitzearen aldeko apustua egiten du.
Udal gobernuak Gobernu Planan hartutako konpromisoak zenbateraino bete diren jarraipena egin dezakete herritarrek tresna horren bitartez. Tresna sei hilean behin eguneratzen da, kategoriatan banatzen diren konpromisoetan egindako aurrerapenak bilduz.
Gauzatze-maila ere kontsulta daiteke motak sailkatutako konpromisoka eta ardura duten sail edo zerbitzuen arabera.
Metodologiari buruzko informazioa.
Planak 100 konpromiso jasotzen ditu, guztira. Azken eguneratzea: 2025-07-18T08:31Z
Pertsona guztientzako giza eskubide guztien defentsa izango da Udal Gobernuaren ekintza politikoaren muina. Balio etikoetan eta printzipio demokratikoetan oinarritutako bizikidetzaren alde egingo dugu lan, edozein motatako indarkeriaren deslegitimazio politiko eta sozialaren defentsa irmo eta zentzugabetik abiatuta.
Gasteizko etorkizuna oroimenetik eraikiko dugu. Ahazturarik gabe.
Atsedenik gabe egingo dugu lan guztiontzako aukerak dituen hiri baten alde: familientzat, gazteentzat, adinekoentzat eta, bereziki, behar gehien dutenentzat eta gure laguntza behar dutenentzat.
Ez dugu inor atzean utzi nahi, hiriak aurrera egiten duelako bertan bizi diren pertsona guztiek hala egiten badute: ahulenek, desgaitasunen bat dutenek, adinekoek, gazteek, emakumeek, haurrek edo migratzaileek.
Horrela, hiri gizatiarragoa, irisgarriagoa eta kohesionatuagoa izango dugu, elkartasunaren, errespetuaren, bizikidetzaren eta berdintasunaren balioak landuko dituena.
Oinarrizko gizarte-zerbitzuei buruzko hausnarketaeta hobekuntza-prozesuarekin jarraitzea, eta hobekuntzak ezartzea esku-hartze komunitarioan eta profesional sartu berriak lanean hasteko prozesuan.
Komunitate- zainketetan oinarritutako gizartezerbitzuen ereduan sakontzen jarraituko dugu, eredu horren ildotik bideratuko ditugu gizarte-zerbitzuak.
Mugarri nagusiak:
- Proiektuen garapenean komunikazioa, parte-hartzea eta sentsibilizazioa hobetzeko plana.
- Aldabe eta Arana auzoetan adinekoei arreta emateko esperientzia abian jartzea, arta-ibilbideak hobetzeko asmoz.
- Hobekuntzak ezartzea gizarteratzearen eta laneratzearen zein haur eta nerabeen babesgabetasunaren eremuko ibilbideetan.
- Etxean laguntzeko hurbileko zerbitzua abian jartzea.
Egoera 2025eko ekainean:
- 2024an: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak-Bizan arretarako ibilbide pilotua abian jartzea, zehazki Bizan Koroatzea, Landázuri eta Aranan: hasiera 2024ko apirilaren 15ean (hedabideetan eta hainbat kongresutan zabaldua). Proiektuaren kanpo-ebaluazioa gogobetetze-maila handiarekin amaitu da.
- Hainbat hedabidetan hobetzeko eta sentsibilizatzeko proiektuak zabaltzeko kanpaina egin da 2024an eta 2025ean.
- Profesionalak zaintzeko espazioen bultzada garrantzitsua egin da: gainbegiratzea, interbisioa eta prestakuntza. Sailak onartutako gainbegiratze-eredua hainbat kanpo-jardunalditan aurkeztu da, eta 2024-2025 ikasturtean finkatu da.
Konpromiso honen mugarri guztiak eginda daude, 2025. urtean abian jarriko den hurbiltasuneko ELZren ezarpena izan ezik. Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren kontratu horren errekurtso bereziak eragin du atzerapena.
Informaziorako sarbidea eta sentsibilizazioa hobetzea, Gizarte Zerbitzuek irudi positiboa eta doitua eman dezaten, komunitatean hurbileko erreferente bihurtzearren.
- 010 telefonoaren bidez hitzorduak hartzeko arreta-protokoloan aldaketak egiten jarraitzea.
- Gizarte-zerbitzuen webgunea eta beste tresna batzuk hobetzea.
- Izapidetze elektronikoa, online hitzorduak, elkarreragingarritasuna eta irakurketa erraza hobetzea.
Egoera, 2025eko ekainean:
- 2023tik aurrera, 010 arreta-protokoloa onartuta dago Gizarte Zerbitzuetako jarraipen-hitzorduetarako, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarri du herritarrentzako telefono bidezko arretan. 2024an ebaluatu zen, oso emaitza onak izan zituen, eta 2025ean finkatu zen.
- Gizarte Zerbitzuen web-orrian sartutako hobekuntza garrantzitsuak, 2025ean amaituak.
- Profesionalentzako Gizarte Zerbitzuak-Intranet barruko informazio-gune bat sortu da, eta 2025ean hobetu egin da.
- 2024-2025ean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen irudia hobetzeko kanpaina hasi da: komunikabideetan, Elkarteei informazioa emateko hitzaldiak, etab.
- Maiatzean abian jartzea prestazio ekonomikoei eta adinekoentzako eta mendetasunerako baliabideei buruzko asteroko talde-hitzordu informatiboak: oso balorazio positiboa eta finkatua 2025ean. 2026an auzo guztietara zabaltzeko lanak amaitzea.
- Elkarreragingarritasuna, Arabako ESIaren eta V-G Udalaren arteko kontsulta soziosanitarioa; esperientzia pilotua 2025eko maiatzean hasiko da.
Aporofobiaren aurka borrokatzea, fenomeno hori pertsona zaurgarrienen duintasunaren aurkako atentatua baita, eta beharrezko gizarte-kohesioa ahultzen baitu.
Planteatzen ditugun ekimenen bidez, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen oinarrizko premiak hobeto bete nahi dira.
- Gure prestazio ekonomikoak beste erakunde batzuetako prestazioekin hobeto koordinatzea.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko ikastaroen gune berria irekitzea San Bizente Paulekoaren kalean (Gizarteratu).
- Jantoki soziala irekitzea, toki berean.
Gure prestazio ekonomikoen eta beste erakunde batzuen beste prestazio batzuen arteko koordinazioa hobetzeko: Eusko Jaurlaritzaren lantaldeetan parte hartzea, eta Lanbiderekin ibilbide mistoetan... 2023an lantalde batekin hasi genuen, eta 2024-2025ean taldearen dedikazioa handitu da Lanbiderekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta beste gizarte-eragile batzuekin egindako hainbat proiektutan: ibilbide mistoak, Gasteizko gizarteratze-mahaia, bereizketa- eta deribazio-tresnak, etab.
- 21 Zabalgunea duen Programako alokairu-etxebizitzen kopurua handitzea: urtero etxebizitza berriak sartu dira programa honetan: 2024an 10 etxebizitza izan ziren eta 2025-2027an jarraituko dugu.
- 2024ko irailean Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ikastaroen gune berria ireki zen San Vicente de Paulen (BIDELAN). 2025-2026an espazio hori bultzatuko da, eta komunitateari irekiko zaio, belaunaldien arteko ekintzak barne.
- 2024ko maiatza: jantoki soziala irekiko da San Vicente de Paulen. 2024an eta 2025ean jantoki-plazak handitu egin dira, eta 2026-2027an gehiago handitzea aurreikusten dugu, dagoen eskariari erantzuteko elikagai-baliabideen beharrezko dibertsifikazioarekin. Berrikuntza gisa, jantoki honek, bazkariaz eta afariaz gain, gosariak banatzen ditu (afarian).
- Etxerik gabeko pertsonei arreta emateko politikak indartzea: 2024-2025ean baliabideak indartu dira: 2 hezitzaile Elkarbizitzarako talde berriak, gizarte-hezitzaileen lanaldia luzatzea Gizarte Zerbitzu guztietan, aterpeko 2 plaza handitzea eta emakumeentzako espazioa hobetzea, arretaren ordutegia zabaltzea, Estradako dutxen eremua hobetzeko obrak.
2025ean, Larrialdi klimatologikoetarako gaueko harrera-zerbitzu berria (40 plaza) eta emakumeentzako eguneko arreta-zerbitzu espezifikoa garatzen ari dira, biak Zaramagan (Bilduren aurrekontu-zuzenketarekin).
- 2025ean, arreta indartuko dugu asteburuan, etxerik gabeko pertsonentzako Estrada eguneko arreta-zerbitzuan.
Prestazioen eta eskaeren arloan gaur egun dagoen egoera dela eta, 2025-2027an funtsezkoa izango da hasitako lanarekin jarraitzea.
Gaur egun -2025- eta etengabe 2026-2027 urteetan garrantzitsua da etxerik gabeko pertsonen arretarako politikak indartzen jarraitzea, egoeraren larritasuna eta eskariaren hazkunde esponentziala direla eta.
Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritu eta koordinatuz, baita erakunde barruan ere, saihesteko moduko egoerak aldez aurretik ezagutzea, bideratzea edo baliabideak orientatzea, behar denean.
- Etxe-utzarazpenak prebenitzeko bulegoa sortzea.
- Zaurgarritasun-egoeran dauden familientzako etxebizitza-kopurua areagotzea.
- Proiektu berritzaileak eta esperientzia pilotuak sustatzea, esaterako, belaunaldien arteko bizikidetza.
Egoera2024/06/30ean:
- Kaleratzeen eta etxegabetzeen aurrean prebentzioz jarduteko prozedurak berrikusi dira. Etxe-utzarazpenak prebenitzeko bulegoa diseinatzen eta guneak bilatzen.
- Udal-etxebizitzak egokitzeko obrak egiten, etxebizitzak ofizioz berreskuratzen eta Ogasunarekin, 21 Zabalgunearekin eta Aholkularitza Juridikoarekin lankidetzan, okupatutako etxebizitzak eta erabilera soziala berreskuratzeko.
- Araudi berrietara eta behar berrietara egokitutako prozedurak eta kalteberatasuna baloratzeko prozedurak eguneratzea: apirila-maiatza-ekaina.
- Bizipenekin proiektu pilotuaren diseinua, maiatzean hasita: Ekintza Komunitarioko taldea (liberatutako gizarte-langile bat), bizi garen bizitegi-larrialdian eta etxebizitza-galeraren prebentzioan ekintza berriak ezartzeko.
- Koordinazio-bilerak beste udal batzuekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Epaitegiarekin eta Fiskaltzarekin, eta hirugarren sektore sozialarekin.
Etxean laguntzeko zerbitzua baldintza-orri berrietara
eta hurrengo urteetako beharretara egokitzea.
- ELZren kontratu berria abian jartzea: intentsitatea handitzea eta zerbitzurako sarbidea hobetzea.
- Etxean laguntzeko hurbileko zerbitzuaren esperientzia.
Jantokiko, etxebizitza komunitarioetako, zerbitzuetako eta eguneko arretako plazak handitzea eta zerbitzu horien kalitatea hobetzea.
- Osasun-parke berriak: Judimendi, Prado.
- Jantokiko plazak handitzea.
- Etxebizitza komunitario gehiago San Prudentzio egoitzan eta beste leku batzuetan.
- Zaramagako BIZAN eraberritzea eta eguneko arretarako zerbitzu berria sortzea bertan.
- Zainpeko apartamentuak 1. gradua duten pertsonentzako baliabide gisa finkatzea, bizikidetza-ordutegien estaldura.
- MAITEKIren ekintza berriak bultzatzea.
Haurren pobreziaren aurkako borrokari, hots, Haur Bermearen Euskal Estrategiari, atxikitzea, erronka horiei erantzuteko.
Mugarrik nagusiak:
- III. HANUP Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Udal Plana onestea.
- Barnahus abian jartzea.
- Concilia proiektuan lekuak handitzea.
Gazteentzako erreferentzia-gune bat abian jartzea, emantzipazio-prozesuetan laguntza eta orientazioa dutela senti dezaten.
Horrek Gasteizko Udala Euskadiko gazteen emantzipazioa sustatzeko sarean sartzea ekarriko du.
- Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmena onartzea.
- Emantzipaziorako Bulegoa irekitzea.
- Emantzipaziorako baliabideak bateratzea.
Gazte Planean programatutako ekintzak abian jartzea, udal talde politikoen adostasunarekin eta hiriko gizarte- eta gazte-eragileen partehartzearekin landu baitzen.
Elkarte- eta gazte-sarea inplikatzea ekintzak eta, oro har, plana gauzatzen eta ebaluatzen, Udalaren gazteria-politikan aurrera egin ahal izateko.
Udalaren gazteria-politika ebaluatzea eta Udalaren hurrengo Gazte Planaren lanketan aurrera egitea.
- V. Planaren exekuzioaren hasiera.
- V. Planaren exekuzioaren amaiera.
- VI. Gazte Plana ebaluatu eta lantzea.
- Gazteen elkarte-foroetan parte hartzea (Astialdi Sarea eta Astialdi Foroa).
- Gazte-elkarteentzako dirulaguntzen deialdia.
- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren hitzarmena.
- Gazteen errealitatearen behatokia.
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da, eta emakumeei eragiten dien genero-desberdinkeriaren adierazpenik larriena da, baita sexu-orientazioagatik, edo genero-identitate edo adierazpenagatik indarkeria eta diskriminazioa jasaten duten pertsona guztiei eragiten diena ere.
Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren arloan sentsibilizazio-, prebentzio-, detekzio-, arreta- eta erreparazio-jarduerak egiteko konpromisoa hartu du, Berdintasunerako V. Planaren bidez.
- Gazteen artean ziberindarkeria prebenitzeko eta antzemateko kanpaina espezifikoak garatzea.
- Ikusgune – LGTBIfobiaren aurkako behatokia sendotzea, homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurka etengabe behatzen jarduteko.
- Sailarteko eta erakundearteko koordinazioa, indarkeria matxistarik gabeko hiria izateko bidean aurrera egiteko.
% 100era iristen da, jarduketen goranzko joerari eta horien ebaluazio eta hobekuntzari eusten baitzaie.
Besteak beste:
- Gaueko aisialdiko lokaletako erasoei eta jazarpenei aurre egiteko protokoloa abian jartzea.
- Auzoetan, jaietan eta igerilekuetan jarduketak zabaltzea.
- LIBRE izan nonnahi kanpaina eguneratzea.
Helburua da hiri berdinzaleago, inklusiboago eta jasangarriago bat izateko bidean aurrera egitea; emakumeak sektore sozial eta ekonomikoetan duen zeregina ikusaraztea; genero-berdintasuna udal gobernuaren ereduan txertatzea, eta talde feministek eta emakumeen zein LGTBI pertsonen taldeek Emakumeen Etxeko Etxegunean parte har dezaten bultzatzea, baita Berdintasun Elkargunean ere.
- Emakumeek hainbat sektoretan (gizartea, ekonomia, zientzia...) duten zeregina aitortzeko sari bat sortzea.
- Adineko emakumeak eta LGBTI adinekoak ahalduntzera bideratutako ekintzak diseinatu eta eskaintzea, genero-ikuspegi intersekzional batetik.
- Ekimen eta proiektu berriak abian jartzea.
% 75era iristen da ekintza berriak abian jartzeagatik eta urteko kanpainak finkatzeagatik.
- "Naiperas" aitorpenaren lehen edizioa.
- Kale-izendegi paritarioko taldea aktibatzea-.
- Elkarte feministentzako dirulaguntzen deialdia handitzea
- Hirigintza feministako taldea abian jartzea.
Ahalduntze feminista tresna giltzarria da, errealitate eta premia espezifikoak —horien aniztasuna kontuan hartuta— ikusarazteaz gain, haien interes estrategikoei mesede egiteko prozesu kolektiboak sustatzeko balio du.
Emakumeen Etxeak erreferentziazko espazioa izan nahi du, ahalduntze feministaren inguruko prestakuntza-, hausnarketa-, truke- eta partaidetzajarduerak ikusarazteko.
- Emakumeen Etxea irekitzeko ordutegia eta, beraz, erabiltzeko aukerak, zabaltzea.
- Genero-berdintasunaren alorrean diharduten kolektiboei zuzendutako baliabideak zabaldu eta dibertsifikatzea.
- Etxearen barruan ekimen eta proiektu berriak abian jartzea.
- Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio- eta orientazio-zerbitzuko materialak argitaratzea.
- Baratze feminista abian jartzea.
- Espazioak lagatzeko ordutegiak zabaltzea.
Konpromiso horren helburua hezkuntza-planak ezarri eta garatzea da, Udalaren hezkuntza-jardueraren ibilbide-orria baitira. Bi plan onartu dira eta gauzatzen ari dira: "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030" Hezkuntza Plana eta Udal Haur Eskolen Sareko Hezkidetzako Plana, 2023-2030.
"Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030" Hezkuntza Planaren helburua da udaleko hezkuntza-politika planifikatzea eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzaile gisa sendotzea. Bestalde, Udal Haur Eskolen Sarearen Hezkidetzako Gida Planaren (2023-2030) helburua da hezkuntza-praktika sustatzea Udal Haur Eskolen sarean. "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030" Hezkuntza Planak lehen haurtzaroaren hezkuntza jasotzen du, hezkuntza-jarduera eremu formalean eta ez-formalean.
- Jarduteko beharrak eta lehentasunak zehaztea.
- Egin beharreko jarduketak hautatzea, prozesu parte-hartzaile baten bidez.
- Obrak kontratatzeko baldintza-agiriak lantzea.
- Proiektuak gauzatzea.
Planak bi urtez behingo programazioetan zehazten ditu bere helburu espezifikoak: 2023-2025, 2025-2027 eta 2027-2029. Bi urtez behingo programazio-aldi bakoitzaren jarraipena egiten da, eta dagoeneko egin da 2023-2025 programazioaren jarraipen-txostena, eta 2025-2027 programazioa prestatzen hasi da.
Hauek dira Planaren jarduera aipagarrienetako batzuk:
- Udal titulartasuneko 24 haur-eskoletan Haur Hezkuntzako lehen ziklorako eskola-plazak eta matrikulazioa eskaintzea.
- 5 Udal Haur Eskolen kudeaketa zuzena.
- "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea" sailarteko udal-programa, ikastetxeei hezkuntza formalaren hezkuntza osagarriaren arloko 200 hezkuntza-programa eskaintzen dizkiena. Programa honetan 20 udal-zerbitzuk hartzen dute parte, Hezkuntza Zerbitzuak koordinatuta.
- "Udan Gozatu!" sailen arteko udal-programa, udan aisialdian eta denbora librean heztekoa.
- Haur-eskoletan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan jolastokiak naturalizatzeko sailen arteko udal-programa.
- Udal Eskola Kontseiluaren araudia aldatzea eta 24 haur-eskoletako eta 68 ikastetxetako eskola-kontseiluetan hezkuntzako teknikariak bertaratzea.
- Udaleko Eskola Kontseiluaren araudia aldatzea eta 2023-2027 agintaldirako abian jartzea.
- Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen Jarraipen Batzordean eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartean parte hartzea.
- EHUrekiko esparru-hitzarmenaren IV. edizioaren harpidetza.
Plan bat garatuko dugu, gure hirian emakumeen kirola, kirol egokitua eta kirol minoritarioa sustatzen duten entitate, federazio eta ekitaldiei laguntzeko zenbait neurrirekin: kuota murriztuak, dirulaguntzen deialdia, ikusgarritasuna, ekitaldiak antolatzen laguntzea, etab.
- Ekintza positiboak emakumeek kirola egin dezaten.
- Kirol egokituko jarduerak sustatzea.
- Kirol-modalitate minoritarioen praktika sustatzea.
- Gamarrako Petanca pista berriaren proiektua. Kostua 40.000 €inguru
- Gamarrako Voley Playa pista berrien proiektua. Proiektua egiteke.
2025ean lizitatzeko
- Softball eremurako sareen proiektua. Proiektua egiteke. 2025ean lizitatzeko
- Hiru Hiriburuak: emakumezkoen txapelketa, hiriburuen artekoa, pilota modalitate desberdina... Emakumezkoen BTT
- Araskiren hitzarmenaren igoera 5.000 €
Apustu hau egiten jarraituko dugu:
- Parabadminton hitzarmena. (2024)
- Gaztedi Rugby Taldearen hitzarmena. (2024)
- Emakumezkoen Araba World Tennis Tour hitzarmena. (2024)
- Hitzarmenak berritzea: Alaves (100.000 €), Araski (115.000 €), Aspace (30.000 €), Apdema (27.800 €), Autismo Araba (16.200 €) eta Zuzenak (167.000 €).
- Kirol minoritarioari, emakumeen kirolari eta kirol egokituari buruzko erreportajeak buletinean.
- Gure Kirola Sarien gala, otsailaren 6an.
- Geratuta. Modalitate berriak: taichi, martxa nordikoa...
- Hockey Lineako pista irekitzea Olaranben.
Tokiko gaitasunei esker, herritartasun kohesionatu bat eraiki daiteke, eskubideak eta betebeharrak aitortzen dituena, polarizazioak saihesten dituena eta bizikidetza baketsuari bide ematen diona.
Memoria historikoak bere gain hartzen du ahaztu behar ez dena gogoratzeko betebehar etikoa: biktima jasandako bidegabekeria. Horrela, biktimen memoria memoria historikoaren ardatz egituratzailea da, eta, horrela, egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko prozesuak bultzatzen ditu, funtsezkoak baitira bakea eta bizikidetza berrezartzeko indarkeriazko gatazka gertatu den testuinguruetan.
- Memoria kolektiboki eraikitzea eta zabaltzea.
- Irisgarritasunaren Kudeaketa Integraleko Plana idaztea.
- Erlijio Aniztasunaren Foroa.
% 75era iristen da ekintza berriak abian jartzeagatik eta urteko programak finkatzeagatik.
- Irisgarritasun Plana kontratatzea eta abian jartzea.
- Erlijio Aniztasunaren Foroa dinamizatzea.
- Elkarrekin bizitzen ikastea 2024-2025.
- Bizikidetza-proiektuetarako dirulaguntzen deialdia.
- Migratzaileen elkarteak koordinatzeko mahaia.
Bizikidetzaren Behatokia gatazka-egoerak prebenitzeko edo horietan esku hartzeko prozesu komunitarioak dinamizatzeko asmoz sortutako tresna da.
Horrez gain, tresnak errealitatea ikertzeko aukera eskaintzen du, bai eta gatazkak eta beste auzi batzuk modu positiboan konpontzeko prestakuntza ere, hartara harreman-gaitasunak hobetzeko.
- Udalerriko bizikidetza-alderdiei buruzko azterlan bat egitea.
- Proiektu komunitarioak ezartzea udalerriko entitate eta kolektiboekin.
- Bitartekari izateko eta gatazkak kudeatzeko esku-hartzeak.
- Arana auzoan programa komunitario bat dinamizatzea.
- Pilar auzoko harrera-baliabideen gida egitea.
- Bitartekaritza eta gatazkaren kudeaketa Hedegile kaleko 100 zktan.
- Ekintza berria: gazte migratuen dinamizazioa eta arreta.
Ekimen honen bidez jauzi kualitatiboa eman nahi zaio Udaltzaingoaren lanari, delituen prebentzioan oinarritutako zerbitzu-eredua garatuta, zein polizialanaren hiru adarretako bat baita, ikerketa- eta neutralizazio-zereginekin batera. Prebentzio-eredu horrek kale eta auzoetan poliziaren presentzia areagotzea eskatzen du, eta, hartarako, lanean aritzeko moduan agente-kopurua handitzea.
Gainera, langileen kudeaketa hobetze eta aitorpen profesionala bultzatze aldera, hemendik aurrera
deituko diren Udaltzaingoko LEPetan deialdi bateratuaren ereduaren alde egingo dugu, langilebeharra modu azkar eta bizkorrean izapidetzeko ondoen egokitzen den eredua delako.
Mugarri nagusia:
- Zerbitzuan dauden agenteen kopurua handitzea, kaleetan segurtasun handiagoa egon dadin.
Agintaldiko lehen hilabeteetan, kokapen estrategikoetan bideozaintzako 17 kamera berri instalatzeari ekingo zaio. Gailu teknologikoki aurreratuak dira, eta orain arte erabiltzen ziren kamerek baino prestazio handiagoak dituzte,
bereizmen handiagoari edo irudiaren analisi adimentsuari esker.
Hori lehen urratsa da delituak prebenitzeko eta ikertzeko funtsezko tresna gisa funtzionatuko duten bideozaintzako irtenbideak hartzeko. Horretarako, datozen urteetan hiri osoan ehun kamera inguru izatera iristeko apustua egin da.
Gailu horiek oso lagungarriak izango dira gaizkileak identifikatzeko, betiere datu pertsonalak proportzionaltasunez erabiliz eta aplikatzekoa den araudia errespetatuz jokatuz.
- Segurtasun-kamera berriak erosteko lizitazioa.
- Kamerak ezartzea.
Hiriaren erdialdean salaketak izapidetzen espezializatutako komisaria berri bat jartzea planteatzen du proiektuak.
Horrela, zerbitzu hurbilagoa eta eskuragarriagoa lortuko da pertsona gehiagorentzat, ez baitute Agirrelandara joan beharrik izango horrelako izapideak egiteko.
Gainera, instalazio horiek nabarmen hobetuko dituzte Udaltzaingoan gai horietaz arduratzen diren langileen lan-baldintzak.
- Egokitze-obrak bukatzea.
- Zerbitzua abian jartzea.
Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren (PSISZ) beharrei dagokienez, helburu nagusia da langile finko gehiagoz hornitzea eta baliabide materialak hobetzea. Bitarteko horien artean, ibilgailuen flota berritzeko beharra nabarmentzenda, batez beste 17 urte baitute. Urte honen amaieran bi autoponpa-ibilgailu jasoko dira, eta urtean ibilgailu berri bat edo bi eskuratzea da helburua.
Materialaren berritzea PSISZk erabiltzen duen ekipamendu osora ere hedatuko da.
Mugarriak nagusiak:
- Ibilgailuen eta materialen erosketa lizitatzea.
- Ezartzea.
Proiektuaren apustua da PSISZn hutsik dauden lanpostu guztiak betetzea, plantillari egonkortasuna emango dion LEP baten bidez, eta egungo bitartekotasun-tasa (% 30ekoa) nabarmen murriztea.
Era berean, estrategikotzat jotzen da langileen prestakuntza sustatzea, horretarako sailaren baliabideak erabiliz.
- LEP berriaren deialdia.
- Ebazpena eta langile finkoak lanean hastea.
Kirolaren eta aisialdiaren eremuan haur eta nerabeen aurka gerta daitezkeen indarkeriaegoeren aurrean, jarduketa-protokoloak landuko dira, ingurune seguruak sortzeko eta prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku-hartzea ahalbidetzeko.
Hezkuntzarekin eta kirolarekin lotutako erakunde eta elkarteekin lankidetzan jardungo da protokoloak egiteko.
- Harmailetan begirunea sustatzeko kanpaina abian jartzea.
- Jarduera-protokolo bat lantzea.
- Kirol- eta aisialdi-ekitaldietan protokoloa ezartzea.
- LOPIVI: Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Babesteko Lege Organikoaren esparruan, Arriskuen Azterketa bat egin da 30 kirol-instalaziotan, eta hainbat espazio-motaren araberako arriskuak identifikatu dira.
- 2025 LOPIVI prestakuntza Informazio eta Kontrol Eragileentzat: instalazioetan arriskuen diagnostikoari buruzko informazioa partekatuz eta haurren aurkako indarkeria-egoerak prebenitzeko eta detektatzeko tresnak emanez.
- Udako kanpainan udalaren kirol-instalazioetan eraso matxistak gertatzen direnerako protokoloa.
- Instalazioen segurtasuna hobetzeko hainbat jarduketa: Mendizorrotza CD eraikin soziala berritzea; CAFAko bainugeletan tinbreak/alarmak jartzea; Beti Jai frontoietako trinketeko harmailak egokitzea...
Aisialdi osasungarriko programak mantendu eta indartzea, lurraldeko beste eragile batzuekiko
koordinazioa bilatuz, gazteentzako eskaintza indartzearren.
Gazteei aholkularitza eta laguntza ematea sor dakizkiekeen problematika pertsonalei aurre egiteko prozesuetan, aholkularitza psikologikoaren bidez.
- Gauekoak programaren kontratazio berria hastea.
- Izan ditzaketen problematika pertsonalei aurre egiteko
prozesuetan gazteei aholkularitza eta laguntza emateko baliabideak sustatzea, aholkularitza psikologikoaren bidez.
- Koordinazio-sareak ezartzea arreta eta eskaintza osasungarria lantzen duten beste eragile batzuekin.
Osasunaren Sustapenaren Atalak definituko ditu helburu orokorrak, Planaren ekintza guztiak gidatu behar dituzten printzipioak, jarduketa-arloak, helburu espezifikoak eta udal-sail eta -zerbitzu bakoitzak garatu beharreko ekintzak.
Paradigma-aldaketa bat da, sail eta zerbitzu guztiek osasunaren gizarte-baldintzatzaileetan esku hartzea ardatz hartuta: testuinguru ekonomikoa, enplegua, hezkuntza, ingurumen-baldintzak eta sare komunitarioak, besteak beste.
- Gasteizko III. Osasun Plana egiten amaitzea.
- Gasteizko III. Osasun Plana onestea.
- Gasteizko III. Osasun Planean jasotako ekintzak ezartzea.
Administrazio-izapideetarako tresna informatiko bat garatzea eta laborategia kudeatzeko aplikazio berri bat ezartzea administrazio-aplikaziora konektatuta.
Horretarako, honako ekintza hauek aurreikusi dira:
1. Protokoloak eta informazio-sistema egokitzea (G04 Ikuskapenak eta G02 Higiene- eta osasun dosierrak).
2. Ikuskapenak planifikatzea, arrisku-mailaren arabera.
- Kudeaketarako tresna eta aplikazio informatiko berriak garatzea.
- Ikuskapenen planifikazioa hobetzea.
- Kontsumorako uraren, igerilekuen eta legionelosi-arriskua duten instalazioen kalitatea ikuskatzeko prozedura berriz diseinatu eta sinplifikatu da.
- Legionelosi-arriskua duten igerilekuen eta instalazioen errolda eguneratu du.
- Elikagai-establezimenduak ikuskatzeko prozedura sinplifikatu da.
- Elikagaien establezimenduen errolda komuna lantzen ari gara Eusko Jaurlaritzarekin.
2024an aurrera egin da Eusko Jaurlaritzarekin osasunaren babesaren arloan lankidetzan aritzeko esparruan: hitzarmenaren zirriborroa egin da Eusko Jaurlaritzarekin, osasunaren babesaren arloko eskumenak banatzeko. Zirriborro hori udal-zerbitzu juridikoek berrikusi beharko dute, eta protokoloak eta prozedurak homogeneizatu dira. Gainera, aurrera egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Establezimenduen Erregistroan elikagai-establezimenduak inskribatzeko leihatila bakarrean.
Gasteiz erreferentea da ingurumenean. Ez da kasualitatea Hiri Adimendunen eta Klimatikoki Neutroen Europako Misiorako aukeratutako 100 hirietako bat izatea.
Agenda 2030ren helburuekin konprometitutako hiria gara, bere ingurunea berotegi-efektuko emisioetan leku neutroa izan dadin. Horren ondorioz, gasen murrizketan eta mugikortasun iraunkor, osasuntsu eta seguru baten garapenean aurrera egiten jarraituko dugu.
Klima-aldaketa da datozen hamarkadetan izango dugun ingurumen-erronkarik handiena, eta horrek eraldaketa ekonomiko eta soziala eragingo du, ikuspegi berritzailetik aurre egingo dioguna.
Airearen kalitatearen alde lan egingo duen hiria izango gara, energia berriztagarriak eta energiaeraginkortasuna bultzatuko dituena eta energia-komunitateak sustatuko dituena. Barrurantz hazteko, birgaitzea eta berroneratzea sustatzeko eta landa-eremuarekiko errespetuzko hirigintza lantzeko helburua duen hiria.
Gasteizko Udalaren Jarduera Energetikoaren Plan Orokorrak udal eraikin, instalazio eta ibilgailuen inbentarioa barne hartuko du, baita udal osoaren abiapuntuko energia-egoeraren diagnostikoa ere, udal enpresak barne; energia-kontsumoaren erreferentziako oinarrizko maila ezarriko du, eta estrategia eta ekintza orokorrak eta horien plangintza eta programazioa zehaztuko ditu, legearen helburuak lortzeko.
- Udalaren Jarduera Energetikoaren Plan Orokorra onestea.
- 2024ko urrian Jarduketa Energetikoaren Plan Orokorra onartu zen.
Eguzki-energia fotovoltaikoaren tokiko ekoizpena nabarmen handitzea, eguzki-panel fotovoltaikoak instalatuz eraikin publiko eta pribatuetan, espazio publikoan eta aukera-espazioetan (lurzoru antropizatu eta/edo degradatuak).
Horrela, udalerrian trantsizio energetikoa bultzatuko da eta berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztuko dira. Azterlanak egin behar dira.
- Exekuzio-, operazio-, mantentze- eta kudeaketa-kontratua egitea.
- Udalerriaren barruan tamaina ertain eta txikiko eguzki-instalazio fotovoltaikoen kopurua nabarmen
handitzea.
- Udal-eraikin eta -instalazioetan, espazio publikoan (plazak, aparkalekuak, etab.), lurzoru degradatuetan
eta abarretan jarritako eguzki-instalazio fotovoltaikoen goreneko potentzia laukoiztea, gutxienez.
- Bi instalazio fotovoltaiko berri instalatu dira 1,1 MWnekin (1,37 MWp) (3. fasea: TMB 1249 MWp eta San Andrés 123 MWp). Era berean, 4 instalazio fotovoltaiko berri lizitatu dira eta egiteko daude, bai lurzoruan, bai udal-eraikinetako estalkietan, 0,4 MWn gehigarrirekin (0,5 MWp) (1. fasea: Abetxuko, La Vitoriana, Salburua KZ eta Zabalgana HLHI). Inbertsioa 2,6 milioi eurotik gorakoa izan da. 2025ean 215 kWp dituzten beste 2 instalazio lizitatzea aurreikusten da, 0,36 milioi euro inguruko inbertsioarekin (Zaramaga eta Iparraldeko CC).
2023ko ekainean 260 Kwp-ko potentzia instalatua izatetik gaur egungo 2467KWp-ra igaro gara. 2023an 12 instalazio zeuden eta orain 32 daude martxan.
Gasteizko komunitate-eraldaketarako bulego berritik lan egitea, herritarrei oro har eta interesa duten eragileei zuzendutako hedapen-, laguntzaeta aholkularitza-ekintzak eginez energiakomunitateak sortzeko, proiektu elektrikoak
(eguzki-energia fotovoltaikoa) zein termikoak (tokiko biomasaren aprobetxamendua) garatuz.
- Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa sortzea.
- 2024an, Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa ireki zen Zulueta jauregiaren ondoko lokaletan, herritarrak ez ezik, industria, enpresa txiki eta ertainak, dendak, autonomoak eta abar dinamizatzeko eta laguntzeko, udalerri osoko hiriguneetan, landa-eremuetan eta industrietan energia komunitarioko proiektuak sortzeko.
- Energia-komunitateak sortzeko edo energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko aldeko 14 dirulaguntza izapidetu dira; guztira, 467.080,84 €.
Aurreko helburuak lortzeko, Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planean (PACES 2030) eta Klimaren aldeko Gasteizko Hitzarmenean jasotako ekintzak garatu behar dira, Gasteizek parte hartzen duen Europako misioen esparruan (Hirien Misioa eta Egokitze Misioa).
- Eraikinen eta instalazioen, mugikortasunaren eta abarren energia-eraginkortasuna hobetzea.
- Klima-babeslekuen eta ibilbide erosoen sarea osatzea.
Ekintza-planak 2030erako Gasteizko Airearen Kalitatearen Estrategiaren helburuak garatzen ditu, osasuna babesteko ekintzen bidez, hala nola airearen kutsadura handiko gertakarietan jarduteko protokolo bat landuz, kutsaduraren jarraipena eta kontrola eginez, monitorizaziorako udal-sarea kostu txikiko ekipoekin zabalduz, eta sentsibilizazioekintzak eginez.
- Airearen kutsadura handiko gertakarietarako ekintza-plana eta jarduteko protokoloa onestea.
- Tokiko kutsatzaileen emisioen inbentarioa lantzea.
- Airea monitorizatzeko udal-sarea handitzea.
- 2023ko abenduan Airearen Kalitatea Hobetzeko Ekintza Plana (2023-2026) onartzea, udalerrian airearen kalitatea hobetzen aurrera egiteko, herritarrentzat aire are garbiagoa eta osasungarriagoa bermatzeko, bereziki kolektibo kalteberetan.
- Airearen kalitatea neurtzeko bi ekipo berri instalatu dira; beraz, gaur egun, airearen kalitatea monitorizatzeko udal-sarea material partikulatua (PM2,5 eta PM10) eta nitrogeno dioxidoa (NO2) neurtzeko 6 ekipok osatzen dute.
Gasteizko Udalak eta URA-Uraren Euskal Agentziak uholdeetatik babesteko obrak egiteko 2012an sinatu zuten lankidetzarako esparru-akordioaren bidez Zadorra ibaiaren eta Gasteiz hegoaldeko ibaien ertzetako ur-goraldiek behin eta berriz eragiten zituzten inpaktuak konpondu nahi ziren.
Akordio hartan aurreikusitako jardueretatik gauzatzeke daude Gasteizko hirigunea Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak, Krispiñako ur-araztegiaren eta Gobeuko zubiaren arteko tartean (IV. fasea).
- URAren esku jartzea Gasteizko hirigunea Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egiteko behar diren lursailak, Krispiñako ur-araztegiaren eta Gobeuko zubiaren arteko tartean (IV. fasea).
- Erakundearteko hitzarmen bat sinatzea, Gasteizko hirigunea Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak finantzatu eta gauzatzeko, Ihurre eta Abetxukuko zubien arteko tartean (III. fasea).
- 2024ko abenduan amaitu dira Larragorri putzuko obrak, Batango eta Zapardieleko etorbideak prebenitzeko.
- Hirigintza Zerbitzua desjabetzeen proiektua garatzen ari da IV. fasea garatzeko. Fase horretarako URArekin sinatutako hitzarmena 2023ko abenduan sinatu zen.
Hiru espaziotan lan egin nahi da, betiere Gasteizko hiriko eta hiri-inguruko azpiegitura berdea garatzeko, hiriko Eraztun Berdea ardatz hartuta. Hori oinarritzat hartuz, hiri-azpiegitura berdea hiriaren barrurantz handitzeko lan egingo da: berdeguneak sortuko dira, klima-aldaketa arintzen eta horretara egokitzen lagunduko duten proiektuak
garatzeko, eta CO2 xurgatzeko eremuak, aldi berean, bero-boladetan klima-babeslekuak izango direnak.
Eraztun Berdeari dagokionez, lehentasuna izango du Larragorri parkea izango denaren garapena suspertzea, garai bateko Lasarteko legar-hobien degradazioa konpontzeko urratsak emanez, eremu hori Eraztun Berdean txertatzeko, horrela ia guztiz osatuko bailitzateke haren trazadura zirkularra.
- Larragorrirako alternatibak aztertzeko oinarrizko lizitazioak (oinarrizko proiektua, ikerketak).
- Hiriko zuhaitzen programa.
- Eskolako jolastokiak birnaturalizatzeko programa.
- Larragorri leheneratzeko xehetasun-proiektua.
- Birnaturalizatzeko esku-hartzeak hiri-eremuan.
Gasteizko 2030 Hiri Agendako 3. erronka estrategikoaren barruan ("Gasteiz berdea, klimaren aldetik neutroa, erresilientea eta beregaina"), 33. ekintza ("Eraztun berdearen garapena") proposatzen da, eta horrek, era berean, Olarizuko lorategi botanikoaren garapena jasotzen du.
- Zadorra ibaiaren ezkerreko ertzean bide bat eraikitzea, Gamarrako igerilekuen parean.
- Ibaiara doan zerbitzu-bidearen gainean pasabide bat eraikitzea.
- Pasabide bat eraikitzea Gometxara doan zerbitzu-bidearen gainean eta bertatik Armentiako parkeraino eramango lukeen bidearen
gainean.
Arkaia eta Elorriaga arteko ibilbidean paisaia egokitzea eta bidezoruak hobetzea.
Egoeraa, 2025eko ekainean:
- Ibaiako zerbitzu-bidearen gaineko pasabide bat eta sarbide- eta zimendu-obrak egiteko kontratua esleitu da.
- A-4163 errepidearen gainean oinezkoentzako pasabide bat eta Armentiako parkearekin lotzeko bide bat eraikitzeko proiektuaren idazketa kontratatzeko izapideak hasi dira.
- Gasteizko Eraztun Berdearen ibilbide-sareko konektibitatea hobetzeko obrak kontratatzeko izapideak hasi dira, A-132 errepide zaharra (Arkaia-Elorriaga lotura) bidera egokituz.
- Gamarrako parkean Zadorra ibaiaren ezkerraldetik bide bat eraikitzeko proiektua idatzi da.
- Biodibertsitatea Kontserbatzeko Udal Estrategia berria idazten hasi da, eta ekitaldi honetan amaitzea aurreikusten da.
- AMVISAk Arkautiko hondakin-urak Gasteizko saneamendu-sarera bultzatzeko proiektua gauzatu du, Salburuako hezeguneetan eragina duen azaleko uraren kalitatea hobetzeko.
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aintzira berri bat eraiki du Olarizuko parkean.
- Olarizuko Lorategi Botanikoan "Olarizuko Hortusa" paisaia egokitzeko obrak egiten ari dira, eta landare erabilgarrien bilduma bat hartuko du.
Azken urteotan, uholdeen aurkako esku-hartzeak egiten ari dira Zadorraren inguruan, eta horrek kalitate eta herritarrentzako erakargarritasun handiagoa ematen die sareari, ibiltokiak eta bideak berreskuratuko baitira.
Konpromisoaren helburua da ingurune hori guztia herritarren aisiarako eta gozamenerako elementu multzo batez hornitzea, ingurumenarekiko errespetutik abiatuta.
Kirola egiteko edo kulturaz, musikaz edo gastronomiaz gozatzeko elementuak. Horrekin guztiarekin lortu nahi da hiria berriro Zadorrari begira jartzea, naturagune erakargarri eta gozagarri gisa.
- Herritarrek parte hartzeko prozesua eta proiektua idazteko baldintza-agiria lantzea. Ideia lehiaketa?
- Proiektuaren esleipena.
- “Eraztun urdina” proiektua lantzea.
- Obren hasiera.
Gasteizko udalerriko Biodibertsitatea Kontserbatzeko Estrategian hainbat konpromiso eta jarduera jasotzen dira, Estrategia onetsi eta 10 urteko epean gauzatu beharrekoak. Bestalde, berrikusi egin behar da agiria, 2025-2035 aldiari begira.
- Udalerrian mehatxu-egoeran dauden espezieei buruzko tokiko ekintza-planak idaztea.
- Espezie Exotiko Inbaditzaileei buruzko Udal Plana idaztea.
- Salburuko hezeguneetan sartzen diren gainazal-uren kalitatea hobetzeko jardutea.
- Gure inguruan desagerrarazitako hezeguneen leheneratzeko lanak sustatzea eta hezegune berriak sortzea.
- Hiri-biodibertsitatearen aldeko jarduerak gauzatzea.
- Gasteizko udalerriko Biodibertsitatea Kontserbatzeko Estrategia zuzenean kudeatzen eta 2025-2035 aldirako berrikusten diharduten lantaldea sendotzea.
Egoera 2024-06-30ean:
- Baso-igel jauzkaria kudeatzeko plana idaztea.
- Salburuko hezeguneetan eragina duen gainazaleko uraren kalitatea hobetzea, Arkauteko arazketa-obrarekin.
- Olarizuko urmaela sortzeko obren hasiera.
- Olarizuko Lorategi Botanikoari Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) deitu dio, basoko baliabide genetikoen eta basafloraren kontserbazioari buruzko 159/2022 Errege Dekretua garatzeko aholkularitza emateko.
CROPS4LIFE akronimoarekin identifikatutako LIFE proiektua koordinatuko du IGIk. Proiektu horrek 7 bazkide ditu, eta haren helburua da Gasteizerako Lurraldeari lotutako nekazaritzako elikadura sistema baten garapena diseinatzea eta probatzea, produktu fresko zein tokikoen ekoizpena, merkaturatzea eta salmenta areagotzeko, nekazaritza birsortzailean oinarritutako laborantzaren bitartez. Gutxienez 2 proiektu piloturen bidez garatuko da, BASALDEAn batetik, eta Monasteriogurenen bestetik, lursail pribatuetan.
- CROPS4LIFE proiektuaren garapena.
- Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia idazten hastea.
- Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia idazten amaitzea.
Herritarrak aktibatzearen asmoa klimaren aldeko ekintzaren esparruan herritarrak gehiago sentsibilizatzeko asmodun jardueretan sakontzea da, kausa eta ondorioetan lan eginez, bai eta Gasteizen klima-aldaketak biodibertsitatean, lurraldean zein auzi sozioekonomikoetan izan ditzakeen ondorioen inguruan (eta horietara egokitzapenean) egin dezakeenaren ezagutza sustatzea ere. Horrez gain, arlo psikosoziala ere arituko gara: trantsizio eko-sozialeko prozesuak, ingurumen-psikologia. Konpromisoak berebiziko eragina izango du eskola-eremuan zentratutako ingurumenhezkuntzako jardueren programazioan eta jarraipenean.
- Olarizuko Plan Zuzentzailea amaitzea.
- LIFE URBAN KLIMA2050 programan parte hartzea.
- HORIZON BIOTRACES programan parte hartzea.
- Eskolako Agenda 2030 babestea.
- CEArekin batera, klima-aldaketarako herritarrak ahalduntzeko plan bat diseinatu da, Life Urban Klima 2050 Europako proiektuaren esparruan.
HAPO berrikusteko prozesua amaitzea, izapidetzea Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2023ko otsailean emandako hasierako onespenetik aurrera bultzatuz.
- Alegazioen txostena eta horiek ebazteko Osoko Bilkura egitea.
- Behin-behineko onespena.
- Behin betiko onespena ematea.
Egoera 2024/06/30ean:
- Prozesuaren faserik kritikoena iritsi da, 2024/05/23ko osoko bilkuran alegazioak ebazteko dokumentua onartu baitzen.
Birgaitzeko laguntzen ordenantza-proiektu bat sustatuko da, E21 sozietateari laguntzak modu autonomoan izapidetzeko esparru juridiko bat emango diona.
Udalak artean jaso ez dituen obren sektoreak garatu eta egikaritze-unitate publikoetan lagundu nahi dugu, hirigintza-antolamendua kudeatzeko eta gauzatzeko udal-tresna gisa.
Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea, partikularrak zein Udalarenak, alokairu babestuko programetan baliatzeko,
edo udal-zerbitzuek erabil ditzaten.
Enerpat, Agree eta 100 hirien misioan proiektuen aurreikuspenak gauzatuko dira.
Etxebizitzen merkatuan eragingo dugu, orubeen merkatuan esku hartzen duten eragileen eskura jarrita.
- Bigaitzeko Obreai buruzko Udal Ordenantza onestea.
- BIPB 11ko Konpentsazio Batzordearen likidazioa.
- Urtean 2-3 etxebizitza birgaitzea eta gizarte-zerbitzuen esku uztea.
Mugikortasun seguruaren aldeko apustua egiten dugu; horrenbestez, mugikortasun-agenteen zerbitzu berri bat jarriko dugu abian. Mugikortasunagente horien eginkizun nagusia pertsonen segurtasuna eta zirkulazio arina bermatzea izango da:
- Oinezkoentzako guneak kontrolatuko dituzte.
- Eskola-inguruneetan oinezkoen segurtasuna hobetuko dute.
- Zirkulazioa kudeatuko dute, beharrezko leku eta uneetan.
50 agentek osatuko dute kidego berria, Mugikortasunaren Saileko langileak.
- Kidego berriaren eredua, funtzioak eta egitura definitzea.
- Kidego berria udal-organigraman txertatzea.
- Mugikortasun-agenteen talde berria pixkanaka abian jartzea.
Garraioa da gure hirian berotegi-efektuko gas gehien isurtzen dituen sektoreetako bat. Irizpide jasangarrien araberako garraioa bultzatzea faktore erabakigarria da berotegi-efektuko gasen eragina arindu eta kutsadura atmosferikoa murrizteko, bai eta herritarren osasun- eta ongizate-iturri ere.
Konpromiso horrek plan hauetako zenbait proposamenetatik edaten du: Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana (MIEPP), Klima eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Plana (PACES) eta Hiriaren Klima Kontratua, zein Gasteizko Udalak Europako Misioekin dugun loturaren esparruan sinatu baitu.
- 2021-2025 aldirako Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana garatzea, eta hurrengo plana (2026-2030 aldirakoa) osatzeko parte hartzea.
- Mugikortasun aktiboaren aldeko politikak babestea, Ziklisten
- Mugikortasunaren Gida-plan berri bat eginez.
- Hiri-Logistika Iraunkorreko Plan bat egitea, MIEPPen eta PACESen osagarri.
- Eskola-bide seguruak sustatzeko eta garatzeko programa.
- Industrialdeetarako mugikortasuna hobetzeko ekintza-plana garatzea.
Hauxe dio Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 7/2021 Legearen 14.3 artikuluak: “Isuri gutxiko eremutzat jotzen da administrazio
publiko batek, bere eskumenak baliatuta, bere lurraldearen barruan mugatutako eremua, non ibilgailuak sartzeko, zirkulatzeko eta aparkatzeko
murrizketak ezartzen baitira airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak arintzeko, indarrean den Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak ezarritakoarekin bat egindako sailkapena —ibilgailuak isuriaren arabera sailkatzeko— aintzat hartuta”.
Horrenbestez, Gasteizko Udalak, lege hori betez, Erdi Aroko hirigunean ezarriko du isuri gutxiko eremu hori, eta hura ezartzeko eta kudeatzeko behar den azpiegitura abian jarri ahal izango du. Eremu horretako gizarte-, ekonomia- eta auzoeragileek parte hartuko dute eremua ezartzeko prozesuan.
- Proposamen-proiektua egitea.
- Kontrastea eta parte-hartze soziala.
- Kudeaketa-azpiegitura ezartzeko kontratuaren lizitazioa.
- Proiektua abian jartzea eta jarraipena egitea.
Hiriaren hegoaldean trafikoaren hazkuntza sumatzen da, bada denboratxo bat hori sumatzen hasi zenetik. Gainera, herritarrak konponbide bat
eskatzen dute Esmaltaciones-Armentia ardatzean eguneko une jakin batzuetan gertatzen den trafikodentsitatearen aurrean.
Konpromiso honen helburua udal-talde guztiekin eta aholkulari teknikoen laguntzarekin azterketatalde bat abiaraztea da, bertan hainbat aukera
aztertzeko, eta auziari konponbidea emateko.
Konponbide adostua eta bideragarria, natura-gune kontsolidatuak (esaterako, Olarizuko parkea) errespetatuko dituena.
- Lantaldea sortzea.
- Lan-bilerak egitea.
- Ondorioak eta jarduteko proposamena zehaztea.
Eusko Jaurlaritzaren ETSk (Eusko Trenbide Sarea) bultzatutako proiektua da, zein tranbia-sarea planifikatzeaz eta adar berriko obrak egiteaz
arduratzen da.
Datozen urteetan, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jardungo du Udalak, adar berria ezartzeko eta hirira egokitzeko, TUVISAko trafikoarekin eta garraio publikoarekin harmonizatzeko, bai eta zeharkatzen dituen kale eta inguruetako hiri-ingurunea egokitzeko ere.
- Herritarrei proiektuaren berri ematea eta proiektua idazteko baldintza-agiriak osatzea.
- Obrak esleitzea.
- Adar berriaren proiektua gauzatzea.
Azken urteotan eskola-inguruneak hobetzeko eta ingurune horietan trafikoa baretzeko neurriak jarri dira abian. Dagoeneko 15 ikastetxetan jarri da abian ekimenen bat, eta hobekuntzak egiten jarraituko dugu hiriko zentro horietan eta beste batzuetan, betiere zentroek halakorik eskatzen badute.
Jarduera guztiak ikastetxeekin lankidetzan egiten dira, zein ikastetxeetako zuzendaritzen eta gurasoelkarteen bitartez arituko baitira.
- Proiektuari atxikitako ikastetxeetan hobekuntza-neurriak ezartzea.
- Ikastetxe bakoitzean hobekuntza-obrak lizitatzea.
- Obrak egitea eta emaitzen jarraipena egitea.
- Corazonistas inguruko obrak egin dira, eta aurrerapenak Armentian eta Abendañon.
- Harremanak Virgen Niña, Vera-Cruz, Luis Elejalde, Nazareth eta Divino Maestro ikastoleekin.
Proiektuak Mendizorrotzeko eta Esmaltacioneseko biribilguneen artean BEIrentzat errei bakarra egitea planteatzen du. Neurri horren bidez, Mendizorrotzeko eta Esmaltacioneseko biribilguneen artean ibilgailuen trafikoari zuzeneko jarraitutasuna lortuko dugu, BEIren funtzionamenduari ezertan eragin gabe.
Gainera, horri esker, bizikleta-errei bat irabazi ahal izango dugu Salbaterrabide kalean, Araba kalekoarekin lotuko duen 500 metroko bidegorri berri bat.
Abendaño ikastolaren inguruan ere beste eskuhartze bat aurreikusten dugu. BEIren zati horrek bi errei ditu orain, baina errei bakarreko bihurtuko litzateke. Trafikoa arindu egingo litzateke, eta Mexiko kaletik igaro beharra ekidingo litzateke, hartara ikastolako bide-segurtasuna nabarmen hobetuz.
- Esku-hartzearen proiektua idazteko baldintza-orriak prestatzea.
- Hobekuntza-obrak kontratatzea eta emaitzen jarraipena egitea.
- TUVISAk Espazio Publiko, Mugikortasun, Trafiko eta Auzoetako zinegotziak sortutako sailarteko mugikortasun-taldean parte hartzen du. Talde horretan, mugikortasun-arloko eragile politiko eta teknikoek parte hartzen dute, bai eta CEAk ere. Talde horretan, Gasteizko Mugikortasun Iraunkorreko Plana lantzen ari dira, bai eta hari bakarra aztertzen edo taxi-zerbitzuak BEIren erreiaren zati jakin batzuk erabiltzeko bideragarritasuna aztertzen ere, besteak beste.
TUVISAren flota elektrifikatu eta berritzeko prozesuak beste mugarri bat izango du epe ertainean, zero emisioko hamar ibilgailu berri jarriko dira kalean.
Proiektu honen bitartez, autobusak erosteko formula berriak aztertuko ditugu agintaldi honetan, flotaren batez besteko adina are gehiago
hobetzeko.
- 10 autobus berri erosteko baldintza-orriak osatzea.
- Unitate berriak lizitatu eta erostea.
- Aurreikuspenen arabera, 5 autobus elektriko gehiago jarriko dira 2025eko abendutik 2026ko urtarrilera bitartean. Autobus horiek dauden lineen artean banatuko dira, L4 izan ezik, erabat elektrifikatuta baitago.
TUVISAren kotxetegi berrien 1. eta 2. faseetan inauguratu dira dagoeneko; hirugarren eta azken fasearekin amaituko dira obrak.
Obra horri esker, Agirrelandako bulegoak eta bertan ematen diren zerbitzu guztiak instalazio berri, modernoago, jasangarriago eta prestatuagoetara eraman ahal izango dira, autobus-flota moderno eta elektrifikatu bati zerbitzu emateko behar den azpiegitura osoarekin.
- Obrak kontratatzeko baldintza-agiriak osatzea.
- Esleipena eta jarraipena.
- Kotxetegi berrien instalazio guztiak abian jartzea.
3. fasearen proiektua eginda dago. Hala ere, kostu handia duenez, gaur egun ezin dugu gure gain hartu. Bere baitan hartuko dituen zerbitzuak konpartimentatzeko aukera ebaluatzen ari da, pixkanaka eraikitzeari ekin ahal izateko, aurrekontuaren arabera.
Gasteizek DNA industrial indartsua du eta horri eutsi nahi diogu, eta eboluzionarazi, mugikortasunean eta industria berdean ere erreferente izateko. Azken urteotan, oso urrats garrantzitsuak eman ditugu aireportua bidaiarien trafikorako sustatuz, abiadura handiko trena lurpetik iristea adostuz edo Jundizko plataforma intermodalaren garapena bultzatuz.
Orain, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren onarpena amaitu behar da. Plan hori funtsezkoa da industriagarapenerako, bai eta hiriaren hazkunde ordenatu eta iraunkorrerako ere.
Hiri lehiakor, bizi eta aukerez ari bagara, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatu behar ditugu; tokiko merkataritzaren alde egin behar dugu, kalitatea eta hurbileko tratua eskaintzen baititu. Era berean, 2050ean klima-neutraltasuna lortzera bideratutako ekoizpen-ereduetarako trantsizioan lagundu behar diegu gure enpresa txiki eta ertainei.
Hiri lehiakorra nahi dugu, industria indartsuarekin eta tokiko merkataritza biziarekin, talentua erakartzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna duena.
Erabiltzen ez den lurzoru produktiboa aktibatzen laguntzea.
Tokiko industrian zibersegurtasuna sustatzea.
Industrialdeen kudeaketa integralerako sistema informatizatua sortzea.
Gobernantza-sistema berritzaile bat sortzea industrialdeetarako.
Industria-jarduera berriak ezartzen laguntzea, sozietate publikoetan parte hartuz, hala nola GILSA eta Arabako Teknologia Parkea.
- Industriari Laguntzeko Plan berria (2025-2028) idaztea.
- Industria-sektorean enplegua sortzea.
- XVIII. Industria Mahaian Industria Plan berriaren oinarriak aurkeztu dira, premisa argi batetik abiatuta: industria Gasteizko ehun ekonomikoaren zutabeetako bat da, eta enpleguaren % 25 baino gehiago sortzen du Araban.
Enpresa esleipendunak bost hilabete izango ditu garatzeko, Industria Zerbitzuaren jarraipenpean.
Eskualdeko enplegu planak, esklusiboki kontrataziorako.
30 urtetik beherako gazteei zuzendutako enplegu-planak edo enplegu- eta prestakuntza-planak.
Enpresentzako laguntzen deialdiak.
Etengabeko prestakuntzako ekintzak.
Hitzarmenak: Arabako Merkataritza Eskola, EHU (Master Digitala).
Udalaren lan-bitartekaritzako ekintzak eta/edo beste erakunde batzuekin lankidetzan egindakoak.
- Eskualdeko planen eta gazteen enplegurako programen deialdiak egitea.
- Hiriko ikastetxeekiko lankidetza eta eragile eta erakundeekin sinatutako hitzarmenak urtez urte berritzea.
- Prestakuntza planak egitea.
Enplegurako lanbide-orientazioa (banaka, taldean eta Enplegu Zentroan).
Enplegurako lanbide-prestakuntza eta autoprestakuntza.
Hitzarmenak: Secretariado General Gitano, Prestaturik eta SEA.
Jarduera horietako batzuk Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan egiten dira, zentro homologatu gisa.
- Logistikan prestatzeko biltegia garatzea.
- Eragile eta elkarteekin sinatutako hitzarmenak aztertu eta, hala badagokio, berritzea.
- OIKOS proiektua garatzea.
Ekintzailetza-eredu espezifikoak bultzatzea.
Gasteiz ekintzailetzarako ekosistema erakargarri eta dinamiko gisa kokatzea.
BASALDEA: ekintzailetza agroekologikoa.
Circular HUB ekintzailea.
URBAN LAB/Ekobarruti ekintzailea.
Ekintzaileei laguntzeko programak indartzea.
Enpresa-zentro irekia.
Ekintzailetza bultzatzeko udal-sailen arteko lanprozesua bultzatzea.
Enpresa-jarduera berritzaileak ezartzen laguntzea, BIC Araban parte hartuz.
- Enpresa-zentro irekia handitzea.
- Ekintzailetza sektorialeko bi proiektu abiaraztea.
- Autonomoentzako laguntza-ildo bat sortzea.
- Ekintzaileei laguntzeko udal-prozesua sortzea.
Gasteizko Turismoaren Gida Plana.
Udalerriko turismo-baliabideak aztertzea eta egungoak hobetzea.
Hirian turismoak duen portaeraren neurketa, fluxuen kudeaketa eta analisia.
Turismo-informazioko tresna digitalak ezartzea.
Turismo-sektoreari laguntzea, plan eta laguntza zehatzen bidez.
- Gida Planaren argitalpena.
- Turismo-informazioko softwarea ezartzea.
- Bisitarien/turisten azterketa.
- Emandako laguntzak.
Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategiko berria (2023-2026).
Urban Commerce. Merkataritza-sektorearen topagunea, 2006tik antolatzen dena, biltzar zein jardunaldi formatuan.
Merkataritza Mahaia: herritarren partaidetzaorganoa da, eta, besteak beste, 2023-2026 aldirako Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren jarraipena eta ebaluazioa egitea du eginkizun.
- Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa (2023-2026) aurkeztea.
- Urban Commerce urteko foroa egitea.
- Gogoeta- eta berrantolaketa-prozesu baten ondoren, Merkataritza Mahai berria abian jartzea.
Industriako enpresa txiki eta ertainei aholkularitza zerbitzua eskaintzea. Zerbitzu horren helburu nagusia de enpresak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan ohikoenak diren arriskuei buruz, baita neurriak aplika ditzatela sustatzea ere, arriskuak gutxitzeko.
Enpresekin modu proaktiboan lan egingo da, berrikuntza proiektuak diseinatzen eta aurkezten laguntzeko.
- 10 langile baino gutxiagoko enpresek zibersegurtasun neurri gehiago har ditzatela lortzea.
Konpromiso hori lortzeko, hainbat jarduera egingo dira, hala nola:
- Merkataritzaren, zerbitzu pertsonalen nahiz ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak. Eraldaketa digitalerako laguntza ekonomikoak.
- Sortu berri diren proiektuen tutoretza. Negozioekimen berrien ezarpena bultzatzea.
- Merkataritza-enpresei zuzendutako mintegiproiektu bat aztertzea eta abian jartzea.
- Merkataritza-sektorean adina kudeatzea.
- Belaunaldi-txandaketa bermatuta ez duten merkataritza-enpresen transmisioa erraztea.
- Dirulaguntzak argitaratzea.
- Laguntzak ebatzi eta ordaintzea.
Hiriko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren onespena gidatu eta koordinatzea, ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera igarotzea bultzatzeko.
Konpromiso horren albo-onura nagusia da berotegiefektuko gasen emisioak murriztea, lehengai gutxiago erabiltzen direlako eta ziklo laburreko merkataritza- eta industria-prozesuak lehenesten direlako.
Helburu eta mugarri nagusiak IGIren, Enpresa Zerbitzuaren, Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzuaren eta Hondakinen Atalaren baterako
ekintzaren bidez bultzatuko dira.
Zeharkako estrategia bat da, udaleko arlo eta sail guztietan eragina duena.
- Gasteizko 2030 Estrategia Zirkularra onestea.
- Lehen ekintza-plana (2024-2027) onestea.
- Lehen ekintza-planaren bitarteko jarraipena.
- Lehen ekintza-planaren azken jarraipena egitea eta bigarren ekintza-plana abian jartzea (2028-2030).
Daukagun hiriari balioa eman behar diogu; Gasteizi harrotasunez betetzen gaituen nortasun propioa ematen diote, besteak beste, bere industriak, berdeguneek, kulturak edo bizi-kalitate handiak.
Hiri horretaz gozatzen jarraitu nahi dugu, baina baita jarduera komertzial, kultural eta turistikoa bultzatu ere, erakargarriagoa izan dadin, gozatzeko jarduera eta espazio gehiago duena.
Kirolak, kulturak edo ekitaldiek bultzada eta sustapen gisa balioko digute. Ekipamendu ugari ditugu horretarako, baina, hala ere, beharrezkoa da espazioen eskaintza hobetzea eta sendotzea; hala nola, kulturalena, Principal antzokia eraberrituz eta Iradier Arenarako proiektu bat planteatuz.
Baina kultura ez dute soilik eraikinek osatzen. Egiten duguna eta egiten ari garena dinamizatu eta balioan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, askotariko eta kalitatezko ekitaldien- eta turismo-eskaintza plazaratu behar diegu bisitariei eta gure hiriaren irudirik onena eramatea nahi dugun pertsonei.
Eguberrietako argiztapena.
Merkataritza-establezimenduen mapa interaktiboa: establezimendu geolokalizatuen informazioa aurkeztea, udalaren webgunean eta GEO Vitoria web-aplikazio progresiboan ikusteko.
Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina: “Aldatu “txipa” eta erosi hemen”.
Merkataritza-ekitaldi original eta berritzaileak antolatzea, sektoreko elkarteekiko lankidetzan.
Lankidetza-hitzarmenak merkataritza- eta ostalaritza-sektoreko beste eragile batzuekin, dinamizazio-ekintzei laguntzeko.
- Merkataritza-establezimenduen mapa interaktiboa martxan jartzea: negoziobilatzailea handitu eta eguneratzea.
- Eguberrietako argiztapena instalatzea.
- Eragile eta elkarteekin sinatutako hitzarmenak berritzea, hala badagokio.
Proiektu berritzaile eta integral bat jarri nahi da abian, kale mailan hutsik dauden eta merkataritzaerabilerarako prest dauden lokalak berraktibatzeko eta, hartara, merkataritza- eta/edo zerbitzueskaintza osatu eta kale, ardatz edo auzo horretako biztanleek eskatzen duten Mugarri nagusiak:
- Lokal erabilgarrien errolda egitea.
- Diagnostikoa eta ekintza pilotuaren proposamena egitea.
- Aplikazio informatiko bat garatzea negozioetarako merkataritzalokal onenak hautatzeko.
- Hutsik dauden lokalak dinamizatzeko jarduerak garatzea.
Honako premisa hauen arabera egindako plan estrategiko bat zehazten lan egingo dugu: partaidetzaren bidezko plana izatea, tokiko kultura-eragileekin lankidetza estuan landua, generoikuspegia eta euskararen sustapena zeharkako elementu gisa barne hartuko dituena.
Plan estrategikoa kulturaren alorreko udal jardueraren ibilbide-orria izango da, agintaldirako helburu eta erronka nagusiak zehaztuko ditu, eta ekintzaren jarraipenerako eta ebaluaziorako adierazleak zehaztuko ditu, etengabeko hobekuntzarako estrategia gisa, eta gardentasunaren berme gisa.
Gasteizko Principal antzokia osorik eraberritzeko proiektua urte amaieran lizitatuko da. Lanak 2024ko irailean hastea espero da, eta 30 hilabete irautea.
Hiri Ereduaren eta Hirigintzaren Saila arduratuko da lanez. Kultura eta Hezkuntza Sailean ekipamendu eszenikoa erosteko proiektuari ekin behar diogu, eraberritze proiektua finantzatzeko hitzarmenean aurreikusitako eranskina aktibatu ondoren, eta Gasteizko Principal antzokian orain garatzen den programazioa hartzeko kokapen egokienak baloratu eta erabaki behar ditugu.
-Ekipamendu eszenikoaren agiri teknikoa egiteko kontratazioa egitea.
- Lanak egin bitartean, Principal Antzokiko programazioa hartuko duten espazioak definitzea eta Gasteizko Antzokien Sarea egokitzea, programazio hori baldintza onenean gauzatzeko.
- Ekipamendu eszenikoaren beharren programa egiteko laguntza teknikoko kontratua egin du, partiden araberako zehaztasunarekin eta kuantifikazio ekonomikoarekin.
- Felix Petite antzokiko ekipamendua kontratatu da (kamerinoak, garbitegia eta biltegia), gaur egun antzerki-programazio gehiena hartzen duena. Espazioa jendaurrean aurkeztu da 2025eko apirilaren 8an.
- Lehen Principal Antzokian zeuden armairuak Plaza Berriko turismo-bulegoetara eraman ziren, eta teknikarien bulegoak Lakuako geltokiko bulegoetara. Era berean, altzariak eta tresnak lekuz aldatzea eta aldatzea antolatu zen, eta eraikina erabat hutsik utzi zen obra hasi aurretik.
- Herritarren komunikazio-kanpaina bat egiten ari da hainbat fasetan, publiko berriak fidelizatzeko eta erakartzeko, berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik.
Dantza Kontserbatorioa euskal sare publikoan integratzea, irakaskuntza arautuak ezartzeko. Partehartzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren Saila, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila, Gasteizko Udaleko Ogasun Saila eta Gasteizko Udaleko Funtzio Publikoaren Saila.
Eskatutako betekizunak —euskara-eskakizunak, irakaskuntza arautuan irakaskuntza-funtzioak garatzeko prestakuntza eta aldatu beharreko dotazioen lanaldi-ehunekoak— bete ondoren, Kontserbatorioa kokatuta dagoen lurzatiarekin lotutako alderdiak kudeatzea falta da.
Erakundearteko mahaian lan egiten ari da, 2018an hasitako prozesua osatzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko hitzarmena izapidetzen hastea, titulartasuna transferitzeko eta José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Profesionala Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoen sarean sartzeko.
- Folklore Udal Akademia Luis Aramburu Udalaren Musika eta Dantza Eskola erakunde autonomoan sartzea. Lehen urratsak dira irakaskuntza arautua Dantza Kontserbatoriotik Gobernura migratzeko.
Eusko Jaurlaritza, arautu gabea, Luis Aramburu erakunde autonomoan sartuko da.
