www.vitoria-gasteiz.org helbideko web orriak 'Web Content Accessibility Guidelines 1.0' (Webeko edukiak erabilerrazagoak izateko jarraibideak 1.0) agirian A mailarako ezarritako ildoei jarraiki diseinatu eta berrikusi dira. Jarraibide horiek W3Cko kidea den WAI lantaldeak prestatu ditu.
Herritarrei Internetek eskaintzen duen informazio guztia eskuratzeko erraztasuna ematea dute helburu jarraibide horiek. Hona hemen helburu hori lortze aldera hartu diren neurri nagusiak:
Estandarrak
Eduki eta egituretarako HTML 4.0 lengoaia erabili da eta elementuak antolatu eta grafikoki aurkezteko, CSS jauzi-estiloko orriak.
Irudiak
Irudi guztiek deskribapen laburra eskaintzen dute “alt” atributua erabiliz.
Testuaren neurria
Erabilitako iturriaren neurriak ez dira aldaezinak eta, ondorioz, erabiltzaileak bere nabigatzailetik kontrolatu ahalko ditu.
Nabigatzea
Web guneak nabigazioa koherentea izaten laguntzen du, orri guztietan egitura berbera mantenduta. Honakoa da egitura, hain zuzen ere:
• Ezkerretara, nabigazio-menua. Sekzio bakoitzeko ataletarako loturak.
• Erdiko aldean edukiak ageri dira.
• Baliteke eskuin aldean galdetegi bat izatea, informazioa murrizteko.
Diseinua
Orrien diseinurako CSS jauzi-estiloko orri eta kapak erabili dira web gune honetan. Hartara, edukia eta aurkezpena ez daude loturik eta, nahi izanez gero, nabigatzailean estilo-orriak jaisteko aukera ezgaitu eta erabiltzaileak informazioan zehar nabiga dezake.
Erabilerraztasun maila
www.vitoria-gasteiz.org gunea TAW eta W3C Markup Validation Service erabilita baliozkotu dira.
Nabigatzean edukietara sartzeko arazorik izanez gero, edo A mailarako WAI jarraibideetako atalen bat betetzen ez dela antzemanez gero, arren, jakinarazi lehenbailehen posta helbide honetan: 010@vitoria-gasteiz.org.