Vitoria-Gasteizko Udala

Edukia

Ahora Vitoria. Orain Gasteiz planaren kontu-ematea

Coronabirusak sortutako krisia dela eta, Gasteizko Udalak "Ahora Vitoria. Orain Gasteiz" delako plana abian jarri du. Plan horrek osasunaren prebenitzeko, gizarte-laguntza indartzeko eta tokiko ekonomia sustatzeko neurri sorta bat jasotzen du, hiru arlo horietan izan baitu eragin handiena pandemiak. Planak udalaren esku-hartzea planifikatu eta ordenatu nahi du urte amaierara arte, orain garrantzitsuentzat jotzen diren arlo eta jarduerak lehenetsiz.

Planak 30 konpromiso jasotzen ditu, guztira. Azken eguneratzea:

Planaren gauzatze-maila

%

Planaren konpromisoak

Egoera Konpromisoak
gauzatuak 12
gauzatze-aldian 18
baztertuak 0

Konpromisoen bilaketaren emaitzak

Ardatzen gauzatze-maila

1 - Orain gure osasuna

82%

Osasun-krisian izan duen lehentasun handienetako bat izan da, eta hala izaten jarraitzen du, pandemiak gasteiztarren artean izan duen bilakaeraren jarraipen zorrotza egitea, osasuna babesten laguntzen duten erabakiak hartu ahal izateko.

1.1 Ildoa - Pandemiaren jarraipena
80%
1.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

1.1 ildoko konpromisoak

1.1.1 - Euskadiko Babes Zibilaren Planaren jarraipen-mahaian parte hartzea
100%

Erakundeen arteko koordinazioa hobetzearren, astero parte hartzen ari gara Euskadiko Babes Zibilaren Planaren jarraipen-mahaian, Eusko Jaurlaritzarekin, beste hiru hiriburuekin eta hiru aldundiekin batera.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
1.1.2 - EAEko osasunaren arloko agintariekiko koordinazioa, pandemiak gure hirian duen eboluzioa egunero jarraitu eta kontrolatzeko
70%

Hirian koronabirusaren aurkako borroka koordinatzeko mahaia sortu eta mantentzea. Udal jarduerak, harremanak eta erabakiak gainerako erakundeekin koordinatzeko organoa.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga nagusiak:
1.1.3 - Monitorizatze-sistema bat abian jartzea osasun larrialdiez garaiz ohartarazteko
70%

Gasteizen pandemiaren eboluzioa zein den jakiteko datu gakoen jarraipena egin behar da egunero. Horretarako, adierazleen aginte-taula bat landuko da, osasunaren ikuspuntutik jarraipena egiteko datu esanguratsuenak jasoz.

Krispiñako ur-araztegiko hondakin-urak monitorizatzeko sistema bat abian jartzeko lankidetzan ari gara, hondakin-uretan birusaren presentzia goiz detektatzeko.

Proiektua martxan dago, lehen laginak jaso dira eta laborategira bidali dira, azter dezaten.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
1.2 Ildoa - Kontingentzia plana
85%
1.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

1.2 ildoko konpromisoak

1.2.1 - Udal zerbitzu eta langileak norbera babesteko ekipamenduez hornitu eta behar diren izakinak edukitzeko programa. Tokiko beste agente batzuekiko lankidetza beste sektore batzuk material horretaz hornitzeko
70%

Pandemiaren lehen etapetan, babesteko materialaren falta oztopo izan da administrazio askorentzat, osasunaren arloko agintariek unean unean ezarritako betekizunak betez babesa bermatu ahal izan arren. Berariazko programa bat landuko da, udal zerbitzu eta langileek behar dituzten izakinak bermatzeko.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
1.2.2 - Herritarrei deskonfinamenduaren faseak eta bete beharreko babes-neurriak komunikatzeko plana
70%

Alarma egoeran osasuna babesteko ezarritako neurriak betetzen laguntzearren, herritarrentzako komunikazio-plan bat landuko da. Herritar orori begira deskonfinamenduaren fase bakoitzean jarraibide argi eta errazen multzoa eskaintzea da helburua.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga gehigarriak:
1.2.3 - Giza baliabideen eta lan-antolakuntzaren kudeaketa-plana plantillaren osasuna babesteko
100%

Hala deskonfinamenduaren fase ezberdinak kudeatzeko nola balizko berragertze bat eta neurri murriztaileak aurreikusteko, giza baliabideen kudeaketa-plan bat landu beharra dago, horrek zehaztuko baititu udal plantillaren osasuna babesten dela bermatzeko fase eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Giza Baliabideen Saila
Froga nagusiak:
1.2.4 - Kontingentzia plana kutsatzeak berriz agertzen badira ere
100%

Berariazko protokolo bat (kontingentzia plana) landuko da berragertze bati aurre egiteko. Berragertze batean gerta daitezkeen fase edo egoera ezberdinen aurrean sailetan kontuan izan beharreko neurriak jasoko ditu kontingentzia plan horrek.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko koordinazioa eta planak egitea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
1.3 Ildoa - Espazio publiko seguruagoa eta osasungarriagoa
80%
1.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

1.3 ildoko konpromisoak

1.3.1 - Hiriko espazioa prebentziorako eta distantzia soziala gordetzeko neurri berrietara egokitzea, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren ildotik (MIEPP)
100%

Alarma egoeran honetan, hiriko espazioa egoki kudeatzea da lehentasunetako bat, distantzia soziala zaintzeko gomendioak betetzen laguntzearren. Horretarako, neurriak hartuko dira oinezkoentzako kaleen kopurua handitzeko, espaloiak zabaltzeko, kaleak trafikorako ixteko, etab.

Gainera, horren osagarri, hiriko Eraztun Berdean oinezkoentzako ibilbideak seguru erabiltzeko neurriak hartzen ari dira, leku jendetsuenetan ibiltzeko noranzko bakarrak ezarriz. Informazio kartelak eta balizak jarri dira leku horietan.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
1.3.2 - Mugikortasun seguru eta osasungarriari bultzada ematea, MIEPPren ildotik
70%

Osasun-larrialdiko egoeran gaudelarik, inoiz baino beharrezkoagoa da mugitzeko modu iraunkor eta osasungarriak bultzatzea, hiri osoan oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatuz. Horrekin lotuta, super-etxadiak garatzeari ekitea planteatzen da, Mugikortasun Planean jasotakoen % 30etan esku hartuz.

Orobat, bizikleta-konexioak hobetuko dira, leku hauetan bidegorri berriak sortuz: Artapadura, Gamarrako atea, Ozeano Barea, Legutianoko Atea, Oto hiribidea eta Bremen kalea.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
1.3.3 - Espazio publikoa eta udal instalazioak garbitu eta desinfektatzeko programa
70%

Datozen hilabeteetan, eta osasun larrialdiak irauten duen bitartean, garbiketa eta desinfekzioa planifikatuko dira egoera berrira egokitzeko, jende gehiago ibiliko baita kalean. Hiri osoan mantenduko da garbiketa, eta bereziki jende askok erabil ditzakeen lekuak garbituko dira: eserlekuak, paperontziak, edukiontziak, barandak, bizikleta-aparkalekuak, eta beste hiri-elementu batzuk. Gainera, lainoztatze bidezko desinfekziorako ekipoak hobetuko dira, ahaltsuagoak izan daitezen eta desinfekzioa handiagoa izan dadin.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2 - Orain, gure ongizatea eta bizi-kalitatea

61%

Osasun krisiaren ondorio sozial eta ekonomikoengatik zailtasunak dituzten familia gasteiztarrek Udalaren laguntza izango dute. Gainera, udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta beste batzuetatik, Berdintasun Zerbitzutik, esaterako, babesa ematen ari dira bereziki ahuldade egoeran dauden adingabeei, indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden emakumeei eta bizitegi-bazterketari aurre egiten dioten pertsonei.

2.1 Ildoa - Inor ez dadila atzean geratu
70%
2.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 0
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

2.1 ildoko konpromisoak

2.1.1 - Krisi ekonomikoak eragindako familiei arreta ematea
70%

Hiri Errukibera proiektua garatzea, Vivir con Voz Propia kolektiboarekiko lankidetzan: profesionalen prestakuntza, boluntario-sarea, hiri errukiberaren dekalogoa, sentsibilizazio komunitarioa, lagun egitea bizitzaren amaieran, COVID-19a dela eta hildakoen familiei (banaka eta taldean) doluan arreta ematea.

Zaintza- eta lotura-plana:

- COVID-19aren krisian zaintzarako sortu diren ekimen komunitarioen oroitidazkia eta azterketa.

- Ekintza berriak zaintzaileei laguntzeko programan, eta hartzaile-taldeak zabaltzea.

- Hiri zaintzailea: zaintzak aktibatzeko ekintza komunitarioak. OMEri jarraituz adinekoekin hiri lagunkoia izateko II. plana lantzeko prozesua.

-Teknologia berriak baliatuz etxean lagun egiteko proiektu pilotua.

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako taldearen bidez:

- Bakardade- edo ahultasun-egoeran dauden adinekoei banaka lagun egiteko proiektua.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
2.2 Ildoa - Arreta-ereduaren bultzatzea
70%
2.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 0
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

2.2 ildoko konpromisoak

2.2.1 - Udalaren adinekoentzako gizarte baliabideak errealitate berrira egokitzea
70%

Eguneko Arreta Zerbitzuak: osasunaren arloko gomendioak oinarritzat hartuz berrantolatzea, ahalik eta azkarren irekitzeko: edukiera irizpideak, distantzia soziala, lekuen egokitzapena, arretarako txandak.

Etxeko laguntza aktibatzea, eguneko arretako zerbitzuen estaldura osatzeko eta beharrizan berriei erantzuteko.

Zainpeko apartamentuak: gizarte ahuldadeko egoeran dauden adinekoei arreta emateko apartamentuen programa pilotua.

Adinekoentzako jantoki-sarea: berriro irekitzea, txandak eta berariazko segurtasun-neurriak ezarrita.

Adinekoentzako zentro soziokulturalak:

- Adinekoei telefonoz jarraitu eta lagun egiteko antolaketa berezia mantentzea, zentroetan jarduera eta programazio osoa berreskuratzerik ez dagoen bitartean.

- Podologia zerbitzuak berriro irekitzea, berariazko segurtasun-neurriak hartuta.

- Programazioa moldatzea jardueraren bat abian jartzeari begira, osasunaren arloko gomendioak beteta (distantzia soziala, etab.).

Abokatuen Elkargoarekin adinekoei aholkularitza juridikoa eskaintzeko hitzarmenaren barruan: adinekoei eta familia zaintzaileei orientabide juridikoak ematea telefonoz eta bide telematikoz.

Etxebizitza komunitarioak:

- Aurora egoitzako apartamentuak eraberritzeko proiektua, etxebizitza komunitarioetan lekuak sortzeko."

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
2.3 Ildoa - Kolektibo sentikorrenei begira
58%
2.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

2.3 ildoko konpromisoak

2.3.1 - Bakarrik edo isolatuta bizi diren pertsonei jarraipena egiteko plana
100%

Hiri Errukibera proiektua garatzea, Vivir con Voz Propia kolektiboarekiko lankidetzan: profesionalen prestakuntza, boluntario-sarea, hiri errukiberaren dekalogoa, sentsibilizazio komunitarioa, lagun egitea bizitzaren amaieran, COVID-19a dela eta hildakoen familiei (banaka eta taldean) doluan arreta ematea.

Zaintza- eta lotura-plana:

COVID-19aren krisian zaintzarako sortu diren ekimen komunitarioen oroitidazkia eta azterketa. Ekintza berriak zaintzaileei laguntzeko programan, eta hartzaile-taldeak zabaltzea.

Hiri zaintzailea: zaintzak aktibatzeko ekintza komunitarioak. OMEri jarraituz adinekoekin hiri lagunkoia izateko II. plana lantzeko prozesua.

Teknologia berriak baliatuz etxean lagun egiteko proiektu pilotua.

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako taldearen bidez:

Bakardade- edo ahultasun-egoeran dauden adinekoei banaka lagun egiteko proiektua.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
2.3.2 - Etxean laguntzeko zerbitzua indartzea
30%

Etxean laguntzeko zerbitzuaren azterketa.

Janaria etxera eramateko zerbitzua: zerbitzua indartzea, COVID-19aren krisialdian sortutako ahultasun-egoera berrietan ematen hasitako sostengua mantentzeko.

"Etxean zaintzen ikasten" programa berriro martxan jartzea.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
2.3.3 - Bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonei arreta ematea
30%

Bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonen zenbaketa berezia zentroetan eta kalean, eta ohiko harrera-baliabideetan zein COVID-19rako baliabide berezietan hartutako pertsonentzat ibilbideak bideratzea. (Eudel, Eusko Jaurlaritza)

Harrera-baliabide bereziak mantentzea egoerak balioetsi eta ibilbideak definitu ahal izateko behar den denboran.

Udalaren harrera-baliabideak indartzea, osasunaren arloko gomendioei egokitzeko (distantzia soziala, edukiera...).

Neguan ostatu emateko baliabidearen eredu berria zehaztea.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
2.3.4 - Haurrei eta nerabeei arreta ematea
30%

Haurren pobrezia (II. HANUPeko ekitate ildoa)

Gizarte- eta hezkuntza-baliabide berezia mantentzea, hezkuntza-programa guztietan jarduerari normaltasunez ekiten ez zaion bitartean.

Gizarte- eta hezkuntza-programetan (kaleko heziketarako programa, gizarte zein hezkuntza alorretan esku hartzeko programa, gizarte- eta hezkuntza-zentroak eta haur eta familiei laguntzeko berariazko programak) zereginak egokitzea, egungo egoeran hezkuntza alorreko errefortzua eta sostengu emozionala emateko.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
2.3.5 - Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta LGTBI kolektiboari arreta ematea
100%

Genero-indarkeriaren alorreko prestakuntza (Jabetuz) online udaleko eta zuzeneko arretako zerbitzuak ematen dituzten entitateetako profesionalentzat.

Udalaren berariazko modulua indarkeriaren biktima diren LGTBI pertsonei arreta emateko.

(Baliteke COVID-19arekin lotutako berariazko edukiak sartzea)

Indarkeria matxista gertatzen deneko egoeren detekzioa hobetzea.

Berdintasunaren alorreko teknikari baten errefortzua gizarte-zerbitzuetako arretan genero-ikuspegia txertatzeko zaurgarritasun bereziko une hauetan emakumeei etxean arreta emateko.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:

3 - Orain, gure ekonomia

81%

Herritarren konpromisoa eta administrazioen ahalegina Gasteizen alde gauzatu behar da. Gasteizko ekonomiaren babes eta laguntza funtsezko bi ildotan egituratuko da: batetik, hiriko enpresak, merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzea, eta, bestetik, trantsizio energetikoranzko berrikuntza, Gasteiz Green Deal erreferentziatzat hartuta.

3.1 Ildoa - Orain, gureak
88%
3.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 6
gauzatze-aldian 4
baztertuak 0

3.1 ildoko konpromisoak

3.1.1 - Epea luzatzea zergak, tasak eta prezio publikoak ordaintzeko
100%

COVID-19ak eragindako larrialdi-egoeran, ordainketak egiteko aldiak, epemugak eta zatikatzeak aldatu dira, herritarrei eta enpresei likidezia handiagoa emateko eta zergak ordaintzen laguntzeko. Zerga-egutegiak jasotzen ditu hauei dagozkien ordainketa-aldietan egindako aldaketak: OHZ, TMIZ, zabor-tasa, mahaitxoen tasa, industria isurketak, hilerrien zainketa, ibilgailuen sarrera (pasabideak) eta emakidak (sei hilean behin ordaintzekoak). Orobat, epemugak aldatu dira borondatezko aldian zein betearazteko aldian ordaintzeko.

Konpromiso mota:
Aldaketak araudietan, ordenantzetan, etab.
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
3.1.2 - Alokairuaren kobrantza etetea udalaren merkataritza-lokaletan, osasun-alarmaren ondorioz jarduera etenda dagoen bitartean
100%

Apiriletik aurrera, eta ezarritako alarma egoera dela eta, ez da alokairua kobratuko jarduera eten behar izan duten lokalengatik.

Neurria indarrean izango da alarma egoeraren ondorioz merkataritza- eta enpresa-jarduerak etenda dagoen bitartean. Neurria ez zaie aplikatuko elikagaiak saltzen dituzten lonjei, ez eta alarma-egoeraren dekretuak ukitzen ez dutenei.

Konpromiso mota:
Aldaketak araudietan, ordenantzetan, etab.
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
3.1.3 - Udal mintegietako aretoen eta nabeen alokairuaren ordainketa atzeratzea
100%

Udalaren enpresa zentroetan dauden enpresei alarma egoerari dagokion aldiko alokairu-kuotak hiru hilabetez atzeratzea —beste hiru hilabetez luzatzeko aukerarekin—. Epe hori igarotakoan, salbuesteko eskatu ahalko dute, eta saileko teknikariek erabakiko dute hori egoki den ala ez, enpresak covid-19a dela eta izandako kalteen arabera.

Konpromiso mota:
Aldaketak araudietan, ordenantzetan, etab.
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
3.1.4 - Hornitzaileei egin beharreko ordainketak azkartzea erabaki da, tokiko ekonomian likidezia txertatzearren
100%

Udalaren hornitzaileei likidezia ematearren, martxoaren 30ean erabaki zen azkartzea hornitzaileei egin beharreko ordainketak, honen arabera: 11.539.152 euro, zerbitzuak hornitzen dituzten hainbat enpresa eta organizaziorentzat; 866.921,78 euro, gizarte-larrialdiko laguntzetarako eta pertsona eta familia ahulentzako udal laguntzetarako.

Konpromiso mota:
Aldaketak araudietan, ordenantzetan, etab.
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
3.1.5 - Segurtasun-materiala erosteko COVID-19 aparteko laguntzak
70%

'COVID-19 aparteko laguntzak' izeneko partidaren bidez (750.000 euro), Ekonomia Sustapenaren Sailak diruz lagunduko du babes- eta higiene-materiala eskuratzea. Dirulaguntza horiek hamar langile baino gutxiago dituzten enpresa txikientzat izango dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean daude maskarak, eskularruak, aurpegia babesteko pantailak, manparak, prebentzioko eta higiene sanitarioko materiala eta instalazioak desinfektatzeko materiala, hala nola gel edo xaboi desinfektatzaileak. Birusak eragindako aholkularitza- eta kontsultoria-gastuak ere finantzatuko dira, baita itxialdian egindako eraldaketa digitalarekin lotutako inbertsioak ere.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.1.6 - Tokiko saltoki txikien eta ostalaritzaren defentsa
70%

Neurri horrek guztira 445.000 euroko aurrekontua du, 50 langile arteko negozioetarako. Hiru motatako laguntzak egongo dira. Alde batetik, hiriko merkataritza enpresa txikien modernizaziora zuzendutakoak: 220.000 euro, iaz baino % 10 gehiago. Bigarren, eta berrikuntza gisa, hiriko ostalaritza-establezimendu txikientzako laguntzak bikoiztu egingo dira, 62.500 eurotik 125.000 eurora igaroko baitira. Biak dira 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiak ezartzeko, eraberritzeko, ekipamendua erosteko eta modernizatzeko laguntzak.

Hirugarren, digitalizaziorako laguntza berriak jarriko dira abian, 100.000 euroko zuzkiduraz, hau da, krisialdia baino lehen aurreikusitakoaren bikoitza. Telelanarekin, webgune korporatiboaren egokitzapen edo garapenarekin edo online merkataritza sartzearekin lotutako ekipamendu eta software informatikoko inbertsioak ordaintzeko erabiliko dira.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.1.7 - Tokiko enpresa-sarea indartzea
70%

Tokiko enpresa-ehunari zuzendutako neurria da, eta horren barruko neurriak 1.012.300 euroan balioetsi dira. Zenbateko handiena Gamarrako atearen zati bat eraberritzeko erabiliko da. Industria Mahaian parte hartzen duten eragile ekonomikoek eskatutako neurrietako bat da eta 700.600 euroko aurrekontua izango du.

Kapitulu honetan sartuko dira, halaber, 10 langile arteko enpresak sortu eta finkatzeko laguntzak (126.700 euro), zeinak, berritasun gisa, 5 urte arteko antzinatasuna duten negozioek eskatu ahal izango baitituzte (orain arte 3 urte zen muga), baita ekintzailetza-bekak (85.000 euro) ere, Gasteizen enpresa-ekimen bat bultzatzen ari diren pertsonentzat.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.1.8 - Enplegua mantentzeko laguntzak
70%

450.000 euroko zuzkidura izango dute, eta lanpostuak mantentzera bideratuko dira. Helburua da alarma-egoera ezarri aurretik zegoen enplegua berreskuratzen laguntzea 10 langile edo gutxiagoko enpresetan, kontratatutako langileak dituzten autonomoak barne, Gasteizen egoitza soziala duten lantokietan.

2.000 euro emango dira berreskuratutako lan-kontratu bakoitzeko, eta gehienez 6.000 euroko laguntza emango da enpresa bakoitzeko. Horren truke, alarma-egoera amaitzen denetik edo enpresa ERTEtik ateratzen denetik 4 hilabetez bermatu beharko da plantillari eustea.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.1.9 - Gasteizko turismoa sustatzea
100%

Ildo berria jarriko da abian (40.000 euro) Gasteizen turismoarekin lotutako sustapen eta produktuak sortzeko. Laguntza espezifikoa da, 2020an udalerrian garatzeko asmoz turismo-produktuak eta hurbileko turismo-esperientziak sortu, abian jarri, sustatu eta merkaturatzeko. Turismo-zerbitzuak ematen dituzten edo turismo-sektorean eragina duten mikroenpresak edo autonomoak izan daitezke hartzaile, gutxienez langile bat eta gehienez 10 enplegatu dituztenak.

Konpromiso mota:
Zerbitzuak aldatzea eta abian jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.1.10 - Mahaitxoen ordenantza aldi baterako aldatzea
100%

Hiriko ostalaritzaren eta merkataritzaren ekonomia suspertzeko xedez, mahaitxoen ordenantza aldatu da, terrazarako erabilgarri duten espazioa baimenduta duten edukieraren bikoitzeraino zabaltzerik izan dezaten, alarma egoera dela eta murriztutako edukiera konpentsatzearren.

Konpromiso mota:
Aldaketak araudietan, ordenantzetan, etab.
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.2 Ildoa - Ekonomia berdea
57%
3.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 0
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

3.2 ildoko konpromisoak

3.2.1 - Inbertsio publikoa mugikortasun elektrikoan. (BEA, Salbururako tranbia)
70%

Inbertsio publikoari bultzada ematen jarraitzea, hiri eredu iraunkorrago bat garatzeko. Izan ere, inbertsio publikoa tokiko ekonomia bultzatzeko neurri bat ere bada. Kasu honetan, gainera, inbertsio publiko handia eskatzen duten bi proiektu dira, bizi-kalitatea hobetzen eta hiri jasangarriagoa izaten lagunduko digutenak: autobus elektriko adimentsua eta Salbururako tranbia. Ez dira proiektu berriak, baina hiriarentzat giltzarritzat jotzen ditugun eta jarduera ekonomikoari eusten lagunduko duten inbertsioei eusteko dugun konpromisoa erakusten dute.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.2.2 - Bizitegi-birgaitzea
70%

Hiri-birgaitzea aukera bat da ingurunearen hobekuntza, pertsonen bizi-kalitatea eta energia-eraginkortasuna uztartzeko eta, gainera, jarduera ekonomikori laguntzeko hiriko sektore garrantzitsu batean. Beste batzuen artetik, duela gutxi aurkeztutako bi neurri nabarmendu ditzakegu:

- Berriki onetsi dugu Hirigune Historikoaren gizarte eta ekonomia eta hirigintza birgaikuntzarako azterlana egitea.

- Eraikinak birgaitzeko arau berria ere duela gutxi aurkeztu da. Araudi horrek bultzada nabarmena emango dio birgaikuntzari eta, ondorioz, bizi-kalitatea eta energia-eraginkortasuna hobetuko dira, sektoreko jarduera ekonomikoa sustatzearekin batera.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Hirigintza Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
3.2.3 - Berrikuntza trantsizio energetikoan
30%

Berrikuntza eraldaketa ekonomikorako, berrikuntzaren eta hainbat erakunderen eta sektore pribatuaren arteko lankidetzaren bidez; jasangarritasun energetikoaren arloko proiektu berritzaileak definitzen eta abiatzen ari gara, merkatu-hobi berriak garatzen lagun dezaketenak, jasangarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain. Une honetan abiatzen ari diren hiru proiektu nabarmendu ditzakegu:

- "Komunitate energetikoen" garapena: proiektu horren helburua da udal jabetzako eraikinetan plaka fotovoltaikoak jartzea eta sortzen den energia garbia inguruko saltokiei eskaintzea; hartara, energia garbia erabili ahal izateaz gain dirua aurreztu ahalko dute.

- Hirian "eguzki-eraztun" bat sortzea; Elkarrekin udal taldearekiko aurrekontu-akordioaren emaitza da, eta eraikinetako estalkiak energia berriztagarria sortzeko baliatzea du helburutzat.

- Gardelegiko zabortegian eguzki-baratze handia eraikitzeko proiektua; hasierako ezarpenaren ondoren zabortegiko beste leku batzuetara zabaltzea aurreikusi da, horiek sendotutakoan.

- Gardelegiko zabortegian sortzen den biogasaren aprobetxamendua.

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga gehigarriak: