Leun samarrak dira tenperaturak urte osoan zehar, udaberrian eta udazkenean euria nahiko sarria izanik. Neguan elurra botatzen du noizbehinka eta udak ez dira beroegiak izaten. Udako batez besteko tenperatura 18ºCtakoa izaten da eta negukoa, berriz, 8ºCtakoa.
Ohiko ordutegiak.
Honakoak dira bulegoetako ordutegirik ohikoenak: goizez, 9:00etatik 13:00/14:00etara eta, arratsaldez, 15:00 edo 16:00etatik 19:00etara. Larunbatetan itxita egoten dira enpresa edo bulego gehienak. Zentro ofizialek, orokorrean, goizez baino ez dute irekitzen (8:00etatik 14:00etara).
Otorduen ordutegiak, oro har:
-Gosaria: 8:00ak eta 10:00ak bitartean
-Bazkaria: 13:30etik 15:30era
-Afaria: 21:00etatik 23:00etara
Dendek honako ordutegi hau izaten dute: 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Denda asko egoten da larunbatetan zabalik. Saltoki handiek eta merkataritza-guneek, orokorrean, ordutegi jarraitua (ez dute eguerdian ixten) izaten dute, hau da, 10:00etatik 22:00etara, larunbatak barne
Espainiako dute ordu ofiziala, hots:
-Udazken eta neguan: (GMT+1)
-Udaberrian eta udan (GMT+2)
Baketxeak eta aurrezki kutxak
Banku eta aurrezki kutxen jendaurreko ordutegia honakoa da: 8:30etik 14:00etara, eta larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara. Hainbat banku-sukurtsalek arratsaldez ere irekitzen dute, ateak 16:00etatik 17:30era izaten dituzte zabalik.
Txartela galdu edo lapurtzen badizute, honakoak dituzu deuseztatzeko zerbitzuen telefono-zenbakiak:
VISA:
91 519 21 00
SERVIRED:
91 519 21 00
AMERICAN EXPRESS:
902 37 56 37
4B:
902 11 44 00
Gurtzak
Gurtza katolikoa da nagusia. Dena den, badira hirian zehar hainbat meskita eta bestelako erlijioetako tenpluak.
Mezquita Árabe Sunna
Barrenkalea, 10 606 65 66 23
Mezquita Altakua
San Bizente Paulekoaren kalea 945 24 69 80
Iglesia Evangelista de Bautista de Vitoria
Aldabe kalea, 32 945 27 45 94
Iglesia Evangelista Universal 945 13 30 48
Pasaporteak
Europar Batasuneko eta Mendebaldeko Europako hiritarrei Nortasun Agiri Nazionala eskatzen zaie. Beste herrialde batzuetakoei, ordea, indarreko Pasaportea edota Pasaportea eta Bisatua. Argibideetarako jo Espainiak atzerrian dituen Enbaxada eta Kontsulatuetara.
Osasun-informazioa
Ez da txertorik hartu behar herrialdera sartzeko.
Korronte elektrikoa
220V eta 50 ziklotakoa da korronte elektriko arrunta. Korronte-harguneak europar erakoak izaten dira, hau da, bi konektore biribildunak.