Vitoria - Gasteiz, Zer jakin behar den >> Jaiegun eta jazoeren egutegiak

Erraz nabigatzeko menua

Hizkuntza aukeratu

Menu azkarra

Orri Nagusia

Edukiak

Zer jakin behar den >> Jaiegun eta jazoeren egutegiak


Herri-jaiak




- Inauteriak. Otsailean.
Tradizio handikoak izan ziren Inauteriak Vitoria-Gasteizen eta azken urteotan berpiztu eta interes aparta sortu dute. Mozorroek, dantzek, konpartsek eta karrozek hiria aldatzen dute Garizuma heldu aurretik. Zalduendo herrira joatea merezi du. Bertan, “Marquitos” (inauteriaren irudia den panpina) zutoinean sartu ostean, epaitu eta kondenatu egiten dute jendaurrean erretolika satiriko bat erabiliz, eta ondoren, su ematen diote.


- San Prudentzioren erretreta. Apirilaren 27an
.
Arabako Zaindaria den San Prudentzioren omenezko jaiak dira. Jaiegunaren bezperan, tronpetariek, klarinete-joleek eta atabalariek “Erretreta” jotzen dute Probintzia plazan. Ondoren, `Danborrada´jotzen dute Arabako gastronomia-elkarteetako sukaldari eta ordezkariek; amantal handi eta sukaldari-kapela jantzita, kalerik kale ibiltzen dira txistuaren (Euskal Herriko haize-instrumentua) eta danborraren soinuari jarraituz. Egun hauetan tipikoa da ziza-nahaskia (inguruneko perretxikoak) eta barraskiloak jatea.


- San Prudentzio. Apirilaren 28an.

Parte-hartze handiko jaiak ditugu honakook eta Armentia joaten dira arabarrak, erromerian, santuaren erlikiak gurtzera. Basilikaren zelai zabaletan elkartzen dira arabarrak, horietako asko, jantzi tipikoez apainduta.


- Blusa Eguna. Uztailaren 25ean
.
San Frantzisko Aldapan baratxuriak saltzen dira goizean zehar. Arratsaldez, ordea, zezen-plazara aldatzen da jai-gunea. Zezenketaren aurretik eta ostean, blusen koadrilak hiriko kaleetan zehar zezenketetarako joan-etorri herrikoia egiten dute.


- Andre Maria Zuriaren Amabirjina. Abuztuaren 4tik 9ra.
Abuztuaren lauan hasten dira Vitoria-Gasteizko jai nagusiak eta San Migel elizako kanpaien hotsaz eta ohiko “txupinazoarekin” arratsaldeko 6etan, hiriaren zaindaria den Andre Maria Zuriaren omenezko jaiei hasiera emanez. “Zeledon” –herriko jantziez, zorro, zahato, aterki eta guzti apaindutako panpina- San Migelko kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazako balkoi bateraino jaitsi eta jaiak abiarazi egiten dira. Une honetan milaka xanpai botila ireki, puruak piztu eta fanfarre, txistu eta dunbalen musika, Andre Maria Zuriaren plazan dauden milaka lagunen zalapartarekin nahasten da. Jaien bost egunetan, hiritarrek antolatutako ekitaldi, ikuskizun, dantzaldi, zezenketa eta abarrez gozatzen duten bitartean, blusak, txarangak eta fanfarreak (musika-talde herrikoiak) kalez kale ibiltzen dira jai-giro suspertuz .

Abuztuaren lauko gauean, kolore ezberdinetako beiraz landu eta arte-balio handiko Farolen Prozesio tradizionala ospatzen da.

Hilaren bostean, berriz, goizeko zazpietan, Egunsentiko prozesioan eta Arrosarioan dute hitzordua gasteiztarrek. Oso bestelakoak izan ohi dira goizaldeko hotza eta sentimendu erlijiosoa eta tradizioa eta jaia bat eginik bereganatzen duen komunitatearen gogo beroa.

Abuztuaren 10eko goizaldeko ordu batean, agur esaten dio “Zeledonek” hiriari, su artifizialen eta bertaratutakoen tristeziaren artean, San Migel elizako kanpandorrera igoz.


- Olarizuko Erromeria. Iraileko 2. astelehenean.
Udalerriko mugarriak bisitatzera Udalbatzak zaldiz egiten duen ibilbide tradizionalaren egunean bertan, Olarizuko erromeria herrikoia ospatzen da, gasteiztarrak mendi horretako gurutzeraino igotzen direlarik. Ohituraz, egun hori mendiko zelaietan askalduz amaitzen da eta meloia, jakien arteko bat izan ohi da. Erromeria honekin udaldiko zikloa itxi eta nekazarien erritua betetzen da, jasotako uztengatik eskerrak emanez.



itzuli Zer jakin behar den

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Albiste Nabarmenak


Kultur ibiladiak maiatzak 17. "Arabako Errioxa ezagutuz, bertako Arte-ondare Nagusiaren bidez".
Kultur Ibilaldiak 2008 programa medio, hirian eta probintzian zehar turismoa egitekoa aukera eskaintzen dizu Vitoria-Gasteizko Turismok
Ken Follet VG-en

VG zure sakelakoan


eguraldia VGen

2008ko maiatzaren 13an
MIN.
12º
MAX.
20º

Itzuli erraz nabigatzeko menura

Legezko oharra ©2006 Vitoria-Gasteizko Udala