Bizikletentzako eta oinezkoentzako basoetako pisten eta nekazaritza-bideen sarea indartzea, Foru Aldundiaren laguntzarekin eta harekin batera. Gasteizko udalerrian hainbat ibilbide berde elkartzen dira, eta aukera ematen dute hiria nekazaritza- eta natura-ingurunearekin lotzeko, udalerriaren mugetatik harago doan bizikletentzako eta oinezkoentzako ibilbide horietara jotzea erraztuz.
Hiriaren eta lurraldearen arteko lotura hori bi hamarkada baino gehiagoan hainbat entitatek egindako esku-hartzeen emaitza da. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Arabako Foru Aldundia —1.000 km-tik gora bide ditu egokituta ibilbide berde gisa, garai bateko gurdibide, basabide eta trenbideak berreskuratzeko proiektu bat dela medio—, Gasteizko Udala —bere bideekin eta Eraztun Berdeko ibilbide zirkularrarekin—, Ingurumen Ministerioa —GR 281 bidea bide natural gisa egokituz— eta Arabako Mendi Federazioa —GR25 eta 38 bideak seinaleztatu eta markatzearen arduraduna— eta Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea.
Ekimen horien guztien baturak aukera eman du gaur egun Gasteizko udalerrian ibilbide berdeen kalitateko sare zabal bat edukitzeko, aisialdirako baliabide garrantzitsua inondik ere.
Nolanahi ere, nahiz eta bide horiek lotzen joan den sareko sistema bat eratzeko, elementu desberdinak seinaleztatu eta markatzeko lanak ez dira egokiro integratu, eta, horren ondorioz, erabiltzaileak ez dio behar bezala erreparatzen horien arteko loturari eta jarraitutasunari. Problematika hori konpontzeko, dagoen potentziala aprobetxatzeko eta erabilera horiek modu egokian antolatzeko, eta hartara gatazkak ekidineko, ibilbide berdeen sare funtzional bat planifikatu eta garatu nahi da Gasteizen, hobekuntza-, bultzatze- eta sustapen-ekintzen bitartez. Honako hauek dira, besteak beste:
- Gasteizko ibilbide berdeen sarea ondo seinaleztatzeko zuzentarauen dokumentuaren egitea (berrikuspen teknikoan).
- Gasteizko ibilbide berdeen seinaleztatzeko gida baten egitea.
- Eraztun Berdeko parkeetako informazio-panelen egunertzea (2019an hasi dira lanak).
- Nebera gainaren eta Errekaleor ibaiaren artean pasabidea egiteko proiektua.
- Arinizen CN-102 errepidearen azpian oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabidea egiteko proiektua egitea.
- Jundizko lotunearen azpian, Bidegana kalean, oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabidea egiteko proiektua.
- N-102 errepideraren gainerako oinezkoentzako pasabidea hornitu eta jartzea, Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko (“Vitoria-Gasteiz Hobetuz” ekimenaren barruan).
- Basquetour-rekin lankidetza, Arabako Lautadako zikloturisten ibilbidea luzea (117 km) sustatzeko eta seinaleztatzeko.
- Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza, Gasteizko eraztun berdea eta Jundiz eta Krispiña lotzen dituen Zadorraren ibilbide berdearen tarte berria sustatzeko.
- Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza, etorkizunean egingo den Harriaren Ibilbidea, zeinaren bidez Santa Maria katedrala eta Axarteko harrobiak (Trebiñu) lotuko baitira, eta proiektu horrek Erdi Aroko antzinako bidea, 14 kilometrokoa, berreskuratuko du.
- Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza, Posten Erregibidea sustatzeko eta seinaleztatzeko. Gasteizerako bide sarrera eta proiektua egiaztatu dira.
- Konpromiso mota:
- Azpiegiturak garatu edo hobetzea
- Konpromisoaren egoera:
-
Lanak hastea
- Konpromisoaren arduraduna:
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (IGI - CEA)
- Froga nagusiak:
-
- Froga gehigarriak:
-