Montehermoso Kultura Zentroa erreferente bihurtu da arte eta kultura garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko, arte-sorkuntzaren ziklo osoa hartzen baitu barne: ekoizpena, erakusketak zentroan bertan, eta tokiko proiektuen zabalkundea.
Era berean, tokiko testuinguruarekin eta sostengu ematearekin konprometitutako gunea da, eta komunitatearen eta tokiko artisten parte-hartze aktiborako baliabideak eskaintzen ditu.
- Zentroa lankidetza publiko-pribaturako gune ireki gisa finkatzea.
- Zentroaren kultura-ekintza eta sinergien eragile gisa duen eginkizuna ikusarazteko eta balioesteko estrategiak planteatzea.
Helburu nagusia Montehermoso Kulturunea artearen eta kultura garaikidearen sorkuntzan eta hedapenean erreferente gisa sendotzea da, artisten eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatuz.
- Ikuspegi horrek Montehermoso Kulturunea Bultzatzeko Plana sartu behar izan du, EH Bildu taldearen aurrekontu-zuzenketa batetik (2024) abiatuta garatua. Bultzada Plana 2025eko apirilean eman zen amaitutzat. Planak ardatz eta ekintza zehatzen proposamen bat jasotzen du, ekonomikoki kuantifikatuak eta inplementatzeko baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak beharko lituzketenak.
- Misioa eta balioak tokiko sorkuntzari eta sortzen ari den sorkuntzari laguntzera, kultura eskuratzera eta hedatzera, eta Kultura Berrikuntza eta Aniztasunera bideratzen dira.
Udal Artxiboak funts handia eta aberatsa du; hori ezagutzeak geure historia ulertzen laguntzen du, eta, kasu askotan, hainbat eremutan gaur egun sortzen diren dinamikak ulertzeko gakoak ematen ditu.
Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu plan espezifiko bat ezartzea, bai artxiboaren funtsetara bai zentrora bertara sartzeko aukera indartzeko; izan ere, trenbidearen beste aldean dauden beste gune eta zentro batzuk bezala, nahiko ezezagun gertatzen da herritarrentzat, oro har.
Gainera, beste erakunde batzuekiko lankidetza indartuko dugu, hala nola Eusko Jaurlaritzarekikoa, dugun funtsa berreskuratu, digitalizatu eta zabaltzeko baliabide gehiago eskuratzeko.
- Erakundeen arteko lankidetza indartzea, funtsak digitalizatzeko proiektua finantzatzeko.
Jarduera hori Kulturaren Plan Estrategikoan txertatuta dago, eta, zehazkiago, horren ondoriozko 2025. urteko planean.
- Jarduera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako dirulaguntza lerro bat eskatzean eta horretan parte hartzean gauzatzen da. Ildo horren bidez, erakunde hori arduratzen da euskarazko dokumentazioa digitalizatzeaz,
online katalogoan (Euskariana) sartzeko.
- Bestalde, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da EHUrekin, eta, horren bidez, unibertsitate hori kontratatu da udal-akta zaharrenak pixkanaka digitalizatzeko. Hitzarmen hau % 30 inguru handitu da 2025eko ekitaldi honetan, 10.000 eurotik 13.000ra pasatuz. Igoera horrek urte horretan digitalizatutako dokumentuak biltzen dituen liburu bat paperean inprimatzea erraztuko du ekitaldi bakoitzean.
Beharrezkotzat jotzen da esparruaren egungo mugei buruzko azterketa sendo eta sakon bat izatea, alternatiba argi, fidagarri eta bideragarriak proposatu ahal izateko, azkenean, kokapenagatik hirian erreferentziala izan daitekeen arren gaur egun askotariko jardueren edukiontzia den espazio bati erantzun ahal izateko.
Horretarako, beharrezkoa izango da analisi-proiektu bat enkargatzea ingeniaritza edo enpresa espezializatu bati.
- Egoeraren azterketa eta aukeren proposamena barne hartzen dituen azterketa egitea.
Udalak zuzenean edo kontratu bidez ematen dituen zerbitzuetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuko dira. Horretarako, herritarrei aukera emango zaie nahi duten hizkuntza erabiltzeko.
Aukera emango zaie jarduera baten edizio batzuk hizkuntza batean eta jarduera berberen beste edizio batzuk beste hizkuntza ofizialean izateko.
Era berean, Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza batean zein bestean aritzeko egon litezkeen trabak kentzeko,eta, herritarrek ahalegin berezirik egin gabe, eskubide horiek bermatzeko.
- Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana onestea eta garatzea.
- Hizkuntza-eskubideen urraketarik egonez gero, zerbitzu arduradunarekin batera neurri zuzentzaileak jartzea.
- Izaskun Arrue Kulturgunea euskal kulturaren erreferente bihurtzea.
“Kirol hitzorduak”´ antolatuko ditugu, espazio publikoko leku ezberdinetan hainbat kirolmodalitate taldean praktikatzea ahalbidetzeko. Herritar ororentzat izango dira, eta monitore espezifikoek gidatuko dituzte.
Programazioan egun zabaltzen ari diren kiroljarduera berriak txertatzea, hala nola skateboarding, bossball, beisbol, softball eta irristaketa-diziplina berriak.
Gazteenentzako programazioa, bereziki gustatzen zaizkien jarduerak landuz, hala nola naturako abentura. Naturaz familian gozatzeko programak
ere landuko ditugu.
Adinekoentzako kirol-jardueren eskaintza zabala.
Jarduera inklusiboen eskaintza zabala.
Estatuan, nazioartean edo munduan podiemera igotzea lortu duten gure kirolariak aintzatesteko urteko gala, ikusgarritasun handiagoa emateko eta haien ahaleginari eta sakrifizioari balioa emateko.
Kirol-aldizkari digitala bultzatu eta eguneratzea, eduki berriekin.
Abonatuen sistema indartzea, kirola praktikatzeko oinarrizko ardatz gisa, talde zaurgarrienentzako hobariak eskainiz.
- "Kirol hitzorduak" burutzea.
- Tokiko kirolariak aintzatesteko urteko gala egitea.
- Eskaintzaren aniztasuna handitzea: kirol-jarduera berriak, adinekoentzako kirol-jarduerak, jarduera inklusiboak.
- Kirol Hitzorduak (2024ko nobedadea). Modalitateak: running, taichi, mendi-ibiliak, nordic walking, entrenamendu funtzionala, yoga. Parte-hartzaileak guztira 279 ( % 33 gizonak eta % 67 emakumeak)
- Landa-eremuko eskaintza handitu eta berritzea, kirol-materiala erosteaz gain. Material berria erosi da: 1.917,70 €2025eko otsailean.
- Proiektu pilotua; kirol-kids. Gabonetan formatu esperimentalean jarri zen martxan
- 24/25 programazioan, Gizarte Etxeetan eta Kirol Instalazioetan jarduera berriak ezarri ziren (ikastaroak birprogramatuz); HIIT, Pilatesen Hastapena eta Zirkuitu Funtzionalak. Programazioan ez da berritasunik aurreikusten, horiek finkatzea.
- Laguntza behar duten adingabeentzako kirol-jarduerak indartzeko begiraleen programan jarraitzea.
- Mendizorrotzako kanpoko igerilekuaren itxiera udako kanpainaren amaieratik harago luzatzeko aukera, eguraldiak laguntzen badu.
Abonatuentzako zerbitzuak:
- Ibaiondoko igerilekurako sarbideen kontrola mantentzen dugu eskolarik gabeko aldietan, gehiegizko edukiera dela-eta itxierak saihesteko
- Mendizorrotzako igerilekuaren irekiera 6: 00etatik aurrera astelehenetik ostiralera. (NOBEDADEA 2024) BERTARATZE-DATUAK: 4.733 parte-hartzaile hasi zirenetik
- Sarien zozketak, hala nola CD Alaveseko abonuak abonatuen artean.
Mendizorrotzeko eraikin soziala eraberritzea, aldagelak, komunak eta kafetegia egokitzeko, dibertsitate funtzionala duen edonorentzat irisgarria izan dadin.
Ariketa gelak berregokitzea, makina berriagoez hornitzeko; QR kodeak ere sortuko ditugu, ariketak egiteko aholkuak emateko.
Udal-instalazioetako kirol-materiala egoera onean mantentzea, jarduera fisikoa egitea errazteko.
- Erreserben deialdi aurreratuak egitea.
- Makineria eta instalazioak eguneratzea.
- Futbol-zelaiak berritzea.
- Makinak eta instalazioak klimaren, elektrizitatearen, soropil artifizialaren laminen, alarmen... kontratuen esparruan eguneratzen ari dira. Araudiaren egokitzapenak eta mota guztietako hobekuntzak sartu ditu.
- Futbol-zelaiak berritzea: zenbait xafla berritzeko kontratu bat dago, Hirigintzak kudeatua. Mantentze-lana Mantentze Zerbitzuak egiten du, belar artifizialeko xaflen kontratu baten esparruan eta elektrizitate-kontratuetan.
Higiezina sendotzeko obrak burutzea, espazio irekien eta erabilgarrien banaketa gizarteintereseko jarduera-eremu batera bideratzeko utzita.
Zehazki, estalkia berreraikiko da, inguratzailea berrituko da leihoak berrituz eta fatxada nagusia zaharberrituko da.
Birgaitzeak eraikinari erabilera turistiko kulturala ematea ahalbidetuko du. Proiektuak Next Generation Europako Funtsen laguntzak ditu.
- Kontsolidazio-proektua entregatzea.
- Obren lizitaziorako deialdia egitea.
- Obren hasiera (18 hilabeteko exekuzioarekin).
Kirol-ekitaldi handien egutegia egokiagoa izan dadin, hiriak hobeto aprobetxa dezan haien eragin ekonomikoa. Beste sail batzuekin lankidetzan egingo dugu, ez daitezen denboran bat etorri beste ekitaldi handi batzuekin.
Herri kirolen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, gure kulturaren parte denez ez baitugu ahaztu behar. Horretarako, pilota federazioarekin, herri kirolen federazioarekin eta boloen federazioarekin lanean jarraituko dugu.
- Tokiko txapelketak antolatzea.
- Txapelketa nazionalak eta/edo nazioartekoak antolatzea.
Gasteiz hiri berde eta abegikorraren irudia indartzeko balio duten ekitaldiak eta proiektuak garatzeko eta ospatzeko hiri gisa sustatzea, bisitatzera gonbidatzen duena, eta, ondorioz, tokiko enpresetara eta enplegua sortzera itzultzea.
- Hiriko ekitaldiak antolatzea.
- Nazioko eta/edo nazioarteko ekitaldiak antolatzea.
Auzoetatik abiatutako hiria egin nahi dugu, bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuekin eta elkarteen parte-hartzearekin.
Auzo bakoitzak nortasun, esentzia eta ezaugarri desberdinak ditu, eta bakoitzak behar duenari erantzuteko erantzukizuna du Udalak. Auzo zaharrenetatik -garapen industrialarekin jaio zirenetatik- gazteenetara, guztiek lagundu dute eta laguntzen dute gure hiriak aurrera egin dezan. Hala, arreta berezia merezi dute.
Lehentasunak eta urgentziak ezarriz lan egingo dugu, baina baita etorkizuna diseinatuz ere, auzo berrituez, ondo zainduez, kohesionatuez, eta azpiegitura eta zerbitzu onak dituztenez gozatzeko.
Gure auzoek aurrera egiten badute, bertako bizilagunek ere egingo dute.
Auzoak hobetzen baditugu, Gasteiz hobea egingo dugu.
“Auzoen Hiria” plana tresna bat da ahalbidetuko diguna planifikazio integratu bat izatea, auzoetako bizilagunekin eta gizarte-eragileekin bateratua.
Auzoetako espazio publikoa hobetu eta eraberritzeko plana. Saila eskuragarri dagoen informazio guztia biltzen ari da hainbat iturrietatik: Vitoria-Gasteiz Hobetuz, herritarren postontzia, kontu-emateko karpak, inkestak eta abar. Informazio hori kontrastatu eta osatuko da 2024ko lehen hilabeteetan gauzatuko den entzuteprozesu osagarri batean.
Jarraian zehaztu dut epe labur eta ertainean gauzatuko diren jarduera multzo bat, batez ere espazio publikoari dagozkionak.
- Auzoak hobetzeko informazio eta proposamenak jasotzea.
- Jarduerak hiritarrekin eta gizarte-eragileekin kontrastatzea eta berrikustea.
- Hurrengo lau urteetarako plana osatzea.
- Jardueren hasiera, urteko plangintzari jarraiki.
Zaramagako hiri-berroneratzeko proiektua Eusko Jaurlaritzaren PIIE24 inbertsio estrategikoen erakunde arteko planaren barruan dago, eta Gasteizko Udaleko Gobernuak Zaramaga auzoko hiri-, gizarte- eta ingurumen-berroneratzean jarduteko hartutako konpromiso estrategikoetako
bati erantzuten dio.
- Esku-hartzearen proiektua idazteko baldintza-agiriak prestatzea.
Zaramagako hiri-berroneratzeko proiektua Eusko Jaurlaritzaren PIIE24 inbertsio estrategikoen erakunde arteko planaren barruan dago, eta
Gasteizko Udaleko Gobernuak Zaramaga auzoko hiri-, gizarte- eta ingurumen-berroneratzean jarduteko hartutako konpromiso estrategikoetako
Espazio publikoa berritzeari dagokionez, 6,5 milioi euro arte inbertituko dira oinezkoen pasabideak, kaleak, plazak, hiri-altzariak, argiztapena eta abar berritzeko.
Gasteiz bizi baten alde gaude, parke eta kaleak aktibitatez beteta dituela. Kalitatezko hirigintzaproiektuen alde.
Hirigune Historikoaren Planeko ekintzak bultzatzen jarraituko dugu, auzokideekin eta auzoko eragileekin adostuta: espazio publikoa hobetuko dugu eta Erdi Aroko hirigunea berdatzeko plana garatuko dugu.
Zabalgunean, merkataritza-guneak berrituko ditugu, altzari hobeak paratuz, eta mantentze-lan orokorrak eginez. Merkataritza-guneetako argiztapena hobetzeko programa bat ere ezarriko dugu, Andre Maria Zuriaren plazan egin den bezala.
Gainera, hirian zamalanetan diharduten ibilgailuen antolamendu egokia garatuko dugu, eta etxez etxeko banaketa sustatuko. Ordenantza berri bat sustatuko dugu patineteen eta bizikleten erabilera arautzeko, hiri osoan eta, bereziki, eremu horietan bizikidetza egokia bermatzeko.
- Jarduteko estrategia prestatzea, 4 urtean garatu beharreko ekimenekin.
- Obrak eta mantentze-lanen kontratuak esleitzea.
- Jarduketen jarraipena egitea.
Jarduera honen helburua hiriko kale hau goitik behera berritzea da. Jarraipena eman nahi diogu 2023ko amaieran Herrandarren kaleko lehen fasearekin hasiko den berritze-proiektuari.
Kale hori berritzeko planteamenduak birgaitzeko hirigintza-proiektu bat izan beharko du, Herrandarren kalearekin egin den bezala, hiriespazioa eratzeko filosofia berbera baitu abiapuntu.
Iraungarritasunaren irizpideen arabera berritu nahi dugu kalea, pertsonentzako atseginagoa bihurtzeko, zuhaitz gehiago eta klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoa, mugikortasun-eredu iraunkorragoaren aldeko apustua egingo duena, besteak beste bizikleta-errei baten bidez.
- Herritarrek parte-hartze prozesua, eta proiektua idazteko baldintza-agiria lantzea.
- Finantzaketa lortzea.
- Eraikuntza-proiektua osatzea.
Planaren berrikusteari ekitea ikuspuntu partehartzaile batetik abiatuta, auzokoekin elkarlanean arituz, antolamendu adostua lortzeko.
Erdi Aroko hirigunean jarduteko estrategia bat diseinatuko da datozen urteetarako, hura berreskuratu, berroneratu eta biziberritzeko.
- Aurreko fasea eta plana idaztea.
- Sintesia egitea eta alegazioei erantzutea.
Proiektuak hiriko kale nagusi eta handi horren hiriingurune osoa hobetu nahi du: ingurune osasungarriagoa, kutsadura eta zarata gutxiago, eta jendearentzako espazio gehiago eskainiko duen birmoldaketa integrala. Ingurune berritua izango da amaieran, altzari eta egonleku berriekin.
Gainera, kalearen azpiegitura berdea hobetuko da. Bide-segurtasuna hobetzeko ere arituko gara, bidegurutzeetan oinezkoen babesguneak jarriz eta mugikortasun aktiborako eta oinezkoentzako espazio gehiago jarriz. Hartara, proiektuak bero-uharte efektua murriztea ahalbidetuko du –berdegune gehiago eta asfalto gutxiago lagun–.
- Proiektua esleitzea eta herritarrei horren berri ematea.
- Obrak hastea.
Proiektua gauzatzeko, hiru udal-arlo koordinatu eta inplikatuko dira (Hezkuntza, Mantentze Zerbitzua eta IGI, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia), eskolako jolastokietan zuhaitzak, konpostaje-espazioak eta espazio horien naturalizazioa erraztuko duten beste elementu batzuk jartzeko asmoz.
Ildo beretik, eta adierazitako helburuekin bat etorriz, jarduketa bat egin da bi eskola-jolastokitan, itzal-espazioak jartzeko, klima-aldaketaren aurrean gero eta premia larriago bati erantzuteko.
Espazioak naturalizatzearekin batera, aire zabalen jolasen eta bestelako jardueretan aritzeko itzalespazioak erraztuko dituzten ekipamenduez
hornitzen dira.
Patioak Naturalizatzeko Estrategia: 160.000 euroko konpromiso-kreditua du.
- 2024an: Arantzabela HLHI (79.941,06 €) eta Sansomendi IPI (79.960,99 €).
- 2025ean: Luis Dorao HLHI (79.999,78 €) eta EIMU Zabalgana UHE (78.992,27 €).
Planak jarraipena ematen dio aurreko agintaldian (2019-2023) egindakoari, inbertsioen bidez menpeko toki-erakundeen espazio publikoa
hobetzeko asmoz.
Gauzatuko diren esku-hartzeak menpeko tokierakundeekin adosten dira, eta horiek jarduketalehentasunak zehazten laguntzen dute. Agintaldi honetan, aurreko lau urteetan egindako inbertsioa gainditzea aurreikusten da, ahalik eta esku-hartze gehien bideratu ahal izateko.
- Bilerak eta lan-saioak egitea erakundeekin, lehentasunak zehazteko.
- Inbertsio-planaren dokumentua osatzea.
- Hurrengo lau urteetan gauzatzea eta jarraipena egitea.
Udal eraikinak mantentzeko plan berria da Sailaren jardun guztien giltzarria. Izan ere, instalazioen kopurua handitu egin da, horiek zahartzen ari dira, eta teknologia ezarri behar da.
Inoiz baino beharrezkoagoa da ibilbide-orri bat izatea instalaziorik onenak eta ahalik eta egoera onenean edukitzeko, jasangarritasun-irizpideen eta energia-eraginkortasunaren irizpideen arabera jardunez.
- Lau urteko plana egitea.
- Jardueren ezarpena eta jarraipena egitea.
- Lau urteko planaren zirriborroa idatzi da, azken zuzenketen zain. Bertan jasotzen diren jarduketa batzuk dagoeneko ezartzen ari dira.
Hiriko gizarte-etxeen sarea udal-zerbitzuen harribitxia da, eta hiriaren nortasunaren parte, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dituen hiri honen baitan.
Ezaugarri eta antzinatasun desberdineko 14 gizarteetxez osatzen da sarea, eta gure Sailak zentro bakoitzaren beharren diagnostikoa izan nahi du, datozen 4 urteetarako plangintza egokia egin ahal izateko.
Agintaldirako plan bat egingo da, non Sailakkudeatzen dituen gizarte-etxeen zein elkarteen etxeen sarea mantentzeko beharrak jaso eta
lehenetsiko baitira.
- Beharren diagnostikoa egitea.
- Plana idaztea.
Argi dago domotika ingurune profesionaletan ezartzen ari dela. Hedapen handia eskatzen du, baina, era berean, onura ukaezinak ekartzen ditu
halakorik ezarrita duten sistemen kontrol prebentibo eta zuzentzailea egiteko, eta, horrenbestez, eraginkortasuna hobetzen du.
Gasteizko Udala eta, zehazki, Mantentze Zerbitzua ez da joera horretatik kanpo geratu, eta urteak daramatza instalazioak kontrolatzeko sistema telematikoak ezartzen: klima, elektrizitatea, etab.
Izan ere, kontratu handietan zein etengabe egiten diren obra edo berrikuntzetan, sartuta daude horrelako lan ugari, egin beharreko inbertsioen atalean.
Aurrerapausoak eman nahi ditugu; baldintzaorrietan eta kontratazio puntualetan, gero eta maizago sartu nahi ditugu urrutiko kudeaketamekanismo horien ezarpen masiborako behar diren tresnak, jarduera-eremu guztietan.
- Kudeaketa telematikoko eta kontroleko tresnen erosketa lizitatzea.
- Tresna berriak inplementatzea.
- Kudeaketa telematikoko eta kontroleko tresnen erosketaren lizitazioa: dagoeneko hainbat energia-sistematan eta beste instalazio mota batzuetan ezarrita daude.
- Tresna berrien inplementazioa: ofizioz egiten da kontratuetan eta instalazio berrietan. Gainera, hobetzeko eguneratzeak edo inplementazioak etengabe egiten dira.
Gaikako bilketako zerbitzuak berrikustea.
Kaleko garbiketa-zerbitzuak berrikustea, eta hiriko pintaketen garbiketa integralerako proiektua garatzea.
Erabilgarri dauden ikuskaritza- eta zehapenbaliabideak berrikustea.
Hondakinen garbiketa eta bilketari buruzko ordenantza berrikustea.
Beste bilketa-zerbitzu batzuen erregelamenduak egokitzea, hala nola garbiguneak eta Reutilizagune delako.
- Zabor-bilketa eta hiri-garbiketako zerbitzuen kontratu berria esleitzea.
- Hondakinak bildu eta tratatzeko eta hiri-garbiketako ordenantza fiskalak berrikustea.
- Hiriko auzo guztietara zabaltzea pintaketen garbiketa taktikoaren proiektua.
Europar Batasunak finantzatutako proiektu pilotua, Horizon 2020 programaren bidez.
Proiektu honen xedea da landa eremuaren biomasa erabiltzea helburu termikoekin. Kasu honetan Aberasturi inguruko biomasa izango da, hala nola gari-ebaketaren ondoren soberan geratutako lastoa, edo inguruko basoetako biomasa.
Partaidetzako proiektua izango da, eta, arrakastatsua izan dadin, ezinbestekoa da komunitatearen inplikazioa. Proiektu honen esparruan energia-komunitate bat sortuko da, proiektua kudeatzearen arduraduna izango dena.
- Energia-komunitatea sortzea.
Zenbait urteko plan bat abiaraziko dugu Gasteizko landa-eremuan, jarduera-multzo bat abiarazteko, xede hartuta, batetik, garraio publikoaren bidezko konexioa sendotzea eta, bestetik, bizikleta eta oinezkoentzako bide-sareetan aurrera egiten jarraitzea, landa-eremuaren eta hirigunearen artean loturak sortuaz.
Jarduketak 2020-2030 aldirako Gasteizko mugikortasun jasangarriko eta espazio publikoko planarekin koordinatuko dira. Plan horretan, landaeremuko mugikortasunari buruzko diagnostikodatuak jasotzen dira, eta hobekuntza-jarduketa posible batzuk aurreratzen dira.
Landa-eremurako berariaz osatutako plan berri horrek landa-eremuko beharrei erantzuteko behar diren proposamen eta irtenbide guztiak bilduko
ditu.
- Beharrezko esku-hartze guztiak identifikatzea.
- Plana osatzea.
- Jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Konpromisoaren egoera 2024ko uztailean:
- Gasteizko landa-eremuan bizikletaren irisgarritasuna hobetzeko oinarrizko proiektua idatzi da.
- Nekazaritzako mugikortasuna hobetzeko jarduera-fitxak egin ditu.
- Bi dokumentuak lantzeko partaidetza-prozesuak gauzatu dira horretarako ezarritako kontzeju-batzordeekin.
Klima-aldaketak eremu guztietan eragingo digu, eta eremu guztietan egokitu behar gara, irtenbideak bilatuz. Beroaldiak lehenago gertatzen dira, luzeago eta larriagoak dira, eta prezipitazioak kontzentratu egiten dira. Horren ondorioz, gure udalerrian ere baso-suteak izateko probabilitatea handiagoa da.
Testuinguru honetan, beharrezkoa da “aurre hartzea, prebenitzea eta heztea fenomeno kaltegarri hauek arintzeko. Nekazaritza eta abelzaintzako sektoreak ere parte hartu du planean. 27 nekazari boluntariok talde bat osatu udalerri osoan sakabanatuta, suterik gertatuz
gero jardungo dena. Talde horrek suhiltzaileen zerbitzuak emandako prestakuntza jaso du, suterik gertatuz gero, berehala lan egin ahal izateko bertan.
- Boluntarioen ekipoen prestakuntza
- Jarduera-plana prestatzea
- Exekutatzea, eskumena duten suhiltzaileen kidegoekin elkarlanean.
- Plana martxan jarri da.
- "Baso-masen eta landa-ingurunearen kudeaketa, klima-aldaketaren testuinguruan baso-suteak prebenitzeko" programa-proposamena egin eta Funtzio Publikoari bidali zaio, hark balora dezan.
Azken urteetako lehortearen ondorioz, Badaia mendilerroko artadiko zuhaitzak hondatzen ari direla nabaritu da. Aldaketa klimatikoarekin lotutako fenomeno horren jarraipena egingo da, basoan duen eragina arintzeko balioko duen kudeaketa zehaztu ahal izateko.
Kontzejuekin eta nekazari eta abeltzainekin batera egindako programa, biodibertsitatea kontserbatu eta areagotuko duena nekazaritza eta basozaintzako kudeaketa-teknika jasangarriak aplikatuz.
- Kontzejuekin eta nekazari eta abeltzainekin lan egiteko bilkura eta saioak burutzea.
- Jarduera fotosintetikoaren ebaluazioa egitea, teledetekzio bidez.
- Afektazio handiagoko zonak zehaztea eta karakterizatzea.
- Landa Eremuko Zerbitzuko teknikariek Badaia mendilerroko jarduera fotosintetikoaren jarraipena egiten jarraitzen dute, bai kabinetean, teledetekzio-teknikekin, bai landan.
- Badaia mendilerroan (Otogoien mendia) 13 hektareako artadia berreraiki da, jarduerak baso-masaren hobekuntzan duen eragina baloratzeko esperientzia pilotu gisa.
Udal hurbilago eta eraginkorragoa lortzeko lan egiten dugu. Toki-administrazioa eraginkorra izango da herritarrekiko harremanetan, arreta arina eskaintzeko gai izango dena eta administrazio-izapide gutxiago izango dituena.
Eta hori digitalizazio-prozesuei esker egingo dugu, baina aurrez aurreko harremanaren eta arretaren maitasuna galdu gabe; batez ere, teknologia berriak erabiltzeko zailtasun handienak dituztenekin.
Gainera, gure gobernantza publikoaren eredua indartzen jarraituko dugu, herritarren parte-hartze sistema berrikusten eta hobetzen, eta egunetik egunera pertsona gehiagorengana iristea ahalbidetuko diguten metodologia berriak txertatzen.
Entzuten duen eta parte-hartzea sustatzen duen udala eraginkorragoa da.
Gasteizko Udalak herritarren partaidetzarako eredu osoenetako bat du, duela hamarkada batzuk jarri baitzen abian, eta aitorpen ugari jaso baitu.
Datozen urteei begira, gure erronka da parte hartzeko plan berri bat egitea, gure eredua hobetzen jarraitzeko osagai nagusiak jasoko dituena.
Nagusiki, partaidetza-prozesuetara pertsona eta erakunde gehiago erakarri nahi dira, eta metodoan eta prozesuen dinamizazioan hobekuntzak egin.
- Udal-taldeekin eta eragileekin batera egindako lana, plana egiteko.
- Parte hartzeko plana idatzi eta aurkeztea.
Gasteiz Hobetuz programa udalak sustatzen dituen prozesu parte-hartzaile guztien artean arrakastatsuena bihurtu da.
Proiektuak proposatzen du parte hartzeko prozesuan hobekuntza metodologikoak ezartzen jarraitzea, bai proposamenak egiteko fasean, bai proposamenak hautatzeko eta bozkatzeko fasean.
Gainera, hautatutako proiektuak ezartzeko prozesua hobetuko da, eta arinago landuko dira proiektuak eta eraikuntza-faseak, hala dagokionean.
- Deialdiak abiaraztea.
- Proiektuak hautatzea eta obrak gauzatzea.
Herritarren asanbladak, herritarren epaimahaiak eta abar aspalditik sendotutako partaidetza-tresnak dira, eta arrakastaz funtzionatu dute beste hiri eta udalerri batzuetan.
Proiektuak planteatzen du agintaldian zehar gutxienez mota horretako prozesu bat sustatzea hiriarentzat interesgarria den gai baten inguruan.
Ausaz hautatutako herritar-talde bat deliberazio prozesu informatu baten parte izango da, eta, ondoren, irizpen bat emango du, administrazioak kontuan har dezan.
- Gaiak hautatzea.
- Partaidetza-prozesua egitea.
Aurrez aurreko arreta bihurtu da azken urteotan herritarrek administrazioari egiten dioten eskaera nagusietako bat, eskaintzen den arretari dagokionez.
Gizartea apurka-apurka zahartzen ari da, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da teknologia berriekin moldatzeko zailtasun gehien duten pertsonei arreta egokia bermatzea. Beraz, herritarrei arreta emateko zerbitzutik, hainbat
hobekuntza egingo dira aurrez aurreko arreta indartzeko eta zabaltzeko, eta, bereziki, adinekoei emango zaie lehentasuna.
- Protokoloa/jarduera-multzoa lantzea.
- Hartutako neurrien inplementazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
«Eraginkorragoak izatea, izapideak gutxitzea, prozesuak automatizatzea eta kudeaketak sinplifikatzea», bai erakundeko langileentzat, bai herritarrentzat.
Adimen artifizialeko tresna berrien bidez (machine learning), optimizatu eta automatizatu egin nahi ditugu administrazio-prozesu batzuk, hartara, herritarrei arreta egiteko baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko.
- Prozesuak robotizatzeko proiektu pilotuak identifikatzea.
- Ebaluatzea, hobekuntzak ezartzea eta hedatzen jarraitzea.
Modernizazio-sailak hiru eremu nagusi landu ditu:
1. Dauden sistemetan sistema eta funtzionalitate berriak garatu eta ezartzea, orain arte eskuzkoak izan diren atazen kudeaketa eta automatizazioa hobetzeko. Atal honetan sartuko genituzke elkarreragingarritasunaren bidez beste administrazio batzuekin automatikoki konektatzen diren sistemak.
Azken 12 hilabeteetan prozedura eta sistema berriak abiarazi edo hasi dira erakundeak erabil ditzan, modu eraginkorragoan kudea daitezen. Honako hauek azpimarra ditzakegu:
• Udaltzaingorako Kudeaketa Integraleko Sistema. Maiatzean egin zen lehen ezarpena 60 agenterentzat.
• Hondakin organikoen birziklapena kudeatzeko sistema, zaborren tasaren hobaria lortzeko.
• Hobekuntzak jakinarazpen elektronikoen ezarpenean: jakinarazpen masibo berriak, prozesu berrietan sartzea...
• Hobekuntzak Gizarte Gaien Kudeaketa aplikatzean, espedienteak ebazteko denborak murrizteko.
• Hobekuntzak langileen kudeaketa-sistemetan, nominetan, empleo publikoko ofertan, udal-plantillan...
• Interkontsulta soziosanitarioa ezartzea (Osakidetza-Gizarte Politikak)
• Izapide-agenda hobetzeko utilitateak garatzea.
• Garapen berriak Udal Kontratazio sisteman eta bere espediente elektronikoetan.
2. Egoitza elektronikoaren bidez herritarrek online egin ditzaketen prozedurak eta zerbitzuak hobetzea eta handitzea:
• Hobekuntzak haur-eskoletako inskripzioan.
• Teletramitazioko kioskoetarako gizarte-laguntzen kontsulta-zerbitzua ezartzea.
• Udaltzaingorako online salaketen izapidea ezartzea.
• Udal-ordainagirien ordainketa ezartzea BIZUMen bidez.
• TAO txartelak kontsultatzeko eta eguneratzeko zerbitzuan hobekuntzak egitea egoitza elektronikoan.
• Hobekuntzak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren egoitza elektronikoaren zerbitzuan.
• Mahaitxoen gaineko zerga kontsultatzea egoitza elektronikoan, "nire ordainagiriak eta isunak" atalean.
• Bilketa-prozeduraren espediente digitala egoitza elektronikoan sartzea.
3. Udaleko barne-prozesuak eta herritarrekiko harremanak automatizatzeko adimen artifizialeko soluzioak aztertu eta ezartzea.
• Adimen artifizialeko teknologiak dituen proiektu pilotua, herritarren postontzia automatizatuta prozesatzeko, testuak eta argazkiak ezabatu edo anonimizatzeko, datuen babesa bete dadin.
2025. urteko zenbatekoa: Aplikatiboen mantentze-lanetarako euskarriaren (1.530.000 €), Berrikuntza Teknologikorako Planaren (80.000 €) eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko Planaren (200.000 €) partidetan sartuta.
Zinegotziak iragarritako konpromisoen artetik nabarmentzekoa da Herritarren Karpeta abian jartzea. Horren bitartez, administrazioan irekitako prozedurei, jakinarazpenei edo dosierrei buruzko informazioa modu seguruan jaso ahal izango dute herritarrek.
Era berean, dagoeneko beste administrazio batzuetan martxan dagoen karpeta horren bidez, izapide hauek egin ahalko dituzte herritarrek: administrazioarekin bideratuta dituzten dosierrak eskuratu, jakinarazpenak eta komunikazioak jaso, eta ordainketak zein ziurtagiriak kontsultatu.
- Herritarren Udal Karpeta garatzeko aukera tekniko egokiena definitzea.
- Dosier elektronikoak Herritarren Karpetan sartzea.
Udal-sistemetatik Herritarren Karpetara sartzeaz gain, Euskadiko herritarren karpetatik ere sarbidea eraikitzen ari dira, herritarrek euskal administrazio guztiekin dituzten izapide eta datu guztietarako sarrera gisa (Eusko Jaurlaritzaren NIK/NIRE proiektua).
- 2024. urteko zenbatekoa: 54.450 €aholkularitzarako.
- 2025. urteko zenbatekoa: e-administrazioko Plan Zuzentzailearen partidan sartuta dago (180.000 €).
Gaur egun, Garbiketa Zerbitzuak aldian behingo 14 garbiketa-kontratu izapidetzen ditu udal zentroetan.
Kontratu kopuru handi horrek lan handia dakar izapidetze teknikoari eta administratiboari dagokienez.
Kontratu elektrikoei dagokienez, merkatu elektrikoaren bilakaera zaintzea eta prezioen etengabeko azterketa egitea, kontratazio-mota egokitzeko, merkeena eta efizienteena izan dadin.
Azken batean, beharrak banan-banan aztertzea, eta horren arabera erabakitzea energia erosteko esparru-akordioari atxikitzea edo udalak zuzenean kontratatzea.
- Dauden kontratu guztien egoera aztertzea.
- Kontratazio-esparru berria planifikatzea, kontratuen epemugaegutegiaren arabera.
Udalean datuaren bizi-ziklo osoaren tratamenduan espezializatutako atal bat izatea du helburu.
Proiektuak udaleko hainbat datu-multzo identifikatu eta tratatuko ditu, batez ere udalaren kudeaketarako balio eta interes handiena duten datuak.
Datu-multzo horiek kudeaketa-prozesu batetik pasatuko dira, eta bertan horien kalitatea, segurtasuna eta biltegiratzea landuko dira, gero udal-zerbitzuek erabil ditzaten; babes beharrik ez duten datuak badira, berriz, hirugarrenek erabil ditzaten.
Administrazio Modernizatzeko Saila arduratuko da bulego hori sortzeko eta finkatzeko laguntza teknikoa eta teknologikoa emateaz.
- Datuaren bulegoaren egitura teknikoa (langileak, tresnak) eta datuak kudeatzeko egitura prestatzea.
- Balio estrategikoa duten datu-multzoak identifikatzea.
- Proiektu pilotuen bitartez abian jartzea.
Zibersegurtasuna enpresa, administrazio eta herritarren helburu nagusi bilakatzen ari da.
Gizartea gero eta digitalizatuago dago, eta, aldi berean, pairatzen ditugun delituek eta mehatxuek mundu digitalean dute jatorria.
Administrazioa ez dago mehatxu horietatik kanpo, eta bermatu egin behar du funtsezko zerbitzuak ematen direla, eta datu sentikorren eta balio handiko datuen multzoak zaindu behar ditu. Hori dela eta, beste erakunde batzuekin eta
zibersegurtasuneko euskal zentroarekin koordinatuta lan egingo da udalarenzibersegurtasuna hobetzeko.
Neurriek honako hauek barne hartzen dituzte: informazioa biltegiratzeko sistema hobetzea, tresna teknologikoak ezartzea eta udal-langileak prestatzea (baita herritarrak eta tokiko enpresak ere).
- Zibersegurtasun Eskema Nazionalera egokitzea.
- Betebeharrei azpiegitura kritiko gisa erantzuteko neurri teknikoak abian jartzea.
Azken hamabi hilabeteetan segurtasuna eta pribatutasuna kudeatzeko sisteman lan egin da, bai antolamenduaren ikuspegitik, bai ikuspegi teknikotik. Krisi-batzordea prestatu da, eta zibereraso baten aurreko erantzuna hobetzeko simulazioa egin da.
Teknikoki ere hainbat jarduera egin dira, hala nola segurtasun-kopietarako azpiegitura berritzea eta informazio-sistemak, firewall berriak edo telelanerako sistema seguruagoak berreskuratzea.
Lizentziak izapidetzeko prozesua arindu eta horiek emateko epeak murriztu beharrean gaude, nahitaez; izan ere, horien izapidetzea eta ebazpena arintzeak sendotu egingo ditu jarduera ekonomikoa, enplegua eta ekintzailetza.
Hirigintza-araudian nahasgarri gerta daitezkeen irizpideak interpretatzen laguntzeko agiri bat osatzea. Agiri hori Udalaren webgunean egongo da eskuragarri, eta aldian behin eguneratuko da, kolektibo profesionalei –bai eta herritarrei oro har ere– laguntzeko asmoz, proiektuak berme handiagoz eta arinago egin ahal daitezen.
- Aplikatu beharreko irizpide legalak interpretatzeko dokumentua osatzea.
- Lizentziak izapidetzeko gida praktikoa osatzea.
- Inplikatutako eragileekin bilerak egitea.
- Barne-dokumentu bat egin da kirol-jardueretarako establezimenduetako aldagelen eskakizunak malgutzeko irizpideei buruz, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren 1/2015 Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen 17/2019 Dekretua aplikatzearen ondorioz.
- Lizentziak izapidetzeko gida praktikoa eguneratzen ari da. HAPO berriaren onarpenari lotutako ordenantza izatea nahi da.
- Jarduerak Kontrolatzeko Unitatearen egitura indartu da ikuskapen-lanei dagokienez. Ekintza horri esker, ikuskapen-bisitak arindu ahal dira, batez ere titulartasuna aldatzeko espedienteetan, alde batetik, eta martxan dauden jardueren eragozpenengatik erregistratutako salaketen ondoriozko egiaztapen-bisitak, bestetik.
- IV. taldeko ostalaritzako establezimendu publikoak eta 300 lagunetik gorako edukiera duten establezimenduak ikuskatzeko kanpaina bat egin da, titularrekin harreman zuzena ezarriz eta ingurumenaren eta segurtasunaren arloan aholkularitza eskainiz, indarrean dagoen araudira egokitzen direla bermatzeko.
- Ostalaritzako lokalei (70) errekerimendu-kanpaina hasi da, eta ez dago daturik Erdi Aroko zabalgunean eta hirigunean isolamendu akustikoari buruz.
- Ikuskapen-aktaren eredu berri bat egin da jarduera-lizentzien izapideen, aurretiazko jakinarazpenen eta titulartasun-aldaketen barruan.
- Jarduera-lizentziak izapidetzeko batez besteko denbora murriztu egin da: 7 hilabete 2022an, 4 hilabete 2023an eta 3 hilabete 2024an.
Udal Administrazio Publikoa modernizatzea, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen arreta optimizatuz, eta, aldi berean, zeharkako eta lankidetzazko laboer baten bidez, aurrekontuegonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna lortuz.
Mugarri nagusiak
- Gastu-araua mantentzea.
- Aurrekontu-administrazioa, zerga-ordenantzak eta kontabilitate orokorra modernizatzeko neurriak.
- Zergen Kontabilitate, Bilketa eta Ikuskaritza sailetan ezartzeko neurri berriak.
Udal Administrazio Publikoa modernizatzea, hauen bitartez: herritarrei emandako zerbitzuen arreta optimizatzea eta, aldi berean, udal-plantillaren baldintzak hobetzea, bake sozialaren eta nahitaez negoziatzailea den kultura sozialdemokrataren testuinguruan (Hitzarmen Kolektibo Berria).
- Estatuko Gobernuak agintzen duen % 8tik beherako bitartekotasun-tasa.
- Belaunaldi-erreleboko eta plantilla gaztetzeko neurriak, gizarteak eskatzen dituen lanbide-profiletara egokitzeko.
- Lanpostuen balorazioa, non jardun indibidualaren baldintzak zuzentasunez arautuko diren (karrera profesionala eta jardunaren ebaluazioa).