2019-2023 Aginte-planaren kontu-ematea

Agenda Gasteiztarrak, 2019-2023 Aginte-planak hurrengo lau urteetarako abian jarriko diren ekimen nagusiak jasotzen ditu. Sei ardatz handi eta hamazortzi ildo estrategikotan egituratuta dago plan hori. Kalitateko zerbitzu publikoei eusten ahaleginduko den hiriaren oinarriak jartzea du helburu aginte-plan honek, ekonomia berdea eta dinamikoa garatzeko prest egongo den hiria izan dadin, Europako tamaina ertaineko hirien abangoardian egoteko aukera emango dioten azpiegiturak izango dituena.

Udal gobernuak Agendan hartutako konpromisoak zenbateraino bete diren jarraipena egin dezakete herritarrek tresna horren bitartez. Identifikatutako konpromisoetan aurrerapenak gertatu ahala eguneratzen da tresna. Konpromisoak zazpi kategoriatan banatzen dira.

Gauzatze-maila ere kontsulta daiteke motak sailkatutako konpromisoka eta ardura duten sail edo zerbitzuen arabera.

Metodologiari buruzko informazioa.

Planak 86 konpromiso jasotzen ditu, guztira. Azken eguneratzea:

Planaren gauzatze-maila

%

Planaren konpromisoak

Egoera Konpromisoak
gauzatuak 50
gauzatze-aldian 33
baztertuak 3

Konpromisoak bilatzea

Ardatzen gauzatze-maila

1 - Mugikortasun iraunkorra eta segurua

90%

Gure hiria mugikortasun berriaren nazioarteko erreferente izango da: bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera esponentziala, superetxadiak, oinezkoen alderdiak... Indargune hori baliatu behar dugu, eta Gasteiz nazioarteko erreferentziazko lekuan jartzeko aukera bihurtu.

Gure mugikortasun sistema iraunkorra eta osasungarria izan dadin inbertitu dugu. Garraio publikoaren sistema eraginkor batean sinesten dugu, eta oinez eta bizikletaz mugitzea sustatzen. Gaur egun, joan-etorri urbanoen bi heren oinez edo bizikletaz egiten dira gure hirian. Mugikortasun iraunkor eta seguruaren aldeko apustuan aurrera egiten jarraitu behar dugu.

Azken urteetan oso pauso garrantzitsuak eman ditugu: Forondako aireportua berreskuratu dugu bidaiarientzat, abiadura handiko trena lurpetik iristea adostu, eta Jundizen plataforma intermodala garatzea sustatu. Hori ere bada mugikortasuna hobetzea, gure hiriaren kanporako mugikortasuna ere gakoa baita garapen ekonomikorako eta bizi-kalitaterako.

Mugikortasunaren eta konektagarritasunaren alorrean, gure apustua hiru konpromisotan oinarritzen da:

- Lan egitea biztanleen % 99k garraio publikoa hartzeko aukera etxetik 300 metrora baino gutxiagora izan dezan, eta maiztasunak 10 minututik beherakoak izan daitezen.

- Lan egitea biztanleen % 97 beren helmugara 35 minututik beherako tartean irits daitezen.

- Joan-etorrien % 50 garraio publiko elektrikoan izatea lortzea eta, beraz, nabarmen murriztea atmosferara isurtzen dugun CO2a.

1.1 Ildoa - Kanpoaldearekiko eta Europarekiko konexioa

82%
1.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

1.1 ildoko konpromisoak

1.1.1 - Abiadura handiko trena iristea eta integratzea

75%

Proiektuaren esparruan, lurpeko zatiaren %15eko aurrekontu-ekarpena egiten duenez, Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Ideiak eta proposamenak ematea trenbidea Gasteizen integratzeko informazio-azterlana idazteko eta eraikuntza-proiektua definitzeko.

- Entzunaldiaren barruan azterlanari eta eraikuntza-proiektuari egin beharreko alegazioak prestatzea, horiek proiektua hobetzeko baliagarriak izan daitezen, berrikusten ari den mugikortasun planari eta Udalak agintaldi honetan ezarri nahi dituen mugikortasun politika berriei jarraituz, gainerako euskal administrazioekin koordinaturik.

- Ezagutzen dugun heinean, gasteiztarrei proiektua zertan den azaltzea, Udalak partaidetzarako dituen baliabideak eta prozesuak erabiliz.

- Azken proiektua herritarrei jakinaraztea, informazio eta zabalkunde prozesu zabal baten bitartez, baita horrek dakartzan onurak eta eraginak eta gauzatzeko aurreikuspenak ere.

- Lurperatzeak libre utzitako espazioa hiriko proposamen berriei doitzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.1.2 - Forondako Aireportua sendotzea

100%

Gasteizko Udalak Gasteizko aireportua gehiago eta hobeto erabiltzeko lan egingo du, karga-aireportu gisa duen posizioa hobetuz eta aireportuko industria-jarduerak areagotuz. Horrez gain, touroperadoreak berreskuratzeko eta bidaiarien hegaldi erregularren kopurua handitzeko lan egingo da, 2023an 250.000 bidaiari izateko.

VIA sozietatean parte-hartuz, aireportuaren eta hiriburuen arteko zuzeneko konexioak sustatuko dira, hiru aireportuetan dauden hegaldiak arrazionalizatuz, bakoitzak bere potentzial osoa ustia dezan. Hiru aireportuen kudeaketa koordinatuaren alde lan egingo dugu.

Bidaiarien operazioak sustatuko dira, promozio neurriak eta charter hegaldiak baliatuz eta hegaldi erregular berriak erakarriz.

Gainerako euskal erakundeekin lan egingo dugu aireportua "aireportua industrial" gisa indartzeko, hau da, salgaien garraiorako aireportu gisa, inguruan industria aeronautikarekin lotutako jarduera ekonomikoen parke bat sortzeko proposatuz; hori aireportutik eta hiritik hurbil legoke, baita Gasteiz-Miranda jarduera ekonomikoen korridoretik ere. PIF (mugak ikuskatzeko postua) eta 24 orduz irekita egotea defendatuko dugu, eta lan egingo dugu Forondako aireportua edukiera handiko sarearekin konektatzeko.

Gainera, aeroklubak bertan jarraitzearen eta sustatzearen alde egingo dugu, eskola, sentsibilizazio-lekua eta gure hiriaren historiako zatia den aldetik.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.1.3 - Jundizko plataforma intermodala garatzea

70%

Arasur-Jundiz-Foronda ardatza sustatzea, Arasurreko tren geltokia garatuz, Gasteizko Garraio Zentroa (CTVI) eta Jundizko intermodalitatea bultzatuz eta tren-autobidea eta salgaien geltoki intermodala garatzen lagunduz, penintsularen erdialderantz eta mendebalderantz salgaien korridore bat sortzeko asmoz.

Gainerako administrazioekin lankidetzan arituko da Udala, tren-geltokiaren proiektua zein Jundizko zentro logistikoarena definitzen eta dagozkion hirigintza egokitzapenak egingo ditu, HAPOa aldatuz edo bateragarritasun plan bat eginez.

Helburua da Jundiz lehen mailako nodo logistikoa bihurtzea, Euskadiko industrialderik handienak berez duen erakargarritasuna handituz: ia zazpi miloi metro koadro du, eta estrategikoki kokatuta dago, Madril-Irun A-1 autobiaren ondoan eta Forondako aireportutik hamar kilometrora. Jundizko industrialdea korridore atlantikoarekin lotuko da eta errepidetik zirkulatzen duten kamioien kopurua murriztuko da, tren bidezko garraioa erabiltzea ahalbidetuz (Araban eta Jundizen intermodalitatea sustatzea, baita salgaiak trenez garraiatzeko ere).

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 30% Iragarrita
  • 70% Gauzatzen
  • 100% Eginda
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 9.1. Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak egitea, eskualde-mailako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne, garapen ekonomikoa eta giza garapena babesteko, arreta berezia eskainiz pertsona guztiek horiek modu arrazoizko eta bidezkoan erabiltzeko aukera izateari.
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2 Ildoa - Mugikortasuna eta barne-konektagarritasuna hobetzea

92%
1.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 6
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

1.2 ildoko konpromisoak

1.2.1 - Autobus Elektriko Adimentsua abian jartzea

100%

2. linea periferikoan autobus elektrikoaren sistema (BEA) ezartzeko konpromisoa hartu du Udalak, semaforoetan lehentasuna duelarik; horretarako, erreiak egokituko dira, ingurua urbanizatuko eta geltoki berriak eraikiko, eta ibilbidearen zati handi batean bideak erreserbatuko dira L-2 A eta B lineetarako.

Halaber, 13 autobus erosiko dira, % 100 elektrikoak, pantografo bidezko karga sistema dutenak eta geltokiko txartel-banaketa; hornitutako ibilgailuak kargatzeko azpiegiturak egingo dira (kargatzeko bi gune ibilbidearen barruan jarriko dira - Mendizorrotza eta El Boulevard-, eta beste bat, mantsoago kargatzeko, zehazteke dagoen leku batean); eta dauden garraio-sistemak koordinatzeko seinaleztapena garatu eta egokituko da, baita komunikazio eta txartel sistemak ere.

Jarduera hauek egingo dira: gauzatze proiektua garatzea, urbanizaziorako eta behar diren azpiegiturak eraikitzeko obrak, autobus eta ekipamenduen hornidura, eta autobusak, kargatze-sistema eta ekipamendua 15 urtez mantentzea.

Ekimen horren helburuak honako hauek dira:

- Garraio publikorako edukiera handiko sistema bat ezartzea, % 100 elektriko diren eta 0 emisio duten hiri-autobusak baliatuz.

- Hiri autobusen flota teknologia berrietara egokitzea.

- Eskaera handiena duen linearen igarotze-maiztasuna laburtzea.

- Hiri-mugikortasunaren efizientzia hobetzea, CO2ren isurketak, kutsadura akustikoa, baliabide fosilen kontsumoa eta airerako emisioak murrizten laguntzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.2 - Unibertsitaterainoko tranbia abian jartzea

100%

Tranbia unibertsitatera hedatzeko proiektua dagoeneko gauzatzen ari da. Lanak 2019ko azken hilabeteetan burutzea aurreikusi da.

Obrak bukatutakoan, luzapena funtzionamenduan jarriko da, hiru geltoki berrirekin: Florida, Hegoalde eta Unibertsitateak.

Tranbiaren luzapenak Adurtza eta San Kristobal auzoei zein unibertsitate-campusari emango die zerbitzu.

Proiektuaren kostu osoa 10.500.000 eurokoa da eta Udalarentzako kostua 1.837.500 eurokoa izango da. Helburuak:

- Tranbia hegoaldearekin eta unibertsitatearekin konektatzea.

- Hiriko tranbia-sarea eta herritarrentzako eskaintza handitzen jarraitzea (1,4 kilometro gehiago).

- Unibertsitatera eta ingurura doazenei tranbiaren konexioa eskaintzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.3 - Tranbia Salburura eta Zabalganera luzatzea

100%

Behar diren obrak eta jarduerak abiaraziko dira Salbururako tranbia linea berria ezarri eta zerbitzuan jartzeko. Hedapenak Salburua eta Santa Luzia auzoak erdialdearekin zuzenean lotuko dituzte, baita Lakuako autobus geltokiarekin eta gaur egun dauden lineek zerbitzu ematen dieten alderdiekin ere.

Florida kaletik, Iliada ibilbidetik eta Salburua bulebarretik igaroko da, Joan Karlos I.aren hiribidean amaitzeko. Bost geltoki izango ditu: Santa Luzia, Salburuko gizarte etxea, Nicosia, Salburua eta Joan Karlos I.aren hiribidea.

Gainera, tranbia Zabalganera luzatzeko informazio-azterlana bukatuko da, auzo hori oraingo plataformarekin lotzeko, eta eraikuntza-proiektua idatziko da.

Helburua da tranbiaren sarea 2,5 kilometro handitzea.

Udalarentzako kostua 4.345.950 eurokoa izango da (proiektuaren kostu osoa: 24.834.000 €).

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.4 - TUVISAren flota berritzea

75%

Hau da Udalaren konpromisoa: autobusen flota berritzea eta egoera optimoan mantentzea. Honez gain, ingurumen eta gizarte arloko onurak dakartzaten teknologia berriak ezartzea ere (zerbitzuaren kalitate hobea) planteatzen da. Helburuak hauek dira:

- Eraginkortasuna eta efizientzia irizpideak betetzen dituen garraio publikoa bermatzea.

- Hiriko kalitate-parametroei eusten laguntzea (CO2 emisio gutxiago, kutsadura akustiko txikiagoa, irisgarritasun unibertsala sustatzea...).

- Irizpide kualitatiboak aintzat hartzea, prestazio hobeak dituzten autobusak erabiliz.

- Irizpide kualitatiboak aintzat hartzea, igarotzeko maiztasun handiagoa lortzearren.

- Industrialdeetarako garraioa hobetzea.

Horretarako, autobus eraginkorragoak eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriagoak erostea planteatzen da, flota berritu ahal izateko eta klimarekin eta energiarekin lotutako eskakizun berriak betetzeko. Halaber, mugikortasun plan bat landuko da, Gasteizko auzoak industrialdeekin lotzeko eta, BEA eta Adurtza eta Salburuko tranbia ezarritakoan, garraio-lineen mapa berriro diseinatuko da.

Agintaldi bakoitzean autobusak berritzeko plan bat ezarriko da, urtero modu orekatuan unitate berriak hornitzea ahalbidetuko duena.

Aurreikusitako inbertsioa, 2020 urtean, 7.500.000 eurokoa da (13 bus elektriko, BEA). 2021 eta 2023 artean, autobus berriak hibridoak badira, 5.500.000 € inguru; %100ean elektriko badira, 8.500.000 € inguru.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.5 - TUVISAren kotxetegi berriak

75%

Bus elektrikoen kargatze-sistema geldoa kokatzeko kotxetegi berrien eraikuntza-proiektua; horietan TUVISAren linea guztiak sartuko dira, dauden baliabideak optimizatuz eta lan-fluxuak sistema berriei egokituz.

Behin proiektua definituta, instalazioak (bulegoak, lantegiak eta kotxetegiak) eraikiko dira, ibilgailu elektrikoak ezarri (transformazio-zentroa), jendeari arreta eman, zerbitzua kudeatu eta ibilgailuak onik zaindu eta konpontzeko. Bide batez, kotxetegiak eraikitzen diren lursailaren ingurua urbanizatuko da.

Helburua da hiri autobusen garraioaren udal konpainia hartzea; arkitektura informatikoa eta elektrizitate-konexioen sarea diseinatzea, kudeaketarako eta motore elektrikoz dabiltzan ibilgailuetarako teknologia berriak garatzea ahalbidetzeko; eraikin jasangarriagoak eta ekologikoagoak diseinatzea, eta natur baliabideak optimizatzea, estalkian eguzki-plakak instalatuz.

Proiektu honetan aurreikusitako inbertsioa 25.000.000 eurokoa da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.6 - Aparkalekuak egokitzeko estrategia

75%

Aparkalekuen gida-plana idatzi eta gauzatzea: gaur egun bizitegietan dagoen aparkalekuen eskaria eta eskaintza globala aztertuko du, zonen arabera, zehazteko non den posible kaleko aparkalekuen eskaintza beste erabilera batzuetarako doitzea, non sortu behar diren aparkaleku osagarriak, edo zein izan beharko luketen formularik egokienak aparkalekuen eskaera kudeatzeko (2020ko udazkena).

Aparkaleku arautuaren eremua (TAO) berrantolatu eta hedatzea. Aparkaleku arautuaren eremua garai bateko ingurabidearen barruan dauden super etxadi guztietara zabaltzea. Helburua da egoiliarrei aparkalekua eskaintzea eta, aldi berean, ibilgailu pribatua erabiltzeko gogoa apaltzea beste bide jasangarriago batzuez egin daitezkeen joan-etorrietarako (2021eko uda).

2020. urtearen amaieran, Aparkalekuen Plan Zuzentzailearen Baldintza Teknikoen Agiriaren zirriborroa daukagu.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.6. Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen-inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal-hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
  • 11.7. Hemendik 2030era, berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera unibertsala ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

1.2.7 - Super-etxadiak garatzea. Hiri-mugikortasun iraunkor eta segurua

100%

Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana (2020-2030) onetsi nahi du Udalak.

Besteak beste, hirian garraiobide ezberdinen erabilera egokitzeko neurriak ezartzea aurreikusten du planak, segurtasuna hobetzearren.

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuei (esaterako, patineteak) erreparatuko zaie, berariazko araudia landuz, eta oinezko, bizikleta, patinete eta abarren arteko bizikidetza hobetzeko kanpainak eginez.

Super etxadiak ezartzea da konpromiso honetako beste erronka handietako bat. Funtsezko neurrietako bat da, mugikortasun seguruagoa eta iraunkorra lortzeko bidean.

Proiektuaren helburuak:

- Hiriaren eta espazio publikoaren eredu berria sendotzea, mugikortasun iraunkor, eroso, seguru eta inklusiborako.

- Bizikletaz ibiltzeko hiri seguru eta erosoa lortzea.

- Ibilgailuaren erabilera arrazionalizatzea.

- Emisioak murriztea.

- Herritarrei bizikidetza-arauak betetzearen premiaz kontzientzia harraraztea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
3. Osasuna eta ongizatea
  • 3.6. Hemendik 2020ra, erdira murriztea munduan trafiko-istripuen ondorioz eragindako heriotza- eta lesio-kopurua.

1.2.8 - Bide-segurtasunaren Plana

100%

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilera arautzea. Araudi argia landuko dugu, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) erabilerari buruzko udal ordenantza baten bidez.

trafiko-istripuen biktimen erregistroa sortuko dugu, estatistika homologatu batez, eta horrek hobetzeko puntuak identifikatzea ahalbidetuko du, istripuak gutxitzeko eta oinezkoen, txirrindularien, ibilgailu motordunen gidarien, MPIen erabiltzaileen eta abarren segurtasuna hobetzeko neurriak hartzearren.

Gasteizko mugikortasun seguru eta iraunkorraren mapa egingo dugu (2021eko maiatza).

Sistema bat ezarriko dugu semaforo-erregulazioak, istripu gehien gertatzen diren lekuak, bizikleten erabilera sustatzeko lasaitutako eremuak, 30 km-ko eremuak, eta ikasleentzako lehentasunezko ibilbide seguruak berrikusteko.

Hiriko mugikortasuna arautuko dugu, ordutegiak eta eskola zein lan jarduera kontuan hartuz; arazoak sortzen ari diren bide azkarrak aztertuko ditugu, abiadura moteltzeko, baita puntako orduetan pilaketak sortzen diren bideak ere.

Patinete elektrikoa erabilera arautuko dugu, mugikortasun iraunkor partekatuko zerbitzuak sortuz irtenbide iraunkor eta sinpleak ematen dituzten operadoreen bitartez.

Udaltzaingoaren laguntza izango dugu aldaketaren dinamikan, araudiari buruzko informazioa eta prestakuntza eman eta hura betetzen den zaindu dezaten.

Informazioan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan oinarritutako komunikazio-estrategia abiaraziko dugu, hiriko zirkulazio arauak ezagutarazi eta portaera ezegokiak prebenitzeko.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.2.9 - Latonoamerikako biribilgunean trafiko pribatuari irtenbidea emateko proposamena

100%

Latinoamerikako biribilgunetik 65.000 ibilgailu inguru igarotzen dira egunean, hau da, Gasteizen dauden ibilgailu guztien % 50 ia. Trafikoaren fluxua eta gune horretan bat egiten duten garraiobide ezberdinen arteko bizikidetza erraztea da helburua.

Latinoamerika plazarako eraikuntza-proiektua idatzi eta onetsiz, biribilgunea moldatu eta ingurune atseginagoa sortu nahi da, eta baldintza egokiak eskaini garraiobide ezberdinak behar den arintasunez zirkulatu daitezen bertatik, Arabako hiriburuko trafiko-dentsitate handienetako bat baita.

Proposamenak Mugikortasun Planaren filosofiari jarraitu behako lioke, alegia, garraiobide jasangarriagoak sustatu; BEAri ere lekua utzi beharko lioke, eta txirrindulari eta oinezkoen zirkulazioa hobetu autobus geltokiaren eta Arriaga parkearen eta erdialdearen artean.

Udalak Latinoamerika plazan trafikoa lurperatzeko eraikuntza proiektua izango du 2020ko maiatzean, eta 2021eko urtarrilerako finantzaketa plana izatea espero dute.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.3 Ildoa - Vitoria-Gasteiz marka mugikortasun iraunkorraren erreferente bihurtzea

92%
1.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

1.3 ildoko konpromisoak

1.3.1 - “Future and logistic Mobility Lab” abian jartzea

100%

“Future and logistic Mobility Lab” berriak ahalbidetuko du Gasteizek mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustua indartzea.

Laborategiak munduan erreferentziazkoak diren mugikortasun-ereduak aztertuko ditu, hiri-mugikortasunari buruzko esperientziak eta ikasketak trukatuko ditu, eta saiakuntza-bankua izango da gure ehun ekonomiko eta industrialaren trantsizio energetikorako irtenbideak eta alternatiboak aztertzeko eta logistikako eta azken miliako irtenbideak emateko.

Laborategia abian jartzeko, mugikortasun-joeren diagnostikoa egingo da, lanaren aztergaiak garatuko, eta ildo estrategikoak eta helburuak definituko. Hori guztia kontsulta-prozesu batean oinarrituko da.

Aurreikusitako inbertsioa 150.000 eurokoa da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
7. Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea
  • 7.a. Hemendik 2030era, nazioarteko lankidetza areagotzea, energia garbiari lotutako ikerketarako eta teknologiarako sarbidea ahalbidetzeko. Hemen sartuko dira iturri berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak. Hemen sartzen da, halaber, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea.
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 9.2. Industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta, hemendik 2030era, nabarmen areagotzea industriak enpleguari eta barne-produktu gordinari egiten dion ekarpena, bat etorriz egoera nazionalekin, eta ekarpen hori bikoiztea aurrerapen txikieneko herrialdeetan.
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.3.2 - Gasteizko Mugikortasun-Zentroa abian jartzea

75%

Mugikortasunarekin eta zerbitzu osagarriekin lotutako proiektuek espazio edo edukitzaile bat eskatuko dute etorkizunean.

Gasteiz mugikortasunaren alorrean nazioarteko erreferente izatea planteatzen badugu, Mobility Lab-etik, Arabako Lurraldeko Garraio Agintaritzatik edo zerikusia duten beste zerbitzu batzuetatik datozen ekimen eta proiektuak hartzeko moduko zentro bat sortzeko oinarriak jarri behar ditugu.

Horrenbestez, "edukitzaile" bat bilatu eta abian jartzea proposatzen da, mugikortasunarekin lotuta garatzen ari den —eta datozen urteetan handituko den— eduki guztia hartzeko.

Udal espazioak berreskuratu eta berrerabiltzeko ikuspegi batetik, udalak dituen eraikin eta lokalen artean zeinek duen horrelako zentro bat hartzeko aukera aztertu eta balioetsiko da. Hartara, zerbitzu berri eta eraginkorrago bat emango dugu espazio bakarrean (horrek baliabideak aurreztea ahalbidetuko du) eta, bide batez, erabiltzen ez den udal areto edo eraikin bat baliatuko dugu.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

1.3.3 - Azken miliako banaketarako proiektu pilotua

100%

Paketeak banatzeko prozesuaren azken urratsei deritzegu "azken miliako" banaketa. Hau da, zentro logistikotik hartzailearengana artekoak.

Pakete txikien banaketak ibilgailu txiki eta ertainen joan-etorria sortzen du hirian, eta horrek eragina du trafikoan zein airearen kalitatean.

Alderdi horiek konpontzeko asmoa duen proiektu pilotu bat jarriko da martxan, salgai horiek guztiak jasotzeko zentro logistiko bat eta ibilgailu elektrikoen bidezko banaketa-sistema bat barne hartzen dituena; hartara, hiritik zirkulatzen duten ibilgailuen kopurua murriztuko da, baita emisioak ere, eta trafikoa arinagoa izango da.

Udalaren jabetzako leku bat bilatuko da, salgaiak jasotzeko zentroa izan dadin, eta ibilgailu elektrikoen flota bat (ibilgailu mota zein den aztertuko da) baliatuko da banaketa modu eraginkor eta iraunkorragoan egiteko.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.2. Hemendik 2030era, pertsona guztientzako garraio-sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun-egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak).

2 - Segurtasuna, zerbitzu publikoak eta pertsonen zaintza

90%

Gasteiz hiri segurua da, Euskadiko hiririk seguruena gara, eta Estatuko seguruenetako bat. Baina ezin gara ahaztu segurtasunik ezaren, delinkuentziaren eta etxebizitzen okupazioen kontra irmo lan egiteaz. Segurtasuna hobetuko dugu, kaleetan polizia gehiago izango dugu, eta prestakuntza eta baliabide hobeak emango dizkiegu, hiria are seguruagoa izan dadin.

Funtzionatzen duen hiriak zerbitzu publiko onak ditu. Garbiketa, gizarte etxeak eta udal eraikinak, gazteria eta berdintasun politikak... zerbitzu publikoen oinarria dira, eta hiriak ondo funtzionatzeko gakoa.

Zerbitzu publikoez ari garela, arreta berezia eman behar diegu pertsonak zaintzera zuzendutakoei. Adinekoak, haurrak, desgaitasuna duten pertsonak... zaindu eta babesten dituen hiria. Bakea eta bizikidetza baliotzat dituen hiria.

Azken batean, Gasteiz hiriaren bereizgarria bizi-kalitateak izaten jarrai dezan nahi dugu. Segurtasuna, zerbitzu publikoak eta pertsonen zaintza.

2.1 Ildoa - Gasteiz, hiri segurua

80%
2.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

2.1 ildoko konpromisoak

2.1.1 - Polizia lokal modernoa eta gertukoa

75%

Udalak Udaltzaingo modernoago eta hurbilago baten alde lan egiteko konpromisoa hartzen du. Horretarako, plantillari prestakuntza egokia emango die lanpostuarekin, berdintasunarekin eta LGTBI pertsonekin lotutako gaietan, baita herritarrekiko komunikazio eta harremanen alorreko trebetasunak lantzeko ere.

Helburuak hauek dira:

- Plantillaren prestakuntza-maila sendotzea, oinarrizko mailak abiapuntutzat hartuta espezializaziora iristerik izan dadin.

- Prestakuntzaren bidez, lan egiteko lanabes berriak eta esku hartzeko ikuspegi berriak ematea.

- Trebetasun berriak eskuratzea herritarrekin jardun eta erlazionatzeko orduan, hurbileko poliziaren alderdia sustatuz.

- Gizarte errealitate jakin batzuei buruz prestatzea, tentuz ibiltzea eskatzen baitute, esaterako, genero-indarkeria edo LGTBIfobia.

Konpromiso hori honela gauzatuko da: prestakuntza-ikastaroak, Arkautiko Akademiaren, Gasteizko Udalaren edo beste administrazio edo entitate batzuen bitartez. Lau urtean 300.000 euroko inbertsioa aurreikusita, langile guztiei prestakuntza eman nahi diete.

Genero-ikuspegia:

Indarkeria matxistari buruzko prestakuntza emango da; ohikoa da emakumeekin jardutea eta esku hartzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Segurtasunaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.1.2 - Herritarren segurtasuna hobetzea

75%

Herritarren Segurtasunaren Sailaren lehentasunetako bat da etengabeko hobekuntza bilatzea delituen indizean, eta herritarrek segurtasuna nabaritu dezaten laguntzea.

Zehazki, agenteen kopurua handitu nahi da, eta dauden atalak indartzea. Zenbait atal indartuko dira, besteak beste, genero- eta familia-indarkeriaz arduratzen dena.

2021erako langile berriak atxikiko zaizkie atal horiei, agenteen kopurua handituta.

Genero-ikuspegia:

Besteak beste, genero- eta familia-indarkeriaz arduratzen den atala indartuko da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Segurtasunaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
5. Genero-berdintasuna
  • 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
  • 5.2. Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexu-ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.1. Nabarmen murriztea indarkeria-mota guztiak, eta horiei lotutako heriotza-tasak, mundu guztian.

2.1.3 - Herritarren Segurtasunaren komunikazio Plana

100%

Agintaldirako komunikazio-plana lantzea da helburua.

Komunikazio-kanal sistematizatuak ezarriko dira, informazio-fluxuak hobetzeko sailaren barruan zein gainerako udal sailekin, baita beste administrazio edo entitate batzuekin ere, koordinazio eta eraginkortasun handiagoa lortze aldera.

Orobat, herritarrek hobeto ezagutuko dute Herritarren Segurtasunaren sailak egiten duen lana, herritarrek sailari buruz duten irudia hobetzeko asmoz.

Plana egiteko, 2019-2020 aldian Gazte Enplegu Planaren esparruan kontratatutako langileengana jo da. Plana idazteko azken fasean dago.

Genero-ikuspegia:

Aurreikusitako inkestetan sexuaren aldagaia hartuko da kontuan. Komunikazio-planak indarkeria matxistaren atalari buruzko ekintza espezifikoak barne hartuko ditu.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Segurtasunaren Saila
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

2.1.4 - Udaltzaingoaren ibilgailu-flota hobetzea

100%

Ibilgailuen flota pixkanaka berritu nahi da, berriak erosiz edo errentan hartuta eta ibilgailu zaharrenak edo egoera txarrenean daudenak ordeztuz (kamioiak, furgonetak, autoak, motorrak).

Ibilgailu hibridoak eta baita elektrikoak ere txertatu nahi dira flotan, iraunkorragoa eta emisio txikiagokoa izan dadin.

Aurreikusitako aurrekontua 600.000 eurokoa da eta helburua da 24 ibilgailu berriak erostea: kopuru honen barne, 10 hibrido edo elektrikoak.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Segurtasunaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.1.5 - Herritarren Segurtasunaren sistema informatikoak berritzea

50%

Informazioaren Teknologien Sailarekin batera, sistema informatiko integratua diseinatu eta ezarriko da.

Zehazki, neurri hauek planteatzen ditu proiektuak:

- Informatika ekipoak pixkanaka berritzea.

- Sailean dauden informatika-sistemen ordez kudeatzaile bakarra jartzea.

- Saila sistema informatiko integratu batez hornitzea, zeinak Gasteizko Udaleko gainerakoekin eta beste administrazio edo entitaterekin (Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzua) konektatzeko ahalmena izango baitu.

- Komunikazio-zentral modernoa eta arinago bat lortzea.

Aurreikusitako inbertsioa: 200.000 euro.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Segurtasunaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.2 Ildoa - Kalitateko zerbitzu publikoen defentsa

93%
2.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 11
gauzatze-aldian 4
baztertuak 0

2.2 ildoko konpromisoak

2.2.1 - Garbiketarako eta hondakinen bilketarako zerbitzua hobetzea

75%

Garbiketarako eta hondakinen bilketarako zerbitzu berria abian jartzea, hobekuntza handiekin, egungoaren aldean. Garbiketaren esparruan, urez garbitzeko sistema berri bat, ekipoen balio-aniztasuna eta industria-eremuen hobekuntza.

Hondakinen gaikako bilketa bultzatzea: birziklatze-lekuak ugaldu, bilketa-maiztasunak hobetu eta materia organikoaren gaikako bilketa ezartzea —sarraila elektronikoa medio, erabiltzaileak identifikatzen direlarik, fiskalitate progresiboa ahalbidetze aldera—.

Banako konpostatzea nahiz komunitarioa sustatzea, esparru urbanoan.

Aurreikusitako inbertsioa: 107.622.462,96 euro, 4 urtean.

Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.2.2 - Hezkuntza Zerbitzuaren 2016-2022 aldirako Plan Estrategikoa garatu eta ebaluatzea

100%

Une honetan, Hezkuntza Zerbitzuaren Plan Estrategikoa garatzen ari gara. Esparru-agiri horrek gidatzen ditu Zerbitzuaren zereginak.

Datozen urteetan, planean jasotako jarduerez gain, lan hauek egin beharko lirateke:

- 2018-2020 aldiko programazioa gauzatu eta jarraitzea.

- 2020-2022 aldiko programazioa diseinatu, gauzatu eta jarraitzea.

Mugarri nagusiena izango da 2022ko bigarren seihilekoan egin beharreko Planaren ebaluazioa.

Genero-ikuspegia:

- Hezkuntza Zerbitzuaren Plan Estrategikoa genero ikuspegia kontuan hartuz landu zen, eta genero berdintasunean hezteko ekintzak ezartzea aurreikusten du.

2020ko azaroa: 2020-2022ko III. programazio-aldiaren dokumentua amaitzen ari da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
ods:
4. Kalitate oneko hezkuntza
  • 4.1. Hemendik 2030era, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza-emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu.
  • 4.2. Hemendik 2030era, haur guztiek lehen haurtzaroan eta aurre eskolako hezkuntzan arretarako eta garapenerako kalitatezko zerbitzuak eskura ditzaketela ziurtatzea, lehen hezkuntzarako prest egon daitezen.
  • 4.3. Hemendik 2030era, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate-irakaskuntza barne.
  • 4.4. Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua.
5. Genero-berdintasuna
  • 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
  • 5.c. Politika zuzenak eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.

2.2.3 - V. Gazte Plana lantzea

100%

Indarrean dagoen plana (2017-2019) ebaluatzen bukatzea, zenbateraino bete den jakin eta plan berria idazten hastearren.

Plan berria partaidetza-prozesu baten bidez landuko da, hiriko gazteek eta gazteen taldeek zeregin aktiboa izan dezaten, garatu beharreko lan-ildo nagusiak proposatuz. Gazteriako elkargunea izango da indarrean dagoen plana ebaluatzeko eta plan berria idazteko gune nagusia.

Gainera, 2020rako gazteriarentzako politiken irismenari buruzko informazioa izango dugu plan berria lantzean.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Gazteria Zerbitzua
Froga nagusiak:
ods:
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 8.3. Garapenera bideratutako politikak sustatzea, honako alderdi hauei babesa emango dietenak: ekoizpen-jarduerak, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza; eta mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta hazkuntza sustatzea, baina finantza-zerbitzuak eskuratzearen bidez ere.
  • 8.5. Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan egokia lortzea emakume eta gizon guztientzat, gazteak eta desgaitasunen bat dutenak barne; eta balio bereko lanarengatik soldata berdina eman dadila lortzea.
  • 8.6. Hemendik 2020ra, nabarmen murriztea enplegurik ez duten eta ikasten edo gaitzen ari ez diren gazteen proportzioa.
  • 8.b. Hemendik 2020ra, gazteek enplegua lortzeko mundu-mailako estrategia bat garatzea eta martxan jartzea, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Enplegurako Munduko Ituna aplikatzea.
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
  • 10.3. Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko.

2.2.4 - Gazteentzako aisialdi alternatiboaren eskaintza hobetzea

100%

Gasteizko Udalak gazteentzat erreferentziazkoa izango den aisialdi-eskaintza alternatiboaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du.

Estrategia horren barruan, GAUEKOAK programa, bi urterako esleituta dagoena, beste bi urterako berrituko da 2019an. Jarduerak eguneratu nahi dira, eta gazteen beharretara egokitu.

Gazteentzako espazioen erabilera ere aztertuko da, haiek jarduerak sortu eta sozializatzearekin lotuta.

Hirugarren ardatza esperientziarik ez duten gazteei sortzen laguntzea izango da (Sortzen eta Haziak).

Halaber, oporretako aisialdirako eskaintza ere handitu nahi da: oraingo eskaintzari (13-17 urte bitartekoentzako bi kanpamendu) jarduera osagarriren bat gehitzea aztertuko da.

Aurreikusitako inbertsioa:

- 612.000 euro, 4 urtean, Gauekoak programan.

- 218.000 euro, 4 urtean, Sortzen eta Haziak programetan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Gazteria Zerbitzua
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
3. Osasuna eta ongizatea
  • 3.5. Mendekotasuna sortzen duten substantzien prebentzioa eta tratamendua indartzea, estupefazienteen erabilera desegokia eta alkoholaren kontsumo kaltegarria barne.

2.2.5 - Berdintasunaren, sexu eta genero aniztasunaren eta intersekzionalitatearen aldeko apustua

100%

HARA berdintasun plana garatzea; horren barruan, garrantzi berezia emango zaio Emakumeen Etxean Jabetze Feministarako Eskola garatzeari, eta horretan laguntzeko idazkaritza tekniko bat sortuko da.

Emakumeen Etxearen proiektua abian jartzea, Udalaren eta Sorginenea elkartearen arteko kudeaketaren bitartez.

Genero-indarkeriaren prebentziorako estrategia garatzen jarraituko dugu, herritar orori —eta bereziki gazteei— zuzendutako prebentzio- eta prestakuntza-neurrien bitartez. Orobat, berraztertu egingo dugu genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko protokoloa.

Sexu- eta genero-aniztasunari dagokionez, martxan jarriko da LGTBI behatokia, eta LGTBI agenda ere garatuko da.

IV. Hara! Plana ebaluatzeaz gain, aldi horretan V. Plana egin eta onartuko da.

Aurreikusitako inbertsioak:

- 90.000 € Sorginenearekiko kogestio proiekturako.

- 30.000 € LGTBI behatokiaren hitzarmenerako.

- 360.000 € genero indarkeriaren prebentziorako.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Berdintasuna Zerbitzua
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
5. Genero-berdintasuna
  • 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
  • 5.2. Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexu-ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.

2.2.6 - Adinekoentzako programa berriak

100%

Adinekoentzako zentro soziokulturaletako egungo partaidetza-ereduaren funtzionamendua ebaluatuko da. Ebaluazio hori egin ondoren, ebaluazioaren emaitzen zabalkundea egingo da, eta, lortutako emaitzen arabera hobekuntzak inplementatzeko aukera emango digu horrek.

Gainera, adinekoen zentro soziokulturalak kudeatzeko baldintza-agiri berri bat aterako da: zabaldu eta dibertsifikatu egingo da lantegien eskaintza, zentroen dimentsio soziala eta komunitarioa indartuko, "Piztu zure auzoa" programa hiriko zona guztietara zabalduko, eta osasun-parkeetako programa sozio-motorra indartuko.

Aurreikusitako inbertsioa: 1.287.000 euro (4 urtean).

Genero-ikuspegia:

Adineko emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sustatzea adinekoentzako zentro soziokulturaletan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

2.2.7 - Adinekoentzako zentroak

75%

Helburuak:

- Berpizkundearen plazako eguneko arreta-zerbitzu berria irekitzea.

- San Martineko adinekoentzako zentro soziokultural berria irekitzea.

- Lakua-Arriagako Adinekoentzako zentro soziokulturala handitzea.

- Judimendin eta Santa Luzian adinekoentzako bi zentro soziokultural berri sortzea sustatzea.

Aurreikusitako inbertsioa:

- Berpizkundeko EAZ: 586.200 euro, inbertsioa; 110.000 euro, ekipamendua; 514.000 euro urtean, kudeatzeko.

- San Martineko AZSK: 823.050 euro, inbertsioa; 280.000 euro, ekipamendua; 246.000 euro urtean, kudeatzeko.

- Lakua-Arriaga, Judimendi eta Santa Luziako AZSK: azterlanaren arabera egingo da aurrekontua.

Genero-ikuspegia:

Emakumeen parte hartzea eta ahalduntzea sustatzea adinekoentzako centro soziokulturaletan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

2.2.8 - Animaliak Babesteko Zentroa eraberritzea

100%

Proiektu honen baitan, Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

- Animaliak Babesteko Zentroa eraberritzeko proiektua idaztea; lehiaketa-prozesuan dago.

- Zentroaren egitura eraldatzeko lana egitea, prozesuak eta zerbitzuak moldatzea, horiek emateko profil profesionalak eta udal plantilla balioetsi eta egokitzea.

Helburuak dira animaliak babestea eta haien ongizatea ziurtatzea

Hartutako animalien bizi-kalitatea hobetzea, instalazioak modernizatu eta handituz.

Harrera zerbitzua animaliek gaur egun dituzten beharrei egokitzea, haien bolumena eta tipologia kontuan hartuz.

Herritarren eta zentroko langileen eta kolaboratzaileen lasaitasuna, osasuna eta segurtasuna babestea.

Eraberritzeko aurreikusitako aurrekontua 1.000.000 eurokoa da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
15. Lehorreko bizitza
  • 15.8. Hemendik 2020ra, espezie exotiko inbaditzaileak sar daitezela prebenitzeko eta horiek lurreko nahiz uretako ekosistemetan dituzten eraginak nabarmen murrizteko neurriak hartzea, eta lehentasunezko espezieak kontrolatzea edo desagerraraztea.
  • 15.c. Ezkutuko ehizaren eta babestutako espezieen trafikoaren aurkako borrokari mundu-mailan ematen zaion babesa areagotzea, tokiko komunitateen ahalmena areagotuz, iraupen-aukera jasangarriak lor ditzaten.

2.2.9 - Haurren pobreziaren kontrako Ekintza-plana

100%

HANUPeko 1. ildo estrategikoan jasotako ekintzak abian jartzea eta ebaluatzea (haur eta nerabeei eta familiei zuzendutako jardueretan ekitatea sustatzea).

Haurren txirotasunaren aurkako Erakunde-adierazpena onestea.

Haurren txirotasunari buruzko laborategia, eta adituekin, erakundeekin eta udalerriko gizarte-eragileekin sarean lan egiteko beste ekintza puntual batzuk.

Genero-ikuspegia:

Zeharka hartuko da kontuan. Laborategian sustatzen den hausnarketan aditu gizon eta emakumeen parekotasuna

hartuko da kontuan, eta genero-ikuspegia landuko da edukien barruan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
ods:
1. Pobrezia desagertzea
  • 1.2. Hemendik 2030era, definizio nazionalen arabera pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren gizon, emakume eta adin guztietako haurren proportzioa erdira behintzat jaistea.
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.1. Hemendik 2030era, biztanle pobreenen % 40ren diru-sarrerek pixkanaka batezbesteko nazionala igaro dezatela eta kopuru horietan jarrai dezala lortzea.
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

2.2.10 - Haur eta Nerabeentzako Tokiko Plana

100%

2018an hasi zen aplikatzen Gasteizko Udalean Haur eta Nerabeentzako II. Tokiko Plana.

Une honetan plana gauzatzen ari da, eta haren indarraldia kontuan hartuz, burutzea, ebaluatzea eta 2022az geroztik plan berria lantzea da asmoa.

Hau da jarduera honen helburua: HANUParen azken ebaluazio-txostena egin eta diagnosi-azterlan berria hastea, 2022an.

Genero-ikuspegia

II. HANUP osoak txertatzen du genero ikuspegia zeharka. Diagnosiazterlanean ere aintzat hartuko da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
  • 10.3. Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko.
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.1. Nabarmen murriztea indarkeria-mota guztiak, eta horiei lotutako heriotza-tasak, mundu guztian.
  • 16.2. Amaiera ematea haurren kontrako tratu txarrei, esplotazioari eta indarkeria- eta tortura-mota guztiei.

2.2.11 - Zerbitzu zorroari buruzko dekretua

75%

Udalak eta Aldundiak gizarte-zerbitzuen alorreko eskumenak berrantolatzeko sinatu zuten esparru-akordiorako negoziazioei berriro ekitea eta bete gabe dauden konpromisori heltzea.

Honez gain, honako jarduera hauek garatuko dira:

- Adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzuetan eta adinekoei ostatu emateko zerbitzuetan sartzea arautzeko ordenantza onestea.

- Aurora etxebizitza komunitarioa irekitzea: lanak amaitzea, altzariak eta ekipamendua jartzea, langile-taldeaz hornitzea.

- Etxebizitza komunitarioetan leku berrien sorrera sustatzea: bideragarritasun-azterlana, obra-aurrekontua eta obren hasiera.

- Atsedena bermatzea zentro eta zerbitzuetan, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoen bitartez.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

2.2.12 - Gasteiz, hiri osasungarria

100%

Osasun Mahaia berpiztu eta birformulatzea, batzorde teknikoa handituz, udal sail guztiek eta beste erakunde batzuek (Osakidetza...) parte hartzeko gune gisa. Udal politika guztietan osasunaren estrategia zabaldu dadin sustatuko du Mahaiak, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitza emango die teknikariei.

Eskolan eta komunitatean herritarrak gaitzea era osasuntsuan bizi daitezen, promozio, sentsibilizazio eta prebentzio hezkuntza-programen bidez.

Udaleko langileekin esperientzia pilotu bat abiaraztea, elikadura osasungarriari, sedentarizazioari aurrea hartzeko jarduerei, adikzioen prebentzioari eta abarri buruzko prestakuntza emanez.

OMEren Hiri Osasungarrien Sarearekiko atxikimendua berritzea; horrek esan nahi du sareak 2019-2023 aldirako ezarritako helburu berriak aintzat hartzea.

Irizpideak ezartzea biodibertsitatearen alde egiteko eta azpiegitura berdeak diseinatzean osasuna eta jarduera fisikoa kontuan daitezen.

Aurreikusitako inbertsioa: 814.000 € (2019-2023).

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.2.13 - III. Osasun Plana

75%

Indarrean dagoen Osasun Plana (2013-2019) ebaluatzea, hala burututako ekintzen ikuspuntutik nola planaren beraren kudeaketa eta jarraipenaren ikuspuntutik, plan berriari begira zuzendu eta hobetzeko neurriak hartzearren.

Plan berria lantzeko, osasunaren egoeraren diagnostiko integrala egingo da, auzoz auzo, osasunaren ikuspuntutik eta osasunaren determinatzaile sozialen ikuspuntutik. Planaren helburuak zehazten lagunduko du azterketak.

Helburu horietan oinarrituz eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Planari jarraituz definituko da Gasteizko Osasun Plan berria, auzo bakoitzaren beharrak aintzat hartuta; udal arlo ezberdinen zeharkako ekintzak ere barne hartuko ditu, eta beste entitate batzuek (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza...) zein auzoetako agenteek (auzo elkarteak, botikak...) partaidetza-prozesu batean proposatutakoak.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

2.2.14 - Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Hiria

100%

Gasteizko Udalak 2018tik du Bizikidetza eta Aniztasun Plan bat, zeina erreferentziazko esparrua baita giza eskubideak eta aniztasuna oinarritzat hartzen dituen bizikidetza positibo bat sustatzeko ekimenak garatzeko.

Sustatu nahi den proiektu estrategikoak hiru ardatz nagusi izango ditu:

- Indarkeriarekin lotutako prestakuntza eta prebentzioa lantzea, horren adierazpen guztietan. Gasteiz, bakearen eta giza eskubideen hiria: bakearen kultura eta giza eskubideen defentsa funtsezkoak dira bizikidetza lortzeko.

- Bizikidetza Behatokia: komunitatean bizikidetza positiboa, baketsua eta berdintasunezkoa bermatzeko egin beharreko esku-hartzeak planifikatzeko tresna da.

- Irisgarritasun unibertsaleko plana: komunikazio argiari buruzko proiektua, gizarte etxeen programazioan proba pilotua sartuz (programazioan lan egiten dutenei prestakuntza emango zaie).

Hauek dira konpromiso horretan ezartzen diren mugarriak:

- Dagoen plana ebaluatzea eta bizikidetza plan berria edo plangintza estrategikoa proposatzea: 2020/2021.

- Bizikidetza Behatokiaren lan-esparrua ezartzea, baita jarduerak eta esku-hartzeak ere: 2020-2023.

Genero-ikuspegia:

Gizarte bizikidetza eta aniztasuna sustatzeko proiektuaren barruko jarduerek genero ikuspegia txertatzen dute. Jarduerak garatzeko oinarri den Bizikidetza eta Aniztasun Planean ere jasota dago.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

2.2.15 - Esparru-hitzarmena eta bizikidetzaren eta hezkuntza ekitatearen alorretako berariazko hitzarmenak garatzea

100%

Hezkuntza-ekitatea duen hiria lortzeko bidean aurrera egitea da Hezkuntza eta Kultura Sailaren lehentasunetako bat.

Hezkuntza segregazioaren kontra irmo lan egitea da gure konpromisoetako bat. Dagoeneko egin dira urrats batzuk Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta, eta agintaldi honetan bide hori urratzen jarraituko dugu, lehentasunezko bi ekintza bultzatuz:

- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin berariazko hitzarmenak sinatzea urtero.

- Hezkuntza konpentsazioko programa pilotua sustatzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
4. Kalitate oneko hezkuntza
  • 4.1. Hemendik 2030era, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza-emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu.
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
  • 10.3. Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko.

3 - "Ekonomia Berdea" eta enplegua sustatzea

85%

Gasteiz aldi berean erronka handi baten eta aukera handi baten aurrean dago. Maila globalean hainbat aldaketa gertatzen ari dira: klima-aldaketa; mugikortasun berria; energia, teknologia eta kontsumo aldaketak... horiek guztiek panorama konplexua osatzen dute, baina aukerez betea.

Hiri berdea bihurtzeko gai izan gara, erreferente "green" bat Europarentzat eta munduarentzat. Gure hiriak eraldatzeko gaitasun handia du; orain, gaitasun eta esperientzia hori eraldaketa ekonomikoaren zerbitzura jartzea da erronka. Badakigu nola egin: akordioa, konpromisoa eta lankidetza dira gakoa.

Hiriburu industriala gara, industria bertako BPGd-ren % 30 baita, eta industriak sortzen baitu enpleguaren zati handi bat. Hori dela eta, hiriko industriak arreta berezia eskatzen du, hots, inbertsioa erakartzea, industriari digitalizatzen laguntzea eta automobilgintzari ibilgailu elektrikoranzko trantsizio-prozesuan sostengu ematea.

Hiriaren ekonomia-sustapenak pauso kualitatiboa eman behar du, inbertsioak bilatzearen aldeko apustua egiten duten kudeaketa-irizpideetarantz. Beti ere kontuan izanda ekonomia-sustapenak ekonomia suspertu bai, baina ingurumenari kalterik egin gabe egin behar duela. Izan ere, bi kontzeptu horiek —garapen ekonomikoa eta iraunkortasuna— ezin dute jarraitu aurkakoak izaten, eskutik helduta joan behar dute.

3.1 Ildoa - Hiriaren garapen ekonomikoari eta industriari laguntzea

86%
3.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 3
gauzatze-aldian 4
baztertuak 0

3.1 ildoko konpromisoak

3.1.1 - Garapen ekonomiko iraunkorra bultzatzea

75%

Helburuak:

- Gasteizek udalerri iraunkor gisa duen posizionamendua indartzea, pertsonei nahiz enpresei laguntzeko estrategia eta tresnak landuz.

- Ingurumen-politikak enplegurako aukera berriak bultzatzeko baliatzea.

- Aukera-espazioen sorrera erraztea, ekonomia berde eta zirkularrean.

- Enpresekin lan egitea, baliabide naturaletan eta kliman eragin txikiagoa duten negozio-ereduetara trantsizioa egitea errazago gerta dakien.

- Pertsonen bizitza-kalitatea hobetzea bilatzen duen ekonomia berri baten garapenean aurrera egitea, planeta babestu eta zaintzeaz batera.

Egiteko jarduerak:

- Ekonomia berde eta zirkularreko enpresentzako diagnostiko- eta aholkularitza-zerbitzua.

- Ekonomia berde eta zirkularra Udalaren enplegu-sorkuntzarako politiketan txertatzea.

- Hainbat eragilek ekonomia berde eta zirkularraren garapenean egindako lana aintzakotzat hartzea

- Proiektu europarren lan-ildo bat sortzea, eta ekonomia berde eta zirkularraren alorreko enpresak nazioartekotzen laguntzea.

- Enpresa-organizazioekin, finantza-erakundeekin, hezkuntzaren sektorearekin eta besterekin elkarlanean jardutea, ekonomia berde eta zirkularraren inguruan negozioa sortzeko.

- Sailen arteko talde bat sortzea, ekonomia berrirako trantsizioaren oinarriak landu ditzan.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: % 40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Komunikazioa, sustapena eta sentsibilizazioa
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Kanpaina definitzea: helburuak
  • 50% Baliabideen zuzkidura: lizitazioak, hala badagokio
  • 75% Aurreikusitako ekintzak abian jartzea
  • 100% Ebaluazioa/emaitzak, aldez aurreko definizioan oinarrituta
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

3.1.2 - Garapen lokalerako bulegoa sortzea

75%

Helburuak:

1)Industria-, logistika- eta enpresa-inbertsioen erakarpena sustatzea.

2)Aktibo dauden enpresak zabaltzen edo lekuz aldatzen laguntzea.

3)Inbertitzaile berriak erakartzea, merkataritza-parkea handitu eta merkataritza iraunkorra gara dezaten.

4)Biltzarrak, feriak, profesionalen bilkurak edo kultur hitzorduak erakartzea, hiria dinamizatzen eta bisitarien fluxu berriak sortzen lagunduko baitute.

5)Sektoreko eragile publiko eta pribatuen arteko koordinazioa hobetzea.

Garatu beharreko jarduerak:

- Lantalde tekniko bat sortzea.

- Tramitazio administratiboa arintzeko barne-protokolo bat lantzea.

- Biltzarrak, konbentzioak eta pizgarri-bidaiak erakartzea, merkaturatze aktiboko estrategia baten bitartez.

- Preskriptore pribatuei laguntzea, ekitaldi iraunkorrak egiteko hautagaitzak aurkez ditzaten.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

3.1.3 - Industriari laguntzea

100%

Helburuak:

1)Gasteizen lehiakortasuna sendotu eta hobetzea, hiri industrial gisa.

2)Industrialdeak jarduera ekonomiko berriak ezartzeko erakargarri bihurtzea, sarbideak eta ingurua birgaitu eta hobetuz.

3) Enpresa-ehuna 4.0 arora egokitzen laguntzea.

4) Aukera ekonomiko berriak bideratzea, kalitateko lanpostuak sortu eta dagoen enplegua sendotu dadin.

5) Sektoreko eragile publiko eta pribatuen arteko koordinazioa hobetzea.

Garatu beharreko jarduerak:

- 2020-2023 Industria Plana idaztea.

- Enpresak sendotzea bultzatuko duen laguntza-ildo berria.

- Industrialdeetara joateko mugikortasuna hobetzea, garraio publikoa eta bidegorriak direla medio.

- Industrialdeetan banda zabaleko sareak hobetu eta hedatzea.

- Enpresekiko harremana handitzea, haien kezkak hurbilagotik ezagutzeko.

- Udalerriko prestakuntza-entitateekin, ikerkuntza-zentroekin eta enpresekin harreman estrategikoak lotzea.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

3.1.4 - Ekintzaileentzako laguntza

100%

Helburuak:

1) Ekintzailetza bultzatzea, bere alderdi guztietan, merkatu-hobi berriak aintzat harturik.

2) Ekintzaile berrien prestakuntza eta gaikuntza teknikoa areagotzea.

3) Ekintzaileei laguntzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea, proiektua abian jartzearen arriskuak gutxituz, lehiakortasuna bultzatuz eta lankidetza-sareak sor daitezela ahalbidetuz.

4) Gizarte berrikuntzaren arloko ekintzailetza bultzatzea.

5) Emakumeen ekintzailetza indartu eta hobetzea.

Garatu beharreko jarduerak:

- 2020-2021 ekintzailetza-programa diseinatzea.

- Ekintzaileentzako bekak hobetzea.

- Ekintzaileei bidea egiten laguntzea.

- Enpresa-zentroak sustatzea, ekintzailetzaren ekosistema bat sortzeko funtsezko elementu diren aldetik.

- Emakume ekintzaileen foroak bultzatu eta hobetzea.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:

3.1.5 - Hirian turismo garatzea

100%

Helburuak:

1)Turismo iraunkorra Gasteizen marka gisa sustatzea toki, estatu eta nazioarte mailan, turismo-sektore pribatua eta herritarrak inplikatuz.

2) Gasteiz turismo-helmuga adimentsu gisa kokatzea, kudeaketa iraunkorrago eta ingurunearekiko arduratsuago baten bitartez.

3) Sektoreko eragile publiko eta pribatuekiko harreman-sareak lotu eta indartzea.

Garatu beharreko jarduerak:

- Gasteizko Turismoaren Gida-plana (2020-2023) idaztea.

- Ferietara eta turismoa eta MICE ekitaldiak sustatzeko jardueretara joatea.

- Green Capital/ Green Global City Award izendatutako hiriekiko harreman turistikoak sustatzea.

- Biosphere ziurtagiria sektore turistikora hedatzea, Udaletik landutako ildo estrategiko berei jarrituz.

- Aisialdiarekin eta lanbideekin lotutako produktuak sortzea, gure berezitasuna eta beste helmuga batzuekiko osagarritasuna sustatzearren.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

3.1.6 - Ekonomia zirkularrerantz jotzea

75%

Helburuak:

1) Ingurumena babestea, berriztagarri ez diren natur baliabideen erabilera murriztuz eta produkzio zikloan lehengai sekundarioak sartuz.

2) Hondakinen kudeaketan hierarkia printzipioaren benetako aplikazioa sustatzea.

3) Erosketa eta kontratazio publiko iraunkorra bultzatzea.

4) Elikagaien xahuketa murriztea.

Garatu beharreko jarduerak:

- Ekonomia zirkularra estrategia lokala lantzea.

- Udalaren "Reutilizagunea" birdefinitu eta sustatzea, hirigunean leku berria irekiz, berrerabiltze-ratioak hobetzearren.

- Tamaina handiko gauzak biltzeko kontratu berria abian jartzea, horiek berriro baliatzean eta ekonomia zirkularrean oinarrituta.

- Berringurumena proiektua, elikagaien xahuketa murrizteko.

- BHH maps. Tamaina handiko gauzetatik ateratako lehengai sekundario berriei buruzko azterlana.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.6. Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen-inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal-hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
  • 12.2. Hemendik 2030era, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
  • 12.3. Hemendik 2030era, munduan, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean alferrik galtzen diren per capita elikagaien kopurua erdira murriztea, eta elikagai-galerak murriztea ekoizpen- eta horniketa-kateetan, uztaren ondorengo galerak barne.
  • 12.5. Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio-, murrizketa-, birziklatze- eta berrerabilpen-jardueren bitartez.
  • 12.7. Erosketa publikoko jardunbide jasangarriak sustatzea, politika eta lehentasun nazionalekin bat etorriz.

3.1.7 - Udalerriko industria parkeak berritu eta bultzatzea

75%

Lehen urratsa lursailen oraingo egoeraren diagnosi-txostena egitea izango da, horietan jarduerarik dagoen eta nolakoa den jakitearren. Lehentasunez esku hartzeko eremuak identifikatzen lagunduko digu horrek.

Ondoren, industrialdeak hirigintzari dagokionez biziberritzeko estrategia bat diseinatuko da.

Industrialdeak biziberritzeko plan bereziak egitea, erabiltzen ez diren lurrak merkatuan jartzen laguntzeko tresnak ezarriz.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 9.1. Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak egitea, eskualde-mailako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne, garapen ekonomikoa eta giza garapena babesteko, arreta berezia eskainiz pertsona guztiek horiek modu arrazoizko eta bidezkoan erabiltzeko aukera izateari.
  • 9.2. Industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta, hemendik 2030era, nabarmen areagotzea industriak enpleguari eta barne-produktu gordinari egiten dion ekarpena, bat etorriz egoera nazionalekin, eta ekarpen hori bikoiztea aurrerapen txikieneko herrialdeetan.

3.2 Ildoa - Kalitateko enplegua sortzearen aldeko apustua

83%
3.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

3.2 ildoko konpromisoak

3.2.1 - Berrikuntza eta Enplegu Zentroa, “Basque Center of Innovation

50%

Helburuak:

1) Erreferentziazko zentro bat abian jartzea hirira talentua erakartzeko eta bertan atxikitzeko.

2) Sinergiak sortzea unibertsitatearekin, lanbide heziketako zentroekin, ikerkuntza zentroekin eta enpresekin.

3) Teknologiari eta gizarteari dagokienez, irtenbide berritzaileak eskaintzea.

4) Enplegua sustatzea, eta hiriko sektore ekonomikoei laguntzea.

Garatu beharreko jarduera:

Trenbidea lurperatzean libre geratzen diren lursailetan egingo da proiektua.

Basque Center of Innovation lankidetzarako gunea izango da, non enpresak, unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak eta ikerkuntza zentroak elkarrekin arituko baitira lanean.

Lurperatzeko obrak amaitutakoan, Salburua-Zabalgana ekobulebarra diseinatu eta zehaztuko da; hiriko zona berri horretan Basque Center of Innovation eraiki eta abian jartzea aurreikusi da, hiri berrikuntza iraunkorraren arloan lider bihurtuko gaituen zentroa.

Salburua-Zabalgana ekobulebarra definitzeko proiektua eskuratutakoan, Basque Center of Innovation-en eraikuntza-proiektua diseinatuko da.

Eraikuntza-obren lehiaketa geroago egingo da.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 8.2. Produktibitate ekonomikoaren maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren artean, besteak beste, balio erantsi handia duten eta eskulan asko erabiltzen duten sektoreei arreta eskainiz.

3.2.2 - Kalitateko enplegu publikoa sendotzea eta aldibatekotasuna murriztea

100%

Agintaldi honetan, lan eskaintza publikoak egiten jarraituko dugu, plantillaren behin-behinekotasuna gaurko % 38tik % 10etik behera gutxitzearren, Gasteiz lan-egonkortasun handiena duen erakundeetako bat izan dadin.

Udaltzain eta suhiltzaileentzako enplegu eskaintza publikoak sustatuko ditugu, belaunaldi-aldaketa eta plantillak osorik betetzea bermatzeko.

Gainera, plantilla osoarentzako hornikuntza-prozesua garatuko dugu, karrera profesionala sustatzearren eta langileei gora egiteko aukera ematearren.

Neurri horiekin batera, enplegatu publikoen absentismoan eragina duten faktoreak aztertuko dira, eta pixkanaka murrizteko neurriak hartuko.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Giza Baliabideen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 8.5. Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan egokia lortzea emakume eta gizon guztientzat, gazteak eta desgaitasunen bat dutenak barne; eta balio bereko lanarengatik soldata berdina eman dadila lortzea.

3.2.3 - Enplegu- eta preskuntza- politikak bultzatu

100%

Helburuak:

1) Kalitateko enplegua lortzeko aukera gutxiago duten taldeak lehenestea haiei emandako arreta hobetzea.

2) Udalerrian berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea.

3) Egonkortasuna eta iraunkortasuna sendotzea

Garatu beharreko jarduera:

- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako ekimen berriak egituratzea.

- Enplegu-planak eta enplegu-prestakuntzakoak abian jartzea.

- Laneratzeko proiektu integralak.

- Kontratazioan egonkortasuna sustatzeko laguntza ekonomikoak.

- Lanbide orientabidea.

- Enplegurako lanbide-prestakuntza.

- Lan-bitartekaritza.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

4 - Auzoen garapena eta etorkizuneko hiria diseinatu

90%

Auzo eta herrien arteko oreka eta kohesioa bermatzen duen hirigintza ereduaren alde egiten dugu, zeina garapen ekonomikoaren zerbitzura egongo baita, gure industrialdeetan enpresak ezartzen laguntzeko neurriak hartuz. Bizi-kalitatea hobetzeko balio duten ekipamenduak eta azpiegiturak dituen hiria, zeinek proiekzioa emango baitiote, eta gure kultura garatzen ahalbidetuko baitute. Azken batean, hobeto bizitzeko hirigintza bat.

Gasteiz pertsonekin eta pertsonentzat egiten den hiria izatea nahi dugu, hiri irekia, lehiakorra, ekonomia dinamikoa duena, teknologia berriei eta herritarren partaidetzari eta konpromisoari esker.

Segurtasunaren, erosotasunaren eta eraginkortasunaren alorretan herritarrentzat ikusteko moduko emaitzak lortzen dituen hiria izatea nahi dugu, baita gasteiztarrentzat harrotasun eta aurkikuntza iturria dena ere.

Hori lortzeko, hiru erronka handi ditugu aurrean:

- Hirigintza-eredu moderno eta iraunkorra garatzea. Hiri trinkoa.

- Hiri bizia eta kohesionatua lortzea. 28 auzo eta 63 herri bizi dituena. Auzoetarako eta Alde Zaharrerako plan berezia duena: etxebizitzak eraberritzea.

- Hiriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoak garatzea.

4.1 Ildoa - Hirigintza modernizatu eta hobetzea, aukera-espazio berriak sortzeko

88%
4.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 1
baztertuak 1

4.1 ildoko konpromisoak

4.1.1 - Udal plangintza egokitu eta hobetzea

75%

HAPOaren berrikuspena eta berroren aldaketa puntualak, berrikustearekin batera.

Hiri trinko eta kohesionatuaren ikuspegian aurrera egiten, kultur, natura- eta paisaia-ondareari balioa eman, hiriaren iraunkortasun energetikoan aurrera egin eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko aukera emango ditu planaren berrikuspenak.

Herritarren partaidetzarako fase bat barne hartzen dute dosier horiek, baita generoaren araberako eraginaren txosten bat ere, HAPOaren berrikuspenaren aurrerapenaren kasuan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Araudiak, prozedurak, ordenantzak, hitzarmenak eta abar eguneratzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Araudia lantzea edo oinarrizko testua idaztea
  • 50% Berariazko lan-batzordeetan aurkeztea, eztabaidatzea, parte hartzea...
  • 75% Behin betiko testua eta dagokion organoak onartzea
  • 100% Argitaratzea (buletinetan, taulan...) eta/edo indarrean jartzea
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.

4.1.2 - Hiri trinko eta kohesionatuaren aldeko apustua

100%

Bizi-kalitate handiko hiria dugu, zerbitzu publiko onak dituena, berdegune ugari dituena, eta kalitateko eredu urbanistikoa.

Hala eta guztiz ere, hiriko zenbait zonatan beharrezkoa da beste dentsitate bat emateko prozesuari ekitea, espazio publikoaren aprobetxamendua irabazteko, ematen diren zerbitzuak optimizatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Hiri trinkoaren ideia bultzatu nahi da, gizarte- eta merkataritza-jarduera handiagoarekin, besteak beste.

Dentsitatea txikiagoa den zonetara zuzenduta dago jarduera hau, hala nola Salburua eta Zabalgana auzoetara.

Lursailen banaketa berria egiteko prozesua burutzea da helburua.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Araudiak, prozedurak, ordenantzak, hitzarmenak eta abar eguneratzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Araudia lantzea edo oinarrizko testua idaztea
  • 50% Berariazko lan-batzordeetan aurkeztea, eztabaidatzea, parte hartzea...
  • 75% Behin betiko testua eta dagokion organoak onartzea
  • 100% Argitaratzea (buletinetan, taulan...) eta/edo indarrean jartzea
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.

4.1.3 - Salburua-Zabalgana ekobulebarra (baztertua)

0%

Proiektu berriak libre utziko dituen lursailen azterlana egitea, trenbidearen bi aldeen arteko sinergiak berriro planteatzeko, eta hiriaren ehuna hobetzeko. Gaur egun trenbideak hartzen duen espazioa berreskuratzea, espazio publiko gisa, hots, gaur egun hiria zatitzen duen zona hori berreskuratzea. Ekialde-Mendebalde bulebarra sortzea, garraio publikoaren (autobusa eta tranbia), bizikletaren eta oinezkoen zirkulaziorako, lurrazalean parke lineala taxutzen delarik. Egungo korridorearen iparraldeko eta hegoaldeko komunikazioak konpontzea, modu naturalean, jarraitutasuna emanez, eta bi zonak integratu eta konektatuz.

Hirigintza-antolamendua aldatzea, dela HAPOaren egiturazko aldaketa eta plan partzialak direla medio, dela plangintzaren berrikuspen partzialaren bitartez.

Gauzatu aurretik, urbanizatzeko jarduketa-programa bat egin beharko da, eta urbanizatzeko eta lursailak banatzeko behar diren proiektuak.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
Baztertua
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.

4.2 Ildoa - Espazioak berreskuratu eta biziberritzea, bizi-kalitatea hobetzeko

100%
4.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 4
gauzatze-aldian 0
baztertuak 0

4.2 ildoko konpromisoak

4.2.1 - Biktimen orimenezkoaren ingurunea eraberritzea

100%

Hiru fasetan garatuko da proiektua. Oinezkoen alderdi bat sortuko da San Frantzisko aldapan, San Frantzisko kaletik Mateo Benigno Moraza kalera bitartean, oinezkoentzako igarobide, tabernek terrazak jartzeko lekuekin, aparte utzirik zirkulazio-zona, aparkalekuak eta beste, eta inguru hori aldameneko oinezkoentzako eremuarekin integratuko da (Espainia plaza, Postetxe plaza, Dato kalea).

Plaza bat sortuko da Oroimenezkoaren hegoaldean, sarbide segurua izan dezan, gaur egungo sarrera zirkulazio-bidearen aurrez aurre utziz.

Berrantolatu egingo dira trafikoa, aparkalekua eta zamalanetarako eremua, garraio publikoaren zerbitzua bermatzeko, Mateo Benigno Moraza kalea Espainiako Bankuaren iparraldetik konektatuz Olagibel kalearekin.

Hirigune historikoaren eta Zabalgunearen arteko irisgarritasuna eta konektagarritasuna lortzea, eskailera mekanikoak eta igogailua jarriz.

Helburuak:

- Erdialdea eta Erdi Aroko hirigunea dinamizatzea.

- Gasteizko bi eraikin enblematiko —Arkupeak eta garai bateko Espainiako Bankua, gaur egun Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa— espazio publiko berri batean integratzea.

- Bost kaletako espazioa berrantolatuko da, zoladura —leku askotan zaharkitu eta narriatuta— aldatuko, instalazio eta zerbitzuak berrituko, hala nola argiteria eta saneamendua, eta oinezkoentzako lekua irabazi eta Alde Zaharreko irisgarritasuna hobetuko, igogailu bat eta eskailera mekanikoak direla medio.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.4. Munduko kultura- eta natura-ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak bikoiztea.
  • 11.7. Hemendik 2030era, berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera unibertsala ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

4.2.2 - Erdi Aroko hirigunea biziberritzeko estrategia

100%

Alde Zaharraren biziberritzeari ikuspegi integral batetik ekingo dion jarduera-estrategia bat abian jartzea, ikuspegi urbanistikoa aintzat hartuta, baina baita elkarbizitza eta bi esparru horien arteko espazio publikoen biziberritzea ere.

Alde Zaharraren egoerari buruzko hasierako diagnostiko bat eginez ekingo zaio proiektuari, eta bertan jasoko dira udaleko sailen jarduera eta ekimenak.

Alde Zaharrerako hurrengo urteetarako jarduera-estrategia bat taxutzeko balioko du horrek.

Proiektuak definituko dira estrategia horretan, mugarriak eta hurrengo urteetan burutu beharreko jardueretako bakoitzean behar den inbertsioa.

Genero-ikuspegia:

Hirigintza berrikusteko prozesuak genero-ikuspegia jasoko du, eta, bereziki, puntu beltzen azterketa.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.
  • 11.4. Munduko kultura- eta natura-ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak bikoiztea.

4.2.3 - 100 milioiko inbertsioak auzoetan

100%

Helburua:

Espazio urbanoa berreskuratu eta hobetzea, auzo berrien eraikuntza baliatutako hirigintza-irizpide berriak aintzat hartuta, hala nola oinezkoentzako zonak handitu, traba arkitektonikoak kendu, espazio publikoko elementuak, trabak eta barrerak kendu —parterreak, zintarriak, hormatxoak eta abar—, argiteria publikoa hobetu eta argi-kutsadura gutxitu, trafikoa lasaitu edo oinezkoei lehentasuna eman, ibilgailu pribatuaren aldean.

Garatu beharreko lanak:

- Peru, Salvador eta Costa Rica kaleak, Aldabe kalea, Tornay Medikuaren kalea eta Ospitale plaza osorik eraberritzea.

- Eraberritze-obra txikiak, Malihaeza kalean, irisgarritasun-obrak.

- Bidegorri berriak, Zuhatzuko atean eta Legutianoko atean.

- Herritarrek 2018ko Gasteiz Hobetuz proiektuaren eta hurrengoen bitartez proposatutako konponbideak (Triana-Salburua bideak, Lakuabizkarra eta Ibaiondoko bide berriak, Haurren Auzoa eta abar).

- Salburuko parterreetako lanak.

- Argiteria publikoa hobetzea, San Martin, Ariznabarra, Anglo, Arana, Aranbizkarra eta Santa Luzia auzoetan.

- Koroatzearen auzoko sare elektrikoa berritzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.

4.2.4 - Gasteizko 63 herrien garapena

100%

Lurraldearen analisia egingo da, nekazaritza-eremuko azpiegitura eta zerbitzuei buruzko informazio zehatza eduki ahal izateko. 63 herrietako egoerari buruzko diagnostiko zehatza izango dugu hartara. ACOVIrekin lankidetzan egingo da diagnostiko hori.

Informazio horrekin, nekazaritza-eremuan garatzen ari diren politiken ebaluazioa egingo da, eta, hortik abiatuta, jardueren planifikazioa egingo da, bizi-kalitatea eta Gasteizko Udalak herrietan eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko.

Ikuspegi integrala izango du planifikazio horrek, azpiegitura eta zerbitzuei nahiz gai soziokulturalei dagokienez.

Genero-ikuspegia:

Genero-ikuspegia aintzat hartuta egingo da diagnostikoa eta planifikazioa.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.a. Hiriguneen, hiri-inguruen eta landa-eremuen arteko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-lotura positiboak babestea, garapen nazionalaren eta eskualdekoaren plangintza sendotuz.

4.3 Ildoa - Gazteentzako aukerak

88%
4.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

4.3 ildoko konpromisoak

4.3.1 - Gazteentzako etxebizitza

100%

Gazteentzako bizileku-konponbideak bultzatzearen aldeko apustua.

Gazteen etxebizitza-premiei buruzko diagnostiko-txosten bat idatziko da, eta jarduteko proposamenaren inguruko araudia aztertuko.

Gasteizko gazteentzako alokairuko etxebizitzen parkea abian jartzea adostea Eusko Jaurlaritzarekin.

Jarduera-estrategia abian jarri eta etxebizitza-parkea gazteen eskura jarri.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.1. Hemendik 2030era, pertsona guztiek etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak izan ditzatela bermatzea, eta auzo marjinalak hobetzea.

4.3.2 - Cohousing ekimen pilotua

75%

Emantzipazioarekin batera, etxebizitza eskuratzea da gazteen kezka nagusietako bat.

Babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza zabala egiten du Eusko Jaurlaritzak, herritar guztiei zuzenduta, baina, hala eta guztiz ere, eta modu osagarrian, gazteentzako Cohousing proiektu pilotu bat abian jartzea proposatzen du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak.

Proiektuak, modu esperimentalean, gazteentzako Cohousing eraikin bat identifikatu, egokitu eta irekitzea du xede. Bertan, emantzipatzeko aukera bat izan ahalko dute gazteek, espazio pribatu eta komunen ingurune batean, kostu txikiarekin.

Genero-ikuspegia:

Eraikuntza-proiektuak genero-irizpideak aintzat hartuko ditu.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
ods:
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.3. Hemendik 2030era, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte-hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan.

4.4 Ildoa - Hiri berde eta iraunkorra

85%
4.4 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 2
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

4.4 ildoko konpromisoak

4.4.1 - Azpiegitura berde berriak garatzea

75%

Gasteizen hiri-azpiegitura berde berriak sortzea, eta hiriko eta hiri inguruko hainbat espazio eta elementu hobetu eta eraldatzeko jarduerak bideratzea, hiri-ekosistemaren funtzionaltasun-aniztasuna indartze aldera, eta, hartara, horren funtzionamendua hobetu eta, azken batean, hiri bizigarriago, eraginkorrago, erresilenteago eta iraunkorragoa eraikitzeko. Horretarako, Olarizuko lorategi botanikoa bukatuko dugu, eta Lasarteko legar-hobien ingurua uholdeetatik babesteko proiektua abian jarriko (Larragorri parkearen hasiera), baita Neberak hiri-inguruko parke berri gisa egokitzeko, Mendizabaleko muinoa eraberritzeko eta Gamarrako Santo Tomas biribilgunea ekologiari eta paisaiari dagokionez hobetzeko proiektu eta tramiteei ekin ere.

Kale eta hiribideak ekologiari eta paisaiari dagokionez hobetzea, landaketak eginez.

Azpiegiturak hobetzea, faunarentzako igarobideak eta konektagarritasun ekologikoa hobetuz.

Zaramaga eta Pilar auzoetako zuhaiztiak kudeatzeko plana

Zaramaga eta Pilar auzoetako zuhaitzak kudeatzeko plan pilotua. Auzo bakoitzeko zuhaitzen ezaugarrien araberako egokitzapenak direla medio, eredutzat balioko du hiriko gainerako auzoetako zuhaitzak kudeatzeko.

Aurreikusitako inbertsioa: 2.600.000 €.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.6. Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen-inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal-hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
  • 11.7. Hemendik 2030era, berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera unibertsala ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

4.4.2 - Eraztun Berdea sendotu eta burutzea

75%

Aurrena, Larragorri parke berria planifikatuko da. Ondoren, proiektuak idatzi behar dira, eta Eraztun Berdearen konektagarritasuna eta irisgarritasuna hobetzera zuzendutako obrak gauzatu.

Gainera, Olarizuko lorategi botanikoko landare erabilgarrien bilduma diseinatu eta sortu behar da.

Egokitu egingo dira Olarizuko lorategi botanikoko sarbideak eta ibilbideak.

URArekiko lankidetza, uholdeetatik babesteko obrak egiteko.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
11. Hiri eta komunitate iraunkorrak
  • 11.6. Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen-inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal-hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
  • 11.7. Hemendik 2030era, berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera unibertsala ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

4.4.3 - Airearen kalitatea hobetzea

100%

Gasteizko Airearen Kalitatea Hartzerako Plan berri egitea, hainbat kontu aintzat harturik, hala nola inguruko airearen kalitatea, usainen arazoa edo barrualdeetako airearen kalitatea.

Hirian airearen kalitatea txarra denean esku-hartzeko protokolo bat landu eta abian jartzea.

Beste sektore-plan batzuetako ekintzen garapenean laguntzea —mugikortasuna, klima-aldaketa, zarata—, airearen kalitatearen hobekuntza ekar badezakete.

Airearen kalitateari buruzko informazioa denbora errealean emango duten puntuak instalatzea.

Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:

4.4.4 - Trantsizio energetikoa bultzatzea

75%

Gasteizko trantsizio energetikorako ekintza-plana lantzea, jarduera energetikorako udal plana barne.

Gasteizko Udaleko Iraunkortasun Energetikoaren Batzordea eratzea.

Urtero eguneratzea Udalaren energia-kontsumoaren erreferentziako oinarrizko maila eta udal inbentario energetikoa.

Eraikin bakoitzeko kontsumoak kontrolatzea (monitorizatu, jarraipena egin, kontsumo-abisuak).

Udal eraikinen energia-ziurtapenak egitea.

Udal eraikinen energia-auditoriak egitea (Pt>70 kW).

Energia berriztagarri termikoa eta elektrikoa sortzeko instalazioen lizitazioa egitea —autokontsumoa, < 100 kW, eta sarera saltzea, > 1 MW—.

Herritarrei kontzientzia harraraztea eta sentsibilizatzea.

Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

4.4.5 - Elikagaien xahuketaren prebentzioa eta murrizketa

100%

Heziketa-gida bat argitaratzea, elikagai-xahuketa murrizten laguntzen duten praktika onak jasoko dituena, baliagarri diren elikagaiak alferrik galtzea ekiditeko eta hondakinak murrizteko.

Gidari ostalaritza-sektorean zabalkundea ematea, sektoreko establezimenduetara bisitak eginez. Elikagaien xahuketaren kontrako praktika onak ikusarazteko programa bati atxikitzeko aukera eskainiko zaie establezimenduei.

Establezimenduak elikagaien xahuketaren kontrako borrokari atxikitzeko eta konprometitutako establezimenduak ikusarazteko kanpaina egitea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Komunikazioa, sustapena eta sentsibilizazioa
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Kanpaina definitzea: helburuak
  • 50% Baliabideen zuzkidura: lizitazioak, hala badagokio
  • 75% Aurreikusitako ekintzak abian jartzea
  • 100% Ebaluazioa/emaitzak, aldez aurreko definizioan oinarrituta
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
  • 12.5. Hemendik 2030era, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio-, murrizketa-, birziklatze- eta berrerabilpen-jardueren bitartez.

5 - Vitoria-Gasteiz, hiri bizia

86%

Zerbaitek hiriko bizitza sinbolizatzen badu, horixe tokiko merkataritza da. Ekonomia-jardueraren eta enpleguaren sortzaile garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa da kaleak eta auzoak bizitzaz bete daitezen. Hiri bizia nahi badugu, merkataritza bizia behar dugu.

Gasteiz eredugarria da erreferentziazko kirol eta kultur ekitaldien antolakuntzan. Duela gutxi egin diren ekitaldi batzuk, hala nola Final Four, Ironman, FestVal, zinema estreinaldiak... horren adibide dira. Ekimen horiek gure hiria jardueraz eta bizitzaz betetzea ahalbidetzen dute, bisitariak erakartzea eta harrotasuna sortzea, Gasteiz kirolean eta kulturan erreferente diren hirien mapan kokatzen baitute.

Ezin dugu ahaztu klub eta elkarteen garrantzia, ekitaldi handiak alde batera utzita haiek baitira jardueraren zutabeak, harrotasunaren eta bizi-kalitatearen osagai nagusietako bat. Gure kultur eta kirol eskaintza erreferentziazkoa da, eta talde horiekin koordinaturik lan egin behar dugu, gure hirian aspalditik egiten ari diren ahalegin handian lagunduz.

Erreferente izan nahi duen hiri batek horretarako beharrezko diren ekipamenduak eta azpiegiturak eduki behar ditu. Ekipamenduen eskaintza handia dugu, eta hori indartu eta osatzeko asmoa dugu, gure hiria etorkizunean kirolaren eta kulturaren hiria bihurtuko duten azpiegitura gakoak eginez.

5.1 Ildoa - Komertzioa bultzatu

75%
5.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 0
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

5.1 ildoko konpromisoak

5.1.1 - Bertako merkataritzari laguntzea

75%

Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoa (2015-2022) berrikustea.

Araudia berraztertzea, malgutzeko eta fatxadetan apaingarriak jartzea eta kaleak produktuak erakustea errazteko.

Lantalde bat sortzea, tokiko dendetako bezeroentzako aparkaleku irtenbideak bilatzearren.

Merkataritza eta hirigintza arloen artean etengabeko harremana egituratzea.

Negozio berriak irekitzea erraztea:

- Lizentziak emateko tramiteak arintzea.

- Hutsik dauden aretoentzako programa bat diseinatzea.

- Ekintzaileei laguntzea.

- Sektoreko laguntza-ildoak berrikustea.

- Erdi Aroko hirigunerako berariazko plan bat garatzea.

- Dauden saltokiei eustea.

- Orain dauden laguntza-ildoei eustea eta, ahal bada, handitzea.

- On line merkataritzaren alde egitea.

- Belaunaldi-aldaketa sustatzea.

Genero-ikuspegia:

Egindako ekintzetan orotara parte hartzen duten emakumeen ehunekoa: %40-60.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Araudiak, prozedurak, ordenantzak, hitzarmenak eta abar eguneratzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Araudia lantzea edo oinarrizko testua idaztea
  • 50% Berariazko lan-batzordeetan aurkeztea, eztabaidatzea, parte hartzea...
  • 75% Behin betiko testua eta dagokion organoak onartzea
  • 100% Argitaratzea (buletinetan, taulan...) eta/edo indarrean jartzea
Konpromisoaren arduraduna:
Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

5.1.2 - Azoka lokalak berreskuratzea

75%

Lehenengo diagnostikoa egitea, hiriko auzo bakoitzean lehentasuna duten jarduera-ardatzak identifikatzeko.

Hirigintzaren ikuspegitik, bizitegien ordenantzetan erabileren bateragarritasunaren laukiak aztertuko dira, hiriko espazioei bizitasuna eman diezaieketen erabilerak ahalbidetzeko.

Ondoren, hiri osoarentzat definitutako lehentasunezko jarduera-ardatzetarako estrategia definituko da.

Hauek dira helburu nagusiak: hiriko auzoetako merkataritza-bizitza berreskuratzea eta beheko solairuan dauden eta kalera ematen duten aretoen erabilera sustatzea, espazio publikoaren bizitasuna hobetzeko.

Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:

5.2 Ildoa - Hiriko kultur eta kirol jarduera dinamizatzea

93%
5.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 5
gauzatze-aldian 2
baztertuak 0

5.2 ildoko konpromisoak

5.2.1 - Gasteiz, Kirol Barruti

75%

Aholkularitza teknikoa, Udalaren kirol instalazioen sareko hainbat urtetarako eraberritze-, mantentze- eta hobekuntza-plana bultzatzeko.

Jarduera fisikoa modu atseginago eta seguruagoan praktikatzeko aukera emango duten hiri-espazioak diseinatu nahiz hobetzeko irizpideak ezartzea (kirol praktika ez tradizionalari lotutako sormenera eta bizikidetzara gonbit egiten duten parke berritzaileak). Ibilbide eta pasealeku osasungarrien katalogoa. Kirol instalaziotzat jotzen ez badira ere kirola egin ohi den eta hobekuntzak behar dituzten espazioak berrikustea.

Beste erakunde, sail eta entitate batzuekin batera, Udalaren kirol instalazioen sarearen osagarri diren alternatiboak aztertzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

5.2.2 - Kirol proiektuak babes emateko programa

75%

Ekitaldiak antolatzeko gida bat lantzea, non jasoko baita kirol ekitaldiei estaldura ematen dieten udal zerbitzuen katalogoa, baita ekitaldiaren tipologiaren arabera beharrezko izan ohi diren kontaktu, betekizun eta prozedurak ere.

Interes orokorreko proiektuak garatzeko laguntzak emateko prozedurak eta irizpideak berrikustea, elkarte lokalei arreta eta babes berezia eskaintzen zaielarik.

Helburuak:

- Kirolaren esparruko proiektu, programa eta ekitaldiei estaldura ematen dieten udal baliabide eta zerbitzuen efizientzia hobetzea.

- Hirian kirol ekitaldi bat antolatzen duen ororen eskura jartzea operatiboa, aholkularitza teknikoa eta ekitaldiak antolatzeko udal prozesuak direla medio.

Genero-ikuspegia:lehentasunezko irizpidea, genero-ikuspegiarekin, lagunduko diren proiektuak definitzeko.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:

5.2.3 - Talentu lokala eta kirol medikuntza

100%

Kirol medikuntzaren eta jarduera fisikoaren arloko talentu lokalen —kirolari lotutako medikuntzari dagokionez Estatuan erreferentzia diren pertsonak— eta lurraldean ditugun erakundeen eta ikerketa-zentroak arteko lankidetza-eredua abian jartzea du xede proiektu honek.

Baterako lan-espazio bat definitzeko ahalegina egingo da proiektuan. Hasierako egoera aztertuko da lehenik, eta eragileak identifikatuko, baita kirolari lotutako profesional eta ikerlarien eta ingurune lokalaren ekosistema horrek eskaintzen duen potentziala ere.

Azterlana egin ondoren, ideiak, konponbideak eta proposamenak eskainiko dituen espazio, foro edo koordinazio-organo bat sortzeko aukera planteatzen da, kirol hiri bezala aurrera egiteko, medikuntzari lotutako medikuntzaren arloan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:

5.2.4 - Kultura Plan Estrategikoa garatzea

100%

Helburua da Kultura Plan Estrategikoa garatzea, hiriko kultur eragileekin batera.

Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira:

- Kultur politika garatzea, plana erreferentziatzat hartuta.

- GoGasteiz Kultura komunikazio-estrategia ezartzea.

- Kultur ekipamenduen plana garatzea.

- Publiko berriak sortzea.

- Hiriko kultur eragileentzako topaketa- eta prestakuntza-espazioak ahalbidetzea.

- Kultur estrategia Arabako Foru Aldundiarekin koordinatzea.

Planeko ekintza guztiak Kulturako elkargunearekin koordinatzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
5. Genero-berdintasuna
  • 5.b. Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
  • 5.c. Politika zuzenak eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 9.1. Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak egitea, eskualde-mailako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne, garapen ekonomikoa eta giza garapena babesteko, arreta berezia eskainiz pertsona guztiek horiek modu arrazoizko eta bidezkoan erabiltzeko aukera izateari.
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
  • 10.3. Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko.
  • 10.4. Politikak ezartzea (bereziki, zergei, soldatei eta gizarte-babesari lotutakoak), eta pixkanaka gero eta berdintasun handiagoa lortzea.

5.2.5 - Andre Maria Zuriaren jaiak bultzatzea

100%

Espazio berriak bilatzeko lan egingo da, programazioa herritar gehiagorengana irits dadin.

Gainera, festak hobetzeko helburuarekin, aurrekontu-egonkortasuna eman nahi zaio, partida bakarra finkatuz aurrekontuetan, jaietako gastu guztiei aurre egiteko.

Aurreikusitako inbertsioa 970.000 eurokoa da.

Helburua da herritarren parte-hartzea %10 handitzea eta 2022rako bi jaigune gehitzea.

OHARRA: pandemia dela eta, Andre Maria Zuriaren jaiak 2020an eta 2021ean bertan behera uzteak konpromisoari heltzea eragotzi du.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
5. Genero-berdintasuna
  • 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
10. Desberdintasunak murriztea
  • 10.2. Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
  • 10.3. Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko.
13. Klima babesteko ekintza
  • 13.2. Klima-aldaketari lotutako neurriak sartzea politika, estrategia eta plan nazionaletan.
  • 13.3. Hezkuntza, sentsibilizazioa eta giza ahalmena eta erakundeena hobetzea, klima-aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

5.2.6 - Eskualdeetako etxeei laguntzea

100%

- Eskualdeetako zentroekiko hitzarmena egokitzea, modernizazioan eta gardentasunean aurrera egiteko.

- Eskualdeetako etxeei ematen zaien laguntza ekonomikoa apurka handitzea, hirian egiten dituzten jarduera garrantzitsuetarako.

- Eskualdeetako etxeen presentzia areagotzea, hiriko gainerako jardueretan.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:

5.2.7 - UNED eta Lanbide eta Arte Eskola

100%

Udalaren xedea da, bai UNEDi, bai Arte eta Lanbide Eskolari, aurrekontu-egonkortasuna ematea.

Tarte honetan, Arte eta Lanbide Eskolako lehendakaritza hartuko du eta bere apostua da eskola modernoa, gardena eta eraginkorragoa lortzea.

Bi erakundeen, hots, UNEDen eta Arte eta Lanbide Eskolaren aurrekontu-partidak egonkortu eta handitzea.

Arte eta Lanbide Eskolako plana ezarri eta garatzea.

Aurreikusitako inbertsioa: 368.000 €.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Lan-esparrua definitzea (berria bada) edo lanak hasteko iragarkia
  • 50% Lan-esparrua garatzea (berria bada) edo lan-bilerak
  • 75% Hitzarmenak edo laneko/ebaluazioko dokumentuak sortzea
  • 100% Lankidetzaren xede den proiektuan Udalari esleitutako zatia amaitzea
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
4. Kalitate oneko hezkuntza
  • 4.3. Hemendik 2030era, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate-irakaskuntza barne.
  • 4.4. Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua.

5.3 Ildoa - Erreferentziazko azpiegituren sarea bultzatzea

77%
5.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 2
baztertuak 2

5.3 ildoko konpromisoak

5.3.1 - Auditorio berri bat eraikitzea (baztertua)

0%

Auditorio berriaren eraikinaren proiektua Senda ibilbideko lursail berrirako egokitzea.

Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea, proiektua gauzatzeko.

Proiektua indarrean dagoen araudi teknikora moldatzea eta eraikuntza-obrak lizitatzea.

Helburuak dira hiriko kultur bizitzaren beharrekin eta nahiekin bat etorriko den espazio sinfoniko batez hornitzea eta, bidenabar, Gasteiz kultur ekitaldien arloan erreferente izango den hiri gisa bultzatzea.

Aurreikusitako inbertsioa: 24.600.000 euro.

Konpromiso mota:
Erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparruak
Konpromisoaren egoera
Baztertua
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga gehigarriak:

5.3.2 - Principal Antzokia eraberritzea

55%

Hainbat jarduera jasotzen ditu Principal antzokia eraberritzeko proposamenak, hala nola obra-proiektu egin eta eraikuntza-proiektua gauzatzea.

Principal antzokia egungo segurtasun-araudira egokitu nahi da horrekin, espazio eta makineria eszenikoa modernizatu eta kutxa eszenikoaren ahalmena areagotu.

Aurreikusitako inbertsioa: 14.000.000 €.

OHARRA: 2020ko aurrekontuan partida bat aurreikusita zegoen, baina ez da gauzatu pandemiagatik.

2021ean alternatiba ezberdinak aztertzen hasi ziren.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Azpiegiturak garatu edo hobetzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Aurrekontu-zuzkidura
  • 35% Kontratazio-prozedura: deialdia
  • 55% Esleipena eta lanak hastea
  • 75% Obren garapena, aurreikusitakoaren arabera
  • 100% Obra bukatzea / entregatzea
Konpromisoaren arduraduna:
Hezkuntza eta Kultura Saila
Froga nagusiak:

5.3.3 - Mendizorrotza eraberritzea (baztertua)

0%

HAPO aldatzeko prozesua abian jartzea, barne hartzen duelarik kontsulta publiko bat egitea eta alternatibak aztertzea.

Lursailaren erabilera lagatzeko prozesua —lizitazio irekiaren bitartez— abian jartzea.

Atletismo-modulua lekuz aldatzea, modulu homologatu berri bat eginda, harik eta obrak bukatu arte, Mendizorrotzeko atletismo modulu berriarekin, eta obrek eragindako jarduerak lekuz aldatzea.

Lursailaren erabilera adjudikatzea eta obra-lizentzia.

Udalak 8.000.000 euroko inbertsioarekin parte hartzen du proiektuan (55 milioi proiektuaren kostu osoa da).

Konpromiso mota:
Azpiegiturak egokitzea
Konpromisoaren egoera
Baztertua
Konpromisoaren arduraduna:
Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saila
Froga nagusiak:

5.3.4 - Gizarte-etxeen sarea sendotzea

100%

Udalaren gizarte etxeen sarea gure ezaugarri behinenetako bat da, eta gure bizi-kalitatearen funtsezko elementua.

Hiri osoan banatuta 14 gizarte etxe ditugu, eta ahalegina egin beharra dugu instalazioak hobetzen eta eskaintzen dituzten programa eta zerbitzuak hobetzen/handitzen. Hori dela eta, hiru alderdiri emango diegu lehentasuna agintaldian:

- Udal eraikinak mantentzeko hainbat urtetarako plana.

- Zonako lantaldeen programak handitzea.

- Aisialdi eta denbora libreko zerbitzuen baldintza-agiri berria egitea.

Genero-ikuspegia:

Familia kontziliazioa sustatzea. Hezkidetza eta genero-berdintasuna sustatzea.

Oharra:

- Hainbat gizarte-etxetan mantentze-lanak egiten ari dira, baina pandemiaren ondorioz aurreikusitako plana moteldu egin da eta gutxienez 10 eraikinetan jarduteko helburua ez da bete (2021eko maiatza).

- Pandemiaren ondorioz, oraindik ezin izan dira zonaldeko ekipoen programak indartu.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
ods:
17. Itunak, helburuak lortzeko
  • 17.17. Esfera publikoan, publiko-pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

5.3.5 - Udal Eraikin eta Instalazioak Mantentzeko Gida-Plana

75%

Helburuak:

- Udal eraikinen mantentzea iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren ikuspegitik kudeatzea, energia-kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarriak eta ingurumena errespetatzen duten produktuak erabiliz.

- Eraikinak birgaitzea eta araudia betetzea.

Jarduerak:

- Ingurumena errespetatzen duten garbiketa-produktuak erosteko kontratua.

- Iraunkortasunaren ikuspegia kontuan hartzen duen energia-kontratua.

- Udal eraikinak eraberritzeko obretan energia-eraginkortasunarekin lotutako parametroak ahalik eta gehien sartzea.

Aurreikusitako inbertsioa: 1.000.000 euro urtean.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Saila
Froga nagusiak:

6 - Gobernantza. Kudeaketa hurbila, erantzunkide eta irekia

90%

Gobernantza publikoaren, gobernu onaren politika egokia ezinbestekoa da kudeaketa publikoa eta aldi berean garapen iraunkorreko helburuak zuzen garatzeko. Gobernu ireki, garden, zintzo eta eraginkor bat bermatzeaz ari gara.

Gasteizek bide luzea egin du alor horretan. Izan ere, lehen udal gobernuek dagoeneko hasi ziren gizarte etxeak gertuko espaziotzat eratzen, erakundea hiriko auzoetara hurbilduz; gerora, herritarren partaidetzarako eredu propioa sortu zen, aurreko agintaldian horretarako araudi bat onetsita, zeina berritzeko asmoa baitugu.

Gardentasunaren alorrean ere eredugarri gara beste hiri batzuentzat, udalen gardentasuna neurtzen duten sailkapenen buruan agertzen baikara urtez urte. Datu irekien katalogo zabala edukitzeko bidea jorratzen hasi gara, eta lan-ildo horretatik jarraitzeko asmoa dugu.

Bestetik, EAEko beste bi hiriburuekin, hiru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin OGP (Open Governmetn Partnership) Euskadi proiektuan parte hartzen dugu: erakundeen arteko proiektu horretan gobernu irekiaren ikuspegi bateratua lantzen ari da, eta guk zeregin nabarmena dugu, abian jarritako bost proiektuetako bat (“Open Eskola”) zuzentzen baitugu.

Lanean jarraituko dugu duela hamarkada batzuetatik hona gure hiriaren ezaugarri izan den gobernatzeko modu horren alde. Gobernantza horretan, pertsonek zeregin nabarmena dute, gai publikoetan parte hartuz eta erantzunkide izanik espazio ezberdinetan, superhiri batek hiri irekia eta parte-hartzailea izan behar baitu.

6.1 Ildoa - Partaidetza sustatzea eta kontu-ematea

100%
6.1 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 5
gauzatze-aldian 0
baztertuak 0

6.1 ildoko konpromisoak

6.1.1 - Herritarren Partaidetzaren Plana lantzea

100%

Herritarren Partaidetzaren Plana erreferentziazko dokumentua dugu, Gasteizko Udalaren partaidetza-politika artikulatzeko, eta aukera ematen du herritarren partaidetza antolatu eta jarduerak planifikatzeko.

Agintaldi honetan garatuko diren herritarren partaidetzaren arloko jarduera nagusiak definitzea, udalbatzak onetsiko duen plan baten bitartez, dagokion konpromiso-kredituarekin.

Inbertsioa: 2.600.000 euro (Gasteiz Hobetuz programarekin).

Genero-ikuspegia:

Herritarren ahalduntzea, bereziki bultzatuz emakumeen eginkizuna.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

6.1.2 - Gasteiz Hobetuz partaidetza-programa bultzatu eta hobetzea

100%

Aurrekontu parte-hartzailea bideratzeko programa bat, bere faseekin: informazioa, proposamenak, eztabaida eta bozketa.

Aurrekontuaren parte batekin hainbat udal esparrutan bideratu beharreko jarduerak erabakitzen dituzte herritarrek, eta, ondoren, gauzatu egiten dituzte horiek udal sailek.

Auzoetan hobekuntzak planteatzeko aukera ematen die programa horrek herritarrei, baita hiri osoari zuzendutako proiektu eta ekimenak ere.

Genero-ikuspegia:

Genero-berdintasuna ahalbidetzen duten jarduerak aintzat hartuko dira.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Komunikazioa, sustapena eta sentsibilizazioa
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Kanpaina definitzea: helburuak
  • 50% Baliabideen zuzkidura: lizitazioak, hala badagokio
  • 75% Aurreikusitako ekintzak abian jartzea
  • 100% Ebaluazioa/emaitzak, aldez aurreko definizioan oinarrituta
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

6.1.3 - Herritartasunerako Eskola Irekia

100%

Trebetasun sozialak bultzatzea xede duen programa bat da Herritartasunerako Eskola Irekia —sendotze soziokomunitarioa ahalbidetzeko—, eta hiria, erakunde publikoak eta dauden partaidetza-kanalak hobeto ezagutzeko aukera ematen du.

Agintaldiko lau urteetan, urtero lan-programa bana abian jartzea aurreikusten da proiektuan (50.000 euroko inbertsioa, urtero) —edukiak egokitu eta eguneratuz—.

Genero-ikuspegia:

Eskolaren jardueretan sartzea emakumeen ahalduntzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Komunikazioa, sustapena eta sentsibilizazioa
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Kanpaina definitzea: helburuak
  • 50% Baliabideen zuzkidura: lizitazioak, hala badagokio
  • 75% Aurreikusitako ekintzak abian jartzea
  • 100% Ebaluazioa/emaitzak, aldez aurreko definizioan oinarrituta
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.6. Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan.
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

6.1.4 - Gasteizko Kirolaren Foroa

100%

Helburua da Kirol Zerbitzuaren eta kirol elkarteen nahiz herritarren arteko gertutasunaren eta komunikazioaren hobekuntzaren pertzepzioa bultzatzea, eta bakoitzaren errealitate diferentearena.

Zerbitzuak bultzatzen dituen prozesu eta proiektuetako eragile eta erabiltzaileen elkarrizketarako gune bat sortzea proposatzen da, haien intereseko gaiak jorratzeko, berariazko mahaietan.

Honako jarduera hauek egingo dira:

- Udalerriko kirol eragileak identifikatu eta definitzea (abonatu edo erabiltzaileak, kirol-instalazioak, federazioak, klubak, ikastetxeak eta enpresak).

- Lan-mahaien deialdirako, partaidetzarako eta garapenerako protokoloa egitea.

- Kirol-eragileei espazioari eta berorren funtzionamenduari buruzko informazioa emateko zabalkunde-kanpaina

- Landu beharreko edukien aurkibidea prestatzea. Adibidez: espazioen erabilera eta adjudikazioa; jardueretarako dirulaguntza-deialdi; kudeaketaran arloko prestakuntza-lantegiak (komunikazioa, berdintasuna...).

genero:
genero
Konpromiso mota:
Zerbitzu berriak martxan jartzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 15% Prozesua hasteko iragarkia
  • 30% Zerbitzuaren definizioa (hasierako proiektua, lan plana...)
  • 50% Baliabideen zuzkidura
  • 75% Martxan jartzea
  • 100% Funtzionamendu jarraitua
Konpromisoaren arduraduna:
Kirol eta Osasun Saila
Froga nagusiak:

6.1.5 - Agintaldiko Planaren gaineko kontu-ematea

100%

2019-2023 agintaldiaren hasieran, agintaldi osorako dokumentu estrategiko bat egingo da. Udal gobernuaren proiektu eta konpromiso nagusiak jasoko ditu dokumentu horrek.

Ekintzen deskribapenaz gain, honako hauek jasoko ditu: betetze-mailaren adierazleak, mugarriak eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko beharrezko diren neurriak.

Gasteizko herritarrek jarraipen egokia egiterik izango dutela bermatzeko, Udalaren webgunean aurrerapenaren berri argitaratzen jarraituko da, eta betetze-mailari buruzko txosten osoa ere argitaratuko da horrekin batera.

Gainera, eta agintaldi osoan, aurrez aurreko biltzarrak egingo dira herritarrekin eta hiriko gizarte-eragileekin, kontu emateko. Biltzar horietan, proiektu nagusietan zenbateraino aurreratu den kontu emango da, eta aukera emango zaie parte-hartzaileei azaldutakoaren gainean iruzkinak eta balorazioak egiteko.

Genero-ikuspuntua:

- Biltzarretan emakume eta gizonen berdintasunezko partaidetza bermatzea.

- Dokumentuetan eta aurkezpenetan genero-hizkera errespetatzea

genero:
genero
Konpromiso mota:
Komunikazioa, sustapena eta sentsibilizazioa
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Kanpaina definitzea: helburuak
  • 50% Baliabideen zuzkidura: lizitazioak, hala badagokio
  • 75% Aurreikusitako ekintzak abian jartzea
  • 100% Ebaluazioa/emaitzak, aldez aurreko definizioan oinarrituta
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga nagusiak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.6. Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan.
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

6.2 Ildoa - Datuak irekitzea eta gardentasuna kudeaketan

94%
6.2 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 3
gauzatze-aldian 1
baztertuak 0

6.2 ildoko konpromisoak

6.2.1 - Gardentasun-ataria hobetzea

100%

Gardentasunari buruzko legedian jasotako informazioa —gaur egun gardentasun-atarian eskuragarri ez dagoena— argitaratzeko aukera emango duten prozedurak ezartzea, baita Gardentasun Kontseiluaren irizpenetan egiten diren gomendioei erantzuteko ere.

Gaur egun atarian irisgarri dagoen informazioaren argitalpena automatizatzea, giza esku-hartzea eta akatsak gutxitzeko, eta argitalpen hori sistematizatzeko.

Epealdirako, Udalak konpromisoa hartzen du 14 gardentasun-adierazle berri sartzeko eta Kontratazioari buruzko 10 adierazletan automatizaziora iristeko.

Genero-ikuspuntua:

- Gardentasun-adierazleetan generoaren gaineko informazioa jasotzea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.6. Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan.
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.
  • 16.10. Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea, lege nazionalekin eta nazioarteko hitzarmenekin bat etorriz.

6.2.2 - Gasteizko Datu Irekien ataria zabaltzea

100%

Sailek, erakunde autonomoek eta udal enpresek beren datuak askatzeko proiektua sortzea.

Proiektua garatu eta abian jartzea.

Euskadiko OGP lantaldean hartutako konpromisoak geure egin eta garatzea.

Proiektua abian jartzeko, aholkularitza tekniko bat izango da, organizazioaren kanpo ikuspegia eman eta proiektua garatzen laguntzeko.

Modu osagarrian, datu-multzoen sortze automatizaturako prozesu informatikoak garatuko dira.

Konpromisoa da 30 datu multzo berri argitaratzea gehienez, eta OGP Euskadi proiektuan definitutako 26 datu multzoak argitaratzea.

Genero-ikuspegia:

- Aukera ematen duten datu-multzoetan genero-ikuspegia txertatzea.

- Generoikuspegia duten zerbitzuen garapenean eragin dezaketen datu-multzoak lehenestea.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.6. Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan.
  • 16.10. Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea, lege nazionalekin eta nazioarteko hitzarmenekin bat etorriz.

6.2.3 - Genero-ikuspegia aintzat hartzen duten aurrekontuak

100%

Proiektu honek genero-ikuspegia txertatu behar du udal-aurrekontua lantzeko prozesuan.

Ordezkari politikoak genero-ikuspegia aintzat hartuko duen aurrekontua lantzeko orduan inplikatzea bilatzen du proiektuak.

Ogasun arlotik garatuko da ekimena, Berdintasun Zerbitzuaren elkarlanean.

Gasteizko Udalaren gastuetan zentratzen da proiektua, nola eta zertan gastatzen den definitze aldera.

Aurrekontu-programetarako genero-adierazleak identifikatzen aurrera egingo da, aurrekontuak ikuspegi hori aintzat hartuta lantzerik izan dadin.

Lehenengo txostena 2020ko aurrekontu-proiektuan argitaratu zen, eta proiektu bakoitzerako berriro egin da ordutik. 2021ean onartutako Aurrekontuak txosten hori izan zuen.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Araudiak, prozedurak, ordenantzak, hitzarmenak eta abar eguneratzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Araudia lantzea edo oinarrizko testua idaztea
  • 50% Berariazko lan-batzordeetan aurkeztea, eztabaidatzea, parte hartzea...
  • 75% Behin betiko testua eta dagokion organoak onartzea
  • 100% Argitaratzea (buletinetan, taulan...) eta/edo indarrean jartzea
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.b. Diskriminaziozkoak ez diren legeak eta politikak sustatzea eta aplikatzea, garapen jasangarriaren alde.

6.2.4 - Herritarrekiko harremanak optimizatu eta arintzea

75%

Herritarren eta Udalaren arteko harremanak arintzeko aukera emango duen sistema bat garatzea.

Interakzio-kanal eta -espazioen hasierako diagnostikoa dela medio, kanal horien kudeaketa-sistemen, sarrera-kanalen eta kudeaketa-mekanismoen balorazioa egingo da, horiek hobetzeko bitartekoak ezartzeko.

Zeharka lan egingo da, hain udal arlorekin, kudeaketa-sistema berriak barne hartuko dituen edukiak, kanalak eta informazio-fluxuak finkatzeko.

Horren bitartez, erantzuna eta sailek horretara bideratzen dituzten baliabideak optimizatu nahi dira.

Genero-ikuspegia:

- Modu koordenatuan lan egingo da Berdintasun arloarekin,genero-ikuspegia txertatzeko proiektuaren garapenean, hizkeran, edukietan eta abar.

2019. urtearen amaieran, konpromisoan aurrera egiteko lehen barne-bilerak egin ziren, eta proiektua definitzeko lanean ari dira.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.6. Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan.
  • 16.7. Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan.

6.3 Ildoa - Burokrazia urritzea eta iruzurraren kontra borrokatzea

75%
6.3 ildoko konpromisoak
Egoera Konpromisoak
gauzatuak 1
gauzatze-aldian 3
baztertuak 0

6.3 ildoko konpromisoak

6.3.1 - Tramiteak arintzea

75%

Prozesu hauek berrikustea:

- Hilerriak

- Enplegatu publikoen eta Giza Baliabideen Sailaren arteko harremanak. Baita Bide publikoa eta Udaltzaingoarenak ere.

- Mahaitxoak.

- Prozedura zigortzaileak.

- Arriskutsu izan daitezkeen txakurrak.

- Ondare-erantzukizuna.

Halaber, NAN/AIZ eta beste identifikazio-elementu batzuk baliozkotzea eta sinadura biometrikoa tramitazioan integratzea.

Konpromisoaren egoera 2020ko abendurako:

- Arriskutsuak izan daitezkeen hilerrien, zehatzaileen eta txakurren prozedurak berrikusten ari dira.

- NANa errolda-prozesuetarako baliozkotzea aztertzen ari gara.

- Herritarren arretarako aplikazioan sinadura biometrikoa integratzen ari gara (%75).

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.10. Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea, lege nazionalekin eta nazioarteko hitzarmenekin bat etorriz.

6.3.2 - Administrazio digitalera jotzea

75%

Zerbitzu publikoak hobetzera zuzenduta dago proiektua. Horregatik, zeharkako elementua da berrikuntza.

Udal antolakuntza erronka digital berrietara egokitzea da xedea, eta herritarrengandik gertuko administrazioa eta gobernu irekia izateko bidean aurrera egitea.

Hauek dira proiektu honetan landuko diren esparruak:

- Tramiteetako ordezkaritzaren kudeaketa.

- Jakinarazpen elektronikoa.

- Administrazioen arteko elkarreragingarritasuna.

- Kontratazioaren hobekuntza.

- Administrazio-tramitazioetan papera desagerraraztea.

- Udalaren webgunea modernizatu eta optimizatzea.

- Azpiegitura-hornikuntza eta komunikazio-sareen segurtasuna.

Aurreikusitako inbertsioa: 550.000,00 €.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Lehendik dauden zerbitzuak hobetzea edo berritzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesuaren hasiera: diagnostikoa, akordioa...
  • 50% Aurrekontu-zuzkidura/lizitazioa, hala badagokio
  • 75% Definitutako hobekuntzak abian jartzea
  • 100% Prozesuaren ebaluazioa, diagnostikatutakoaren arabera
Konpromisoaren arduraduna:
Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.10. Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea, lege nazionalekin eta nazioarteko hitzarmenekin bat etorriz.

6.3.3 - Iruzur fiskalaren kontrako Plan berria

100%

2020-2023 aldirako iruzur fiskalaren kontrako plan berria aplikatzea.

Egungo planak emaitza onak eman ditu, eta batez beste urtean lau milioi eurotik gora berreskuratzeko aukera eman du, planari zuzenean lotutako jardueren bitartez.

Plan berriarekin, arreta berezia jarriko da bere izaeragatik aitorpen oker edo osagabe gehien izan ohi diren hiru zerga hauetan: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioaren zerga. Plan berrian, Ekonomia jardueren gaineko zerga berrikusteko plan bereziaren bigarren faseari ekingo zaio.

Gainera, iruzurraren kontrako borrokan, funtsezkoa da prebentzio-lana, herritarren kontzientziazioa, administrazioaren lan-tresnen hobekuntza eta erakundeen arteko informazio-trukea direla medio.

genero:
genero
Konpromiso mota:
Planak, programak edo estrategiak lantzea
Konpromisoaren egoera
  • 0% Egiteke
  • 25% Prozesua hasteko iragarkia
  • 50% Aurretiko lanak (diagnostikoak, parte hartzeko prozesuak...)
  • 75% Plana idaztea
  • 100% Plana argitaratzea eta hedatzea (hala badagokio, onartzea)
Konpromisoaren arduraduna:
Ogasun Saila
Froga nagusiak:
Froga gehigarriak:
ods:
16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
  • 16.10. Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea, lege nazionalekin eta nazioarteko hitzarmenekin bat etorriz.

6.3.4 - Fiskalitate berdea garatzea

50%

Iraunkortasun-irizpideetan oinarritutako fiskalitate-eredua garatzeko lan egingo da hurrengo urteetan.

Lehen pausu gisa, eta 2020ko ordenantzei begira, zabor-bilketaren tasak apurka-apurka zerbitzuaren benetako kostura molda daitezela proposatuko da. Modu mailakatuan egingo da.

Gainera, aldi berean, herritar bakoitzak birziklatzen duenaren arabera tasen zenbatekoen murrizketak ezartzeko irizpideak definitzen joango da. 2020an martxan jarriko den bilketa-zerbitzu berriarekin batera ezarri ahal izango da sistema berri hori, kontrol hori egiteko aukera emango duten hobekuntzak egingo direnez.