Vitoria - Gasteiz, Agenda

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Edukiak

Agenda >> Erakusketak


"Mezu gurutzatuak. Denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz".


Lekua:
Artium Museoa. Hegoalde Aretoa

Helbidea:

Frantzia kalea, 24

Telefonoa:

945 20 90 10

E-mail:

museo@artium.org

Dirección web:

http://www.artium.org

Data:

17.03.2005

Noiz arte:
31.03.2006

Ordutegia:
- 11:00etatik 20:00etara
- Ostiral eta larunbatetan: 11:00etatik 20:30era
- Jaiegun ez diren astelehenetan: itxita

Ezaugarriak:
Erakusketa hau bilduma iraunkorraren laugarren aurkezpena da, eta oraingo honetan, diskurso ezohiko bat eskaintzen du arte garaikidea eta arte historikoa elkartuz. Alde batetik, Artiumen bildumako lan sorta bat, eta, bestetik, arte klasikoko pieza multzo bat, Arabako Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museotik, eta Arabako, Bilboko, Zaragozako eta Sevillako Arte Ederren Museoetatik ekarriak. Lan garaikide bakoitzak, lan klasiko bat izango du aldamenean eta ikuspegi garaikidetik interpretazio interesgarriak proposatzen dituzten testuak jarri dira gainera: sakratua eta profanoa gurutzatzen dira 27 topaketa bitxiren interpretazio horietan.

Erakusketa honetan, gainera, lantegi batzuk izango dira "Ikusleen ideiak", museora datozen eta aintzinako artearen eta arte garaikidearen arteko elkartze berriak proposatzeko gogoa duten guztientzat. Elkartze horien zergatia azaltzeko edota erakusketako pareei buruzko iruzkinak osatu nahiz beste bertsio bat emateko aukera ere izango da.



itzuli Agenda.

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Ez da aurkitu berririk.
Ken Follet VG-en


eguraldia VGen

2008ko urriaren 12an
MIN.
12º
MAX.
24º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